Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Atez Atekoaz eta intzineradoraz iritzi artikulu bilduma
Atalak: Atez atekoa, Errausketa, Gaikako bilketa, Gipuzkoa, Iritziak / Adierazpenak, Zubieta
Azken asteotan Atez Ateko sistemaz eta intzinerazioaz gure inguruan azken asteotan publikatu diren artikulu batzuk biltzen dira hemen.
Eskerrik asko, Usurbilgo herria (Hernaniko Kronika)
Karmele Agirre Aldabaldetreku, Hernanin Zero Zabor.
2010/02/25 – Osteguna
Gutun honekin Hernanin Zero Zabor taldeko emakume eta gizonok eskerrak eman nahi dizkizuegu Usurbilgo herritarroi. Bi urteotan ia hutsetik abiatuta martxan jarri duzue hondakinak kudeatzeko modu berria. Europan diren ereduak ikusi, leku asko bisitatu, asko eztabaidatu eta Atez Ateko sistema abiatu zenuten. Martxan jarri eta denbora gutxian oso emaitza onak lortzea posible dela erakutsi duzue. Usurbildarrok bide berria ireki diguzue Gipuzkoako eta Euskal Herriko jendeoi.
Lana fin egin behar izan duzue Usurbilen, polemikak izan direla badakigu (ez Hernanin orain ditugunak baino txikiagoak), bidean gauza bat baino gehiago aldatu beharko zenuten… baina lanarekin, elkarrizketarekin eta pazientziarekin, emaitzak hor daude. Gero, ateak ireki dizkiguzue Atez Atekoa ezagutzera Euskal Herri osotik hurbildu garen guztioi. Hori gutxi balitz, sistema martxan jarri eta urtebetera, erreferenduma egingo duzue. Aspaldi honetan nork egin du horren erdia Euskal Herrian?
Usurbilek sistema berria antolatu behar izan du goragoko instituzioen laguntza gutxirekin. Aldiz, Usurbilgo udaleko agintariek hilabeteotan esku zabala erakutsi dute, bai udaleko alderdien artean akordioetara iristeko eta bai Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Hondakinen Kontsortzioari proposamenak eginez. Azkena, joan den astean Xabier Mikel Errekondo alkateak egindako eskaintza: Zubietako Errauste Plantaren proiektuarentzako 6 urteko moratoria. Guk bat egiten dugu moratoria proposamen horrekin. Eta ausarta litzateke Aldundiaren aldetik eskaintza hori onartzea, Gipuzkoa jasangarriago baterantz egiteko.
Usurbilgo herria: jakin ezazue Gipuzkoako herritar asko zuekin gaudela. Osasunarentzako, klimarentzako eta ingurumenarentzako kaltegarria den Errausketari uko egiteaz gain alternatiba on bat badela demostratu duzue. Maiatzean Atez Atekoa martxan jarriko da Hernanin eta Oiartzunen. Eta laster etorriko dira gehiago bide beretik. Egun batean gu bezala eskertuta edukiko dituzue hilabeteotan zuen kontrako kanpainan jardun direnetako asko eta haien seme-alabak ere. Mila esker, Usurbilgo herria.
-o-o-o-
Agradecimiento al pueblo de Usurbil (Noticias)
Karmele Agirre, Hernanin Zero Zabor
Los hombres y mujeres de Hernanin Zero Zabor queremos expresaros nuestro agradecimiento a los ciudadanos de Usurbil. En dos años, partiendo casi de cero, habéis puesto en marcha un nuevo modo de gestionar los residuos, tras muchas gestiones, viajes por Europa, etc. para conocer y debatir entre los diversos modelos de gestión existentes. Con el puerta a puerta habéis demostrado que en poco tiempo se pueden alcanzar unos resultados muy buenos. Los usurbildarras nos habéis desbrozado el camino a otros muchos.
Sabemos que habéis tenido que hilar fino en todo este proceso, que no han faltado polémicas entre vosotros (como no nos faltan estos días en Hernani), seguro que habéis tenido que cambiar más de un aspecto… Y sin embargo, ahí están vuestros resultados, logrados a base de esfuerzo, diálogo y paciencia. Todos los que hemos acudido a conocer el funcionamiento del puerta a puerta nos hemos encontrado con vuestra puerta abierta y una gran amabilidad. Y si todo ello fuera poco, al año de instalar el PaP los usurbildarras opinan en referéndum. ¿Quién en Euskal Herria puede presumir de haber hecho tanto en tan poco tiempo?
Usurbil se ha visto obligado a organizar su PaP con muy escasa colaboración de las instituciones superiores. Por contra, los representantes del Ayuntamiento de Usurbil han mostrado su disposición generosa, tanto llegando a acuerdos entre diversos partidos del municipio, como haciendo propuestas a la Diputación y al Consorcio. Hace una semana el alcalde, Xabier Mikel Errekondo, concretó una nueva proposición: una moratoria de seis años para el proyecto de la incineradora de Zubieta. También nosotros hacemos nuestra la propuesta. Dicha moratoria supondría un paso valiente de parte de la Diputación, para dirigirnos entre todos hacia una Gipuzkoa más sostenible.
Ciudadanos de Usurbil: muchos hombres y mujeres de Gipuzkoa estamos con vosotros. Y es que, yendo más allá de la oposición a una incineradora que es perjudicial para la salud, para el clima y para el medio ambiente, habéis demostrado que para la gestión de residuos existe una buena alternativa. En mayo el PaP comenzará a funcionar en Hernani y Oiartzun. Más localidades les seguirán. Y llegará el día en que muchos de quienes estos meses han hecho campaña contra vosotros, así como sus hijos e hijas, os estarán tan agradecidos como nosotros. Mila esker, Usurbilgo herria.
-o-o-o-
Basura y materias primas (Diario Vasco)
Mikel Jaka Sasieta. Partimos de afirmaciones: La basura se ha convertido en un problema; no podemos seguir contaminando como hasta ahora; es preciso reciclar, producir menos basura y cambiar el tratamiento que damos a los residuos.
Algunos defienden la incineradora; pero los pueblos donde se ha intentado instalarla están en contra (Urnieta, Errenteria, Oiartzun, ahora Usurbil, Lasarte-Oria.) cuando está lejos no importa tanto, lo mismo que importan menos los residuos nucleares si se llevan a simas africanas.
El puerta a puerta nos asusta, nos obliga a separar residuos diferentes, se habla de sanciones para boicoteadores, de olores, de libertad, de. el reciclado deja de ser voluntario y es obligatorio para todos.
Os imagináis nuestros pueblos si no nos obligaran a circular por la derecha, cada uno aparcara donde quisiese, no existiera la policía municipal, las odiosas multas.
Cuando empezaron a hablar del puerta a puerta, me entraron dudas. Acudí a dos reuniones que organizó el Ayuntamiento y se me aclararon algunos aspectos. Cuando Hamaikabat organizó una charla con una persona de Usurbil crítica con el sistema, acudí esperando confirmar mis temores (olores, privacidad.) sin embargo, el vecino de Usurbil se limitó a explicar cómo se puede boicotear el sistema y poner trabas legales.
Más tarde, con dos amigos fui a Usurbil un día de recogida de restos orgánicos; mi sorpresa fue encontrarme con un pueblo limpio y sin olores, con alguna que otra bolsa de basura sacada en un día que no tocaba (interpreté que sería de alguien que quería boicotear).
Diariamente intentan manipularnos contra el puerta a puerta aprovechando el miedo natural a lo desconocido. A través de su compañero del PNV de Usurbil que apoya el puerta puerta, saben que el sistema es válido.
Algo me huele a podrido cuando quienes nos niegan la decisión de incineradora si o no, se preocupan porque me pongan un soporte en mi casa.
Los próximos días 27 y 28 en Usurbil votan en referéndum, si después de conocerlo dicen sí, su respuesta aclarará muchas dudas y la incineradora no será necesaria. Pensar diferente es normal, defender lo que cada uno piensa es lo lógico, pero boicotear el trabajo de los demás no es justo, ni correcto, ni conduce a buen camino.
-o-o-o-
Ekologia erreferendumera? (Hernaniko Kronika)
Jaione Zubeldia Tellechea
2010/02/22 – Astelehena
Nire ustez, Atez Atekoa da modu egokiena kontzientziatu gabeko jendeak bere zaborra, sailkatu gabe, ez botatzeko kontenedore berde/grisera. Eta kontzientziatua dagoenari orain arte izan ez duen aukera ematen dio; hau da, hondakin organikoa banatzea konposta egiteko. Modu horretan, datuen arabera, %80a da berreskuratzen den zaborra eta azken kondarrak %20ra murrizten dira. Ondorioz, planetari gutxiago eragiten zaio, nahikoa kutsatua badagoena, eta baita bertan bizi garenoi ere.
Baina, arazo batzuengatik kaltetuak izan direnak gustora ez egotea, ostalariak, janari dendatakoak… eta zenbait bizilagunen beldurrak etxebizitzen itxura dela eta, edo izan dezakeen usaina dela eta… nahikoa arrazoi izan dira firma bilketa bat martxan jartzeko erreferenduma eskatuz. Iñigok (Kronika 10/02/10) argi azaltzen du arazo horiek konponduta ere, erreferenduma antolatuko lukeela ´beti defenditu izan dugun bezala, herriak erabakitzeko eskubidea eduki behar duelako`.
Uste dut gai honen inguruan erreferendum bat proposatzea, legala eta herri plataforma batek bultzatua izanda ere, akats haundia dela: (´akats bat ez da egi bihurtzen mundu guztiak horretan sinesten duelako`, Gandhi). 1.- Ez ditu konpontzen sortu diren arazoak. 2.- Ezezkoa ateratzen bada, orain arte bezala jarraituko dugu: borondatezko birziklapenean oinarrituta, herrietako zaborra igotzen doan bitartean; %46 Estatuan, 1996etik 2005era (Greenpeace).
Honekin, jarrera aldaketa bat proposatzen da sortzen ditugun hondakinen inguruan, kontsumismoa eta natura suntsitzea nagusi diren gizarte honetan. Eta niretzako errausgailua egitea edo ez egitea baino gehiago da; zaborra lurperatu edo itsasora botatzea baino gehiago. Defendatu ezin diren konponbideak guztiak.
Benetan dauden arazoak konpondu behar dira, Atez Atekoa ahal den gehiena moldatu behar zaie bizilagun, merkatari eta ostalariei, baina denok helburua zein den ahaztu gabe: ahalik eta hondakin gutxien sortzea.
-o-o-o-
Gutun irekia Luis Mari Ormaetxeari (Berria)
Patxi Azpirotz, ATEZ ATE Dudipe! bilguneko kidea
Luis Mari, atez ateko bilketaren alde nagoen herritar bat nauzu, eta zuk zeuk eskatzen diguzun gogoeta egitera nator; hori bai, beti, Gipuzkoako Batzar Nagusian duzun postua kontuan hartuta.
Zeuk, esaten duzunez, bost edukiontzien sistemaren aldeko apustua egiten duzu, besteak beste legedia errespetatu, borondatezko sistema izan, erosotasuna eduki eta sistema garbi eta estetikoa delako.
Egin dezagun gogoeta:
Legediari buruz:
Atez ateko sistemak ez al du errespetatzen legedia? Eta errespetatzen badu, zergatik horrenbeste traba Diputazioaren aldetik? Beldurra ote dio Diputazioak atez atekoari? Zergatik? Gero eta gehiago birziklatzea ez al da Diputazioaren helburua ere? Zer da guztia kontrolatzeko gogo hori? Nondik ateratzen dira prentsan agertzen diren datu manipulatu horiek? Ez al zaizu iruditzen azpijoko tamalgarria?
Borondatezko sistema:
Hainbat gauza izan daitezke borondatezkoak; baina beste hainbat ez; ez dira, ezin dira borondatezkoak izan.
Zeuk, duzun postua izanda, borondatezkotasunaren alde eginda, Diputazioaren zergak borondatezkoak ipini nahi al dituzu? Autoan zoazenean, borondatezkoa al da eskuinetik edo ezkerretik joatea? Edo semaforoa gorrian igarotzea?
Zigarroa erretzea, edo ez, borondatezkoa da. Baina zigarro hori ospitale batean erretzea ezinezkoa da, borondatetik at dago. Hala eta guztiz ere, erretzeko borondatea dutenei zer aholkatuko diete medikuek? Erretzen jarraitzeko? Edo uzteko?
Borondatezkotasunean bi aukera daude. Borondatea izan, edo ez izan. Borondate ona izan edo borondate txarra izan. Gauza baten aurrean borondate txarrekoak borondate onekoari kalte egiten badio, gauza hori ezingo da borondatezkoa izan. Goazen harira.
Urte batzuk badaramatzat birziklatu nahian. Horretarako lau edukiontzi nituen, eta ahalegina egiten nuen zaborra bereizten. Ohartzen nintzen, baita ere, hainbat jendek ez zuela bereizketarik egiten. Eta emaitzak hor daude, %28 birziklatzera iristen ginen. Batzuen borondate ona besteen borondate eskasarekin estaltzen zen.
Atez atekoak organikoa bereizteko aukera ekarri digu. Eta lehengo ildoan, bereiziz, nire etxean lortu ditudan emaitzak ikusgarriak dira. Udalak emandako datuak aparte (%82 birziklatu), nire etxean ateratzen dudan errefusa nire zaborraren %1-2 izango da (%99-98 birziklatzeko), eta benetan harro nago. Badakit, ez lehen bezala, nire zaborra kalitatezkoa izanda, kalitatezkoa izaten jarraitzen duela, borondate txarreko inork nire zaborra ez duelako kutsatzen. Eta hor daude birziklatze enpresak, Usurbilgo zabor kalitatea goraipatzen dutenak.
Eta harro jarraitu nahi dut, ez dut nahi besteen borondatearen arabera nire zaborra, gure zaborra, kalitate txarrekoa bihurtzea. Ikusi besterik ez dago bereizi gabeko poltsen garraioa, batzuen borondateaz ohartzeko. Edukiontzirik ez, mesedez!
Dena dela, zeuk, duzun postua izanik, medikuaren lana beteko al duzu?
Erosotasuna eduki:
Erosotasuna, bakoitzak, bere borondatearen arabera, ezer bereizi gabe, edukiontzian nahi duena sartzeko? Tira! Horixe behar genuen! Eta ez dut esan nahi borondate aldetik Usurbil, beste herriekin konparatuta, oso ezberdina denik; baina bost edukiontzi dituzten herrietan birziklapenean lortzen dituzten emaitzak ikusita, atez atekoaren emaitzetatik oso urruti gelditzen dira (%35 inguru birziklatuta).
Sistema garbi eta estetikoa:
Atez atekoa ez zaizu garbia iruditzen, ala? Batzuek arratoiak ikusten omen dituzte poltsa tartean. Eta katuak. Dena den, katuak kaleetan bueltaka ibiltzea edukiontzirik ez dagoelako dela iruditzen zait. Izan ere, lehen, edukiontzien barna ibiltzen baitziren bazkan.
Eta usainik? Nire ustez, edukiontziekin baino gutxiago. Eta are gutxiago egongo litzateke bereizi gabeko poltsen garraioa kontrolatuko balitz.
Estetikoa? Dirudienez ez, lurpean sartu nahi dituzue.
Nire gogoeta bukatzeko:
-Ez zait iruditzen onargarria pertsona batek sistema baten kontra boikota bultzatu eta gero pertsona horrek sistema horren bideragarritasuna zalantzan jartzea.
-Norbaitek datu batzuk gezurtzat jo eta beste batzuk inongo frogarik gabe ematen baditu, gezurretan bera dabilela pentsa daiteke.
-Luis Mari, adierazpen askatasunari buruz ari zarenean, zertaz ari zara, zeu alkate egon zinen garaia gogoratzen?
Nire gogoeta hauek zuretzat ere baliagarriak izango direlakoan agurtzen zaitut.
Oharra: eskutitz osoa irakurtzeko www.dudipe.info-ra joan.
-o-o-o-
Atzerritar baten iritzia (Hernaniko Kronika)
Kaio Medelin Pellicani
2010/02/20 – Larunbata
Ni Italiakoa naiz eta hiru urte baino gutxiago daramatzat Hernanin. Erabaki dut zertxobait idaztea gauza gehiegi irakurri ditudalako, eta nire ustez onuragarria izan zitekeelako atez ateko bilketan aritu den baten iritzia. Nire herriak Monfalcone izena du eta han atez ateko zabor-bilketa aspalditik egiten da; egia esan, han bizi nintzen garaian ez zidan arazo handirik ematen, funtsean ohitura hartzea da-eta kontua.
Hasieran, noski, jendea kezkatuta zebilen, kontu berri bat zela-eta, baina denborarekin eta elkarrizketen bidez gauzak konpondu ziren. Horrez gain, bilketa horrek garapen iraunkorra bermatzen du, hondakin berziklatuei bizitza berri bat ematen baitie. Orduan, esango nuke aukera arduratsu bat dela, geure etorkizunaruntz begira.
´Hernani handi xamarra dela` esaten dutenei esango nieke Monfalconek ia 35.000 biztanle dituela, eta hainbat Italiako herri handiagoetan bilketa honek funtzionatzen duela. ´Hau zikinkeri bat izango dela` esaten dutenei esango nieke ontziak ez direla egun osoan zehar zintzilikatuko; hemen, behintzat, bilketa gauez egingo da; Monfalconen, ordea, goizez egiten da.
´Guk beti guztia egin behar dugula` esaten dutenei galdera batekin erantzungo nieke: guk geuk guretzako egiten ez badugu, zeintzuk? Azken finean pena handia ematen dit politikak eragindako desitxuratzeak. Bitartean denok frente bakar bat egin beharko genuke, geure etorkizunarako irtenbide garrantzitsu bat hartzeko zorian baikaude. Inori ez zaizkio gustatzen aldaketak, baina batzuetan beharrezkoak dira, geuretzako eta etorriko direnentzako.
Adierazi dudan guztiak ez du esan nahi ados nagoela Udalak onartutako isunen sistemarekin; bai horixe Monfalconen ez da horrelakorik existitzen.
-o-o-o-
Intzineradorak 100 kilo kixkali, 24 kilo eskoria sortu (Hernaniko Kronika, Berria)
Joseba Iurramendi, Hernanin Zero Zabor taldearen izenean
2010/02/16 – Asteartea
Hondakinen kudeaketaz herri batean polemika pizten denean, dena nahasten da (ohiturak, ordutegiak, usainak, estetika, kutsadura, dirua, politika…) eta ez da erreza izaten puntu zehatzetaz eztabaidatzea. Herritarrak nazkatzeko arriskua dago, eta asko sentitzen dugu. Baina egia ez diren informazioak ezin ditugu utzi pasatzen.
Kalean entzun dugu arrazoirik falta ez duen galdera hau: ´Eta Atez Atekoarekin %80 aprobetxatzea lortzen badugu, zer egin beste %20 horrekin?`. Interesgarria, gure helburuak ´Zero Zabor` sortzea izan behar duelako. Baina aldi berean arrazoirik ez duen beste hau ere entzun eta irakurri da: ´Atez Atekoaren ondoren zati bat geratzen da aprobetxatu ezinik, baina intzinerazioak ez du kondarrik uzten, tratamendu ‘finalista’ da`. Hau ez da egia eta jendeak jakin behar du.
Errauste planta batean hondakinak kixkaltzen direnean, erreketa horretan kondar asko sortzen da. Kondar batzuk airez zabaltzen dira inguruetan: gasak eta mikropartikulak, osasunarenzako oso kaltegarriak. Baina kondar solido asko ere bai: errautsak (gaztelaniazko ´cenizas`) eta zepa edo eskoriak, guzti hauek ere toxikoak. Zenbat errauts eta eskoria sortzen du intzineradora batek? Gipuzkoako Batzar Nagusien bileran Ormazabal diputatuak berak aitortuta, Zubietan erre beharreko 263.000 tona zaborrek emango lukete 63.000 tona eskoria eta errauts, alegia %24. Kixkaltzera sartutakoaren pisuaren laurdena!
Kondar horiek, hondakinen pisu osoaren laurdena, zabortegi berezietan pilatu behar dira, oso toxikoak baitira. Urte batzuetan esan zen usatuko zirela adreiluak egiteko, mendiko pistetan botatzeko, asfaltotarako… baina intzineradorak dauden lekuetan aspaldi konturatu ziren oso toxikoak direla. Horra errausketaren eta Atez Atekoaren diferentzia bat gehiago. A-Aaren ondorengo kondarrek ez dute kutsatzen, organiko guztia kendu zaielako, bertedero kontrolatu merkea behar dute; gainera, %20 hori gehiago murriztea posible da.
Aldiz, intzineradoraren kondarrak pozoiz beteta daude eta bertedero espezial garestiak behar dituzte, bat baino gehiago gainera. Edo intzineradoraren ondoan bertan, edo urrutiago beste norbait pobreago eta ezjakinago bati tranpatan sartuta. Horra egia argi eta garbi.
Incinerar 100 kilos genera 24 de escoria (Diario Vasco)
Joseba Iurramendi. Hernanin zero zabor.
No resulta fácil debatir sobre aspectos concretos de la gestión de los residuos una vez que se ha avivado la polémica que lo mezcla todo: Hábitos, horarios, olores, estética, contaminación, dinero, política… Se corre el riesgo de hartar a la ciudadanía, y lo sentimos. Pero no podemos dejar pasar por alto algunas opiniones que no se corresponden con la verdad.
Se nos ha preguntado en la calle, no sin razón: ¿Qué pasa con ese 20% de residuos que no logra aprovechar el PaP? Tema interesante, porque nuestro objetivo es conseguir Cero Residuos. Sin embargo, también hemos oído y leído otra objeción que se puede resumir: El PaP siempre deja un resto que habrá que depositar en algún sitio, pero la incineración es un tratamiento finalista que no deja residuos. Esto no es cierto, y la gente lo debe saber.
La quema de residuos en una incineradora produce gran cantidad de residuos. Algunos se esparcen por el aire: Son los gases y micropartículas, muy nocivos para la salud, que se dispersan por la zona. Pero es que a la vez genera gran cantidad de residuos sólidos: Cenizas y escorias, también tóxicas.
¿Que cuántas cenizas y escorias produce una incineradora? El diputado, señor Ormazabal, declaró ante las Juntas Generales de Gipuzkoa que las 263.000 toneladas de residuos que preveen incinerar en la planta de Zubieta generarán 63.000 toneladas de cenizas y escorias. Es decir, el 24%… La cuarta parte del peso de los residuos llevados a incinerar.
Esas cenizas y escorias, que pesan la cuarta parte de todos los residuos, se deberán almacenar en vertederos especiales, debido a su toxicidad.
Durante algún tiempo se habló de que se usarían para la fabricación de ladrillos, para asfalto, para el suelo de las pistas forestales… pero hace tiempo que en los sitios donde funcionan las incineradoras se constató que esas cenizas y escorias son tóxicos.
He ahí una ventaja más el PaP. El resto no aprovechable del PaP es inerte porque se le ha separado toda la materia orgánica y requiere de un vertedero controlado sencillo y barato; además de que ese 20% se puede y se debe reducir más. Por contra, las cenizas y escorias salidas de la incineradora rebosan de tóxicos y precisan de vertederos especiales y caros. Bien al lado de la incineradora o un poco más lejos… Esa es la verdad.
-o-o-o-
Birikak (Argia, Euskadi Irratia)
Pello Zubiria
[Euskadi Irratiko “Albiste faktoria”ko iritzi tartean argitaratua, 2010-02-15ean]
Egun on, entzule.
Gipuzkoan etxeetako hondakinen kudeaketaz hainbeste zalaparta dabilen honetan, Zubietako Intzineradoraren mehatxuarekin estu-estu lotuta doana, ezin ditut burutik kendu nire odolekoen arteko historia bi. Aita zenak gaztetan hilabete laburrez egin omen zuen lan fundizio handi batean eta kontatu ohi zuen nola aritzen ziren asto-lanetan, zeinek zenbat eta indar handiagoz zerbitzatuko nagusia. Labetik ateratako burdin puska lodiei moldeek bazterretan utzitako are-hondarrak harrotu behar zizkieten esmerilez, burdina garbitzeko birikak hautsez zikinduz. Gizonarentzako hura gehigizkoa zelakoan, katapazari kontua eskatu omen zion alde egiteko. “Baina non irabaziko duk hemen baino hobeto?” galdetu omen zion burloso enkargatuak, hain azkar ikaratutako obrero ahulari. Aitak kontakizuna honela bukatzen zuen: “Orduan nirekin Usurbilgo altzairutegian aritutako gehienak hil hituan, petxutik”. Silikosiak akabatuta, alegia. Hain zuzen familiako bigarren bat, osaba Eustakio, Orioko zeramikan urtetan aritua, silikosiak petxua itotzen ziola hil zen duela ez asko. Silikosiaren berdintsua gertatu da amiantoarekin. Atzo arte, igeltseroek, iturginek eta teilatugileek segitzen zuten usatzen guk uralita deitzen genuen fibrozementua; berdin isolamenduetan ari zirenek. Gaur asko aipatzen dira amiantoak eragiten dituen kantzerrak eta bestelako gaitzak. Baina… orain asbestosiak jota arrastaka dabiltzan gizarajo horiek garai hartan eskatu balute maskarilla xume bana aho-sudurrak babesteko, barre egingo zieten muturren erdira ugazabek. Agian laneko lagunek ere bai: ahula behar dik kristauak hauts pixka batengatik halako lantuak ateratzeko. Horregatik tristatzen nau ikusteak Atez Ateko hondakin bilketaren kontrako kanpainan egoskortuta lanpostu zikinetan osasuna galdutako batzuk eta haien senideak. Obrero jendea gu bezala.
Pasa egun ona, entzule.
-o-o-o-
Errausketaren aurka (Berria)
Jose Luis Paulin Seijas, Sendagilea, Oiartzun ke? taldeko kidea
Orain dela zazpi urte, Jaitzubian errauste planta bat jartzeko asmoa zela-eta, Oiartzungo herritar talde batek Oiartzun ke? taldea antolatu genuen. Berehala, hiriko hondakinak kudeatzeko osasunerako aukerarik okerrena izan zitekeela ikusi genuen. Txingudiko osasun langileek urte bete lehenago egin zuten manifestua ezagutzen genuen. Idazkiak Gipuzkoako ia 500 sendagile eta erizainen sinadurak jaso zituen. Manifestu hori Oiartzungo errealitatera egokitu genuen, eta Oiartzungo osasun arloko ia 50 lankideren sinadurak lortu genituen -sendagileak, erizainak, botikariak eta albaitariak-. Osasun langile horiek Oiartzunen bizi edota lan egiten dute. Manifestuaren ondorioak ez dira iritziak, nazioarteko ikerketa zorrotz zientifikoetatik hitzez hitz atera baitira. Jakina, bibliografia bat daukagu.
Orain, gure herrian hiriko hondakinak kudeatzeko hurrengo eredua (atez ateko bilketa) eta Administrazioaren aukera (errausketa) eztabaidan daudenez, gure manifestua berriro plazaratzea egokia dela uste dugu Oiartzungo herritarrek ezagutu dezaten.
«Oiartzungo osasun langileak errausketaren aurka:
1.- Erreusak arrisku egiaztatua eta agerikoa dakarkio eraikin horien inguruan bizi diren pertsonen, animalien eta landareen osasunari. Medikuntza arloko ikerketa zientifiko zorrotzenen arabera, zaborren errausketarekin -gasekin eta hondakinekin- zerikusia duten patologien kopurua nabarmen handitzen da 10 km-rainoko tartean.
2.- Zaborrak erraustean, dioxinaz, furanoz eta metal astunez osatutako gasak sortzen dira, baita hondakin solido oso toxikoak eta ezagutzen ez diren beste batzuk ere.
3.- Dioxinak eta furanoak minbizi sortzaile dira: hainbat organotan minbizia sortzeko gaitasuna duten elementuak dira. Oso gai egonkorrak eta suntsitzen zailak dira, eta biometaketaren bidez landare, animalia eta gizakiaren gorputzean pilatzeko joera dute.
4.- Dioxina eta furanoen kopuru baxuenek ere kalteak sortzen dituzte: ez dago kalterik eragiten ez duen gutxieneko mailarik.
5.- Haurrak dira arrisku handiena dutenak, horiek igaroko baitute denbora gehien gai kaltegarrien eragingunean. Kaltea gertatu eta handik urteetara hasiko dira ondorioak sumatzen. Eta ordurako berandu izango da… baita errauste planta ixten bada ere.
6.- Errausketatik sortutako metal astunek -merkurioak, kadmioak…- kalte konponezinak eragiten dituzte nerbio sistema zentralean, eta patologiak sor ditzakete umekietan.
7.- Dioxinen eraginpean dauden landareetan, airean baino 85.000 bider dioxina gehiago meta daitezke.
8.- Lurzoruan eta janari kutsatuekin elikatutako ganaduan konposatu hauen kontzentrazio altuak pilatzen direla ikusi da, bai kontsumitu beharreko haragian, baita esnean ere.
9.- Dioxinak oso disolbagarriak dira gantzetan. Hori dela eta, bizidunen ehunetan pilatzen dira, eta katea trofikoan gora, azkeneko mailako indibiduoek airean dagoena baino milioika aldiz kontzentrazio altuagoak pilatzen dituzte.
10.- Gure familiak eta gaixoak izadian berez ez dauden eta errauste planta batean zaborra erretzearen ondorioz sortzen diren gaiek eragin ditzaketen arrisku larriez ohartarazteko ardura dugula uste dugu.
Ez dugu nahi Gipuzkoako herritarrak, Oiartzungoak eta bereziki gure seme-alabak, minbiziaren eta beste patologia batzuen ikerketatan erreferentzia izaterik, munduko beste toki batzuetako biltzarretan eta foroetan halako eritasunen adibide gisa jartzeko».
Arrazoi hariengatik guztiengatik, Oiartzun ke? taldetik eta Gipuzkoako errausketaren aurkako koordinadoratik, duela denbora luze, atez ateko bilketaren aldeko apustua egin genuen egokiena izateagatik. Izan ere, birziklatze eta berrerabiltze mailarik altuena lortu duen aukera dela egiaztatu du, materia organikoa -hiriko hondakinen kudeaketan arazo iturri handiena- modu egokian kudeatzen du, osasunarekiko eta ingurumenarekiko adeitasunezko aukera da. Eta, gainera, beste estamentu batzuk ahaztu gabe, geure kontsumoaz, erabileraz eta eragiten ditugun hondakinez kontzientziatzen gaitu.
Badakigu herrian, atez ateko bilketarekiko iritzi ezberdinak daudela, agian, aukera berriak sor ditzakeen arazoen beldur, aldaketa dela eta. Baina, egia da aldaketarik gabe baditugula dagoeneko arazoak eta Administrazioaren aukerak, errausketarenak, arazo larriagoak sortuko dizkigula guri eta gure seme-alabei.
Nahiz eta Jaitzubiko errauste planta ez eraikitzea lortu genuen eta gure herrian hondakinen kudeaketa modu ekologikoenean hasiko dela ematen duen, ezin dugu ahaztu administrazioak aurrera jarraitzen duela Zubietan errausketa planta bat eraikitzeko asmoarekin. Oiartzunek errausketaren efektu kaltegarrien menpe jarraituko luke, eta herrian atez ateko bilketa jartzeak ez gaitu errausketaren kalteez babesten. Horregatik, eredu izateko borrokatzeaz gain, errauste planta ez eraikitzeko ere borrokatu behar dugu, ez hemen ez inon.
Horregatik, esaldi batekin, Soriako herrixka bateko sarreran irakurritako batekin bukatzea gustatuko litzaidake: «Bizitza leku arriskutsua da, ez gaizkia egiten duten pertsonengatik, gertaerei eserita begiratzen dietenengatik baizik».
Parte hartu: errausketarik ez, ez hemen, ez inon!