“Atez Atekoa, Zero Zaborrerako bidean” jardunaldiak burutu dira Hernani, Oiartzun, Urnieta eta Usurbilen
Hernani, Oiartzun, Urnieta eta Usurbilgo boluntario taldeek lau udalen eta San Marko Mankomunitatearen babesarekin prestatutako “Atez Ateko bilketa, Zero Zaborrerako bidean” Jardunaldiak burutu dira martxoaren 26, 27 eta 28an. Horietan publikatu diren informazio nagusiak bildu ditugu.
Josep M. Tost: «Atez atekoari erasotzea onartezina da» (Berria)
Zero zabor xedera heltzeko, Italiako hamar herritan egiten ari diren lana aurkeztu dute atez atekoari buruzko jardunaldietan. Katalunian eta Italian hondakinak atez ate biltzen dituztenak «harro» daudela diote
Mikel Peruarena.
Hernani
«Atez atekoaren emaitzak nabarmenak dira». Josep Maria Tost CiU alderdiko kide eta Riudecanyesko alkatea (Herrialde Katalanak) argi mintzo da. Katalunian ia ehun herritako 300.000 biztanlek egiten dute atez atekoa, eta hondakinen %88 bereizita biltzera iritsi dira herri batzuk. Arrakastaren gakoetako bat zehaztu du Tostek: «Oposizioak ez du motibo politiko gisa erabili. Atez ateko bilketa erasotzea onartezina da; atez atekoa ez da udalak higatzeko tresna bat. Ez zapuztu berez ona den sistema bat».
Hernanin (Gipuzkoa) hitzaldia eman zuen atzo Josep Maria Tostek. Jardunaldiak egin dituzte, izan ere, egunotan. Atez ateko hondakinen bilketaz eta zero zabor egitasmoari buruz aritu dira solasean. Antolaketa lanetan aritu den Pello Zubiriaren esanetan, gai horiei buruzko «iritzi kualifikatua» jaso ahal izan dute egunotan. Atez Ateko Bilketaren Kataluniako Udalen Elkarteko presidentea da Josep Maria Tost. Harekin batera, Hernanin zen atzo Assumpta Boba, elkarte bereko zuzendaritzako kidea eta Argentonako zinegotzia, ICV alderdikoa. «Kolore politiko guztiak daude elkartean», azaldu du Tostek.
Italian 1990eko hamarkada amaieran hasi ziren hondakinak atez ate biltzen. Horretan erreferentzia da herrialdea, eta, horregatik, Roberto Cavallo mikrobiologo eta Rossano Ercolini zero zabor mugimenduko ekintzaile italiarrak ere gonbidatu dituzte Hernanira. Guztiak bat etorri dira Tosten ikuspegiarekin. «Ez da ideologia kontua, inbertsio ekologiko eta inteligentea da», adierazi du Cavallok. Italian ere bilketa sistema ezartzeko ahaleginak gogorrak izan zirela eta aurkariak izan zituztela gogorarazi dute biek. «Orain denak harro daude atez atekoarekin, ezkerrekoak eta eskuinekoak, bakoitzak berea dela esaten du», azaldu du Ercolinik. Piemonten (Italia) atez atekoa jarri zuten lehen bi udaletan «eskuindarrak» zeudela oroitarazi du Cavallok: «Aldaketa izan dela-eta, jendea gaizki sentitzen da, eta oposizioak, berdin du eskuina edo ezkerra izan, politikoki erabiltzen du hori, demagogia eginez». Atez atekoaren emaitzak, hala ere, beti onak direla ziurtatu du.
Riudecanyesko udal ordezkariek Italian ezagutu zuten atez atekoa, baita beraientzat hartu ere. Nahiz eta hasieran herritar batzuek «diktadore» deitu, hamar urteko esperientziaren ondoren, denborak arrazoia eman diola uste du Tostek: «Gure herritarrak harro daude atez atekoa egiteagatik». Hondakinek CO2 sortzen dutela eta udalek «arazoei ekin» behar dietela eta «herritarrentzat eredu izan» behar dutela uste du Tostek: «Ez da zentzuzkoa. Ez da guk bezainbeste zabor sortzen duen zibilizaziorik, hainbeste baliabide hondatzen duenik».
Atez ateko bilketarekin, herritarrek kontzientzia hartzen dutela eta «luxua» dela defenditu du Tostek: «Atean biltzen dizute, tasa txiki bat ordainduta». Bobak ideia berretsi du: «Atez atekoaren kontra daudenek erraztasunak eskatzen dituzte… Errazena da baina! Etxeko atean utzi, eta kito». Argentonan ere aurkariak ditu atez atekoak. Bi eremutan banatuta dago herria: batean, atez ate biltzen dira hondakinak; bestean, bilketa puntuak daude, edukiontziekin. Bosgarren edukiontzia, marroia, dute atez atekoa egiten ez duten herritarrek, baina zaborra itxuragabe pilatzen dela adierazi du Bobak: «Edukiontzi marroia besteen ahalegina kutsatzeko modurik onena da. Nahikoa da pertsona batek hondakinak gaizki botatzea. Atez atekoak soilik izaten ditu emaitza onak». Arazoak arazo, bilketa selektiboa %50ekoa da Argentonan.
Atez ateko bilketari buruz «topiko eta mito asko» zabaldu diren arren, gezurrak direla ohartarazi du Tostek: estetikoki ez dela zabarra, hondakinak ez direla kalean botata egoten, usainik ez dela sortzen kalean, bilketaren emaitzak egiazkoak direla… Eta, aldiz, abantaila ugari ikusten dizkio: «Espainian bilketa selektiboaren batez bestekoa %14koa da, Katalunian %33koa eta atez atekoa duten herrietan %65 eta %85 artekoa». Berlinen, Turinen edo Riudecanyesen, atez atekoa hiri handi eta herri txikitan berdin egin litekeela ohartarazi du Tostek: «Port Aventurak, urtean hiru milioi bisitarirekin, egiten badu, edonork egin dezake».
«Errausteak hil egiten du»
Toscanan (Italia) errauste planta bat egiteko egitasmoari aurka egiten hasi, eta hondakinen kudeaketari buruzko gogoetara heldu zen Rossano Ercolini, Ambiente Futuro talde ekologistako ekintzailea: «Errauste plantek hil egiten dute». Assumpta Bobak ere etxe ondoan du Katalunian egun dauden lau errauste plantetako bat. Ohar argia eman du haiei buruz: «Errauste plantak, behin eraikita, inoiz ez dio utziko erretzeari, amortizatu egin behar delako. Txinara ere joango dira erretzeko hondakin bila, behar badute». Hondakinen %90 berreskura litekeela adierazi du Tostek: «Eta ehuneko hori handitu liteke ontzi berrerabilgarriekin eta alferrikako hondakinak gutxituz. Posible da, baina borondatea behar da».
Borondatea, Italiako hamar herrik badutela adierazi dute. Zero zabor estrategia ezartzea erabaki baitute. Lehena izan zen Capannori, 46.000 biztanleko herria, Ercoliniren bizitokia: «Oso harro gaude. Jendea bisitan etortzen zaigu, egiten ari garena ikustera». Atez ateko bilketa egiten dute Capannorin, baina harago doa zero zabor estrategia. Errauste plantara edo zabortegira doan errefusa gutxinaka ezabatzea, desagertaraztea, da helburua. Adibide ugari eman ditu Ercolinik. Esaterako, pixoihal berrerabilgarriak farmaziek doanik ematen dituzte umeak 2 urte bete arte; plastikozko ontzi arinak ezabatzeko, esnea, olioa, ardoa, lixiba… beirazko ontzietan edo ontzi berrerabilgarrietan hartzeko makinak jarri dituzte. Enpresekin ere hasi dira hondakinak nola gutxitu aztertzen: «Ez da posible hainbeste kartoi eta plastiko ontzi egitea. Ekoizlearen ardura da».
Hondakinen %72 bereizita biltzen dute Capannorin, «baina ez da hori garrantzitsuena», Ercolinik dioenez: %27 gutxitu dute hondakinen sorrera. «Helburua bikoitza da: bilketa selektiboa handitzea eta hondakin gutxiago sortzea. Atez atekoa pasabidea da horretarako. Posible da zero zabor helburura heltzea».
Prebentzioa giltzarri
Cavallok 15 urte daramatza lanean ingurumenari eta hondakinen kudeaketari lotutako gaien bueltan, eta Europako Batzordeak ere aholku eman du hondakinen prebentzioari buruz. Zehaztu du Europako zuzentarauen arabera, «iherarkia zehatza» dagoela hondakinen kudeaketari buruz: lehenik prebentzioa dago; gero datoz, herrenkadan: berrerabilera, materialak berreskuratzea, hondakinak beste era batzuetara berreskuratzea, eta azken tratamendua. «Prebentzioa eta atez atekoa aukera bat dira ohiturak aldatzeko, elkarrekin ekingo duen komunitatea sortzeko», nabarmendu du.
Ekitaldian zen Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea, besteren artean. Alkateak «bihotzez» eskerrak eman zizkien hizlariei, eta atez atekoarekin ez dela «ezer amaitzen» ohartarazi zuen: «Zero zaborrera heltzeko, asko dugu egiteko. Espero dugu iristea».
«Aukera baliatzeko» mezua, Vilassar de Mar herritik Hernanira
Hernani, Oiartzun, Urnieta eta Usurbilgo (Gipuzkoa) zenbait ekintzailek antolatu dituzte jardunaldiak, lau herrietako udalen babesarekin. Gaur bukatuko dira topaketak, Usurbilen. Atez atekoa jarri zutela urtebetea ospatuko dute. Han izango dira Vilassar de Mar herriko (Herrialde Katalanak) atez atekoaren aldeko taldeko lau kide. Atzo Hernanin ziren, eta ohartarazi zuten haien eskualdean minbiziak eta leuzemiak ugaritu egin direla, errauste planta jarri zutenetik. Mezua bidali zieten atzo jardunaldietan bildu ziren 60 lagunei:«Aukera on bat duzue; baliatu».
-o-o-o-
«Katalunian lortu dugu, Atez Atekoaren alde alderdi politiko asko egotea» (Hernaniko Kronika)
Hitzaldia emango du gaur Ignasi Puig ingeniari katalanak, hondakinak kudeatzen adituak, eta Atez Atekoa bultzatzeko Kataluiniako herrien elkarteko kideak. Hitzaldia, Biterin, gaur, 19:30etan.
2010/03/26 – Ostirala
Atez Atekoari buruzko hitzaldiak eta mahainguruak izango dira gaur eta bihar Hernanin, eta bertan izango dira, Atez Ateko sistema martxan dagoen herrietako bost ordezkari: katalanak eta italiarrak. Ignasi Puig da horietako bat, eta gaur, Sandiusterrin hitz egingo du, 19:30etan. Kronikak hitz ba-tzuk kendu dizkio.
Ignasi Puig katalana da, ingeniaria, eta ENT Environment enpresan lan egiten du; ingurumen aholkulari lanetan aritzen da. Besteak beste, Atez Ateko sistema daukaten herriei laguntzen die, sistema jartzeko azterketak egiten, eta aholkulari gisara.
Katalunian, 2000 urtetik martxan
Puig-ek ondo ezagutzen du Atez Ateko sistema nondik eta nola hasi ziren jartzen Kataluinian. «Tiana, Tona eta Riudecanyes herriak hasi ziren sistema hau martxan jartzen, Italian oinarrituta. Geroztik herri askok eta askok erabaki dute Atez Atekoa egitea, eta gaur egun 98 herri ari dira horretan; Baleareetan ere indar haundia hartzen ari da».
Emaitzak egun batetik besterakoak direla dio Puigek. «Birziklatzen den kopurua, berehala pasatzen da %10-30etik, %60-80era. Emaitza onak ziurtatuta daude».
Vilassar de Mar-eko kasuagatik galdera eginda, Puigek dio, arazoa polarizatu egin zela, baina sistema martxan egon zenean ondo funtzionatu zuela. «Hasi zenean, Kataluniako herririk haundiena zen Atez Atekoa egin zuena; dentsitate altuko herria zen, eta horrek zailtzen ditu gauzak. Baina sistemak funtzionatu zuen martxan egon zenean, eta gaur egun Vilassar adinako herriak ondo ari dira Atez Atekoan».
Udaletxeek bi betebehar
Puigen esanetan, Kataluinian bi betebehar dituzte Udalek, legez jarriak, Atez Atekoari aurrerako bultzada eman diotenak. «Batetik, 1999tik organikoa bereiztea beharrezkoa da, eta horrek behartu ditu Udalak sistema aldatzera:
5. kontenedorea jartzera edo Atez Atekoa jartzera».
«Bestetik, inpuesto bat bada, Udalek ordaintzen dutena, zabortegira eramaten duten tona bakoitzagatik, edo erraustegira eramaten dutenagatik; eta modu berean, diru-kopuru bat jasotzen dute birziklatzen duten kopuruaren arabera. Beraz, kontuak ateraz gero, zenbat eta gehiago birziklatu, orduan eta hobeto ateratzen da».
Errefusarekin zer?
Asko eztabaidatzen den puntua da errefusarena, eta Puigi horren galdera eginda, dio, Kataluinian errefusarekin bi gauzak egiten direla: batzuk erraustegira eraman (%25), eta besteak zabortegira (%75). Konpaktatu eta bildu egiten dira errefusak zabortegira botatzerako.
Erraustegiak bi arazo
Puigen iritziz, erraustegiak ez dira beharrezkoak, eta bi arazo nagusi dituzte, «batetik kaltegarriak direla osasunarentzat; baina bestetik, ez duela laguntzen gero eta gehiago birziklatu dadin. Erraustegiak erregaia behar du, eta zenbat eta gehiago birziklatu, orduan eta erregai gutxiago dauka; energetikoki ruina bat da».
«Kontsentsu politikoa haundia da»
Atez Atekoaren aldeko kontsentsu politikoa haundia da Kataluinian, Puigek dioenez. «Atez Atekoa egiten ari dira Udaletxeak, kolore politiko guztietakoak. Atez Atekoaren aldeko herrien elkartean ere, kolore politiko guztietako politikoak dauzkagu».
Hernaniarrei zein mezu emango liekeen galdetuta, Puigek honakoa dio, «hernaniarrei esan nahi diet, interes haundiz jarraitzen ari garela Kataluinian hemen zer gertatzen den. Ez da Hernaniko kontua bakarrik; garrantzitsua da hau Zero Zabor mugimendu guztiarentzat».
Hitzaldiak bihar ere
Bihar hitzaldiak eta mahaingurua izango dira Sandiusterrin, 09:30etatik 13:30etara Hizlariak: Assunpta Boba, Roberto Cavallo, Rossano Ercolini eta Josep Maria Tost.
-o-o-o-
Recogida de residuos Puerta a Puerta y Zero Residuos, Jornadas en Gipuzkoa (Ecoticias)
Jornadas Internacionales:Recogida de Residuos Puerta a Puerta, un paso hacia el Residuo Cero en Hernani, Oiartzun, Urnieta y Usurbil.
Enviado por: ECOticias.com / Red / Agencias, 16/03/2010, 18:21 h | (79) veces leída
Organizan y patrocinan:
Hernani: Hernanin Zero Zabor + Ayuntamiento de Hernani Oiartzun: Agenda21 + Ayuntamiento de Oiartzun
Urnieta: Arnasa + Ayuntamiento de Urnieta
Usurbil: Comité ciudadano para el PaP + Ayuntamiento de Usurbil
Mancomunidad San Marko
Grupos de voluntarios organizados para una mejor gestión de los residuos de estos cuatro municipios organizan las Jornadas “Recogida de Residuos Puerta a Puerta, un paso hacia el Residuo Cero”. Con este evento pretenden dar una mayor proyección tanto en Gipuzkoa como en el Pais Vasco al interés que se ha generado en torno a la recogida de residuos Puerta a Puerta. Al mismo tiempo que se quiere dar a concer experiencias que en torno al concepto “Residuo Cero” o “Zero Waste” se dan en diversas partes del mundo.
Si bien la recogida diferenciada de residuos urbanos está muy extendida por todo el planeta, tanto nuestras autoridades como nuestros técnicos han considerdo que los modelos más apropiados para ser implementados en el Pais Vasco se pueden encontrar en Catalunya, Baleares e Italia. En dichos territorios, además, han avanzado mucho en la mejora del sistema Puerta a Puerta, tanto en lo que a reducción de las fracciones se refiere como en una más justa carga de los costes en relación a quienes generan los residuos, etc.
A estas Jornadas están invitados los cargos electos y técnicos de los ayuntamientos de Gipuzkoa y de País Vasco, personas y orgnizaciones movilizadas en torno al respeto y la mejora del medio ambiente, y todas las personas preocupadas en el logro de una gestión más responsable de los residuos.
Todas las exposiciones y debates serán en castellano.
Participan en las Jornadas:
– Assumpta Boba Caballé: miembro de la dirección de la Associació de Municipis Catalans per á la Recollida Porta a Porta (AMCRPP), concejal de Argentona.
– Roberto Cavallo: Microbiologo, miembro de la cooperativa ERICA. Vive en Alba-Cuneo, Italia.
– Rossano Ercolini: miembro del movimiento Ambiente Futuro. Vive en Capannori, Italia.
– Ignasi Puig Ventosa: Ingeniero, miembro de ENT Environment (Barcelona), experto en análisis e implementación de sistemas de gestión de residuos.
– Josep Maria Tost Borrás: presidente de la Associació de Municipis Catalans per á la Recollida Porta a Porta, alcalde de Riudecanyes.
Programa
Viernes, 26, a las 19:30. Conferencias en las cuatro localidades: “La recogida Puerta a Puerta, experiencias y retos de futuro”.
Hernani: Ignasi Puig Ventosa.
Oiartzun: Josep Maria Tost Borrás.
Urnieta: Assumpta Boba Caballé.
Usurbil: Roberto Cavallo.
Sábado, 27, en Hernani de 09:30 a 13:30, conferencias y debate:
“Recogida de Residuos Puerta a Puerta, paso hacia el Residuo Cero”.
Participan: Assumpta Boba Caballé, Roberto Cavallo, Rossano Ercolini y Josep Maria Tost.
Domingo, 28, en Usurbil durante la mañana: celebración del primer aniversario de la implementación del Puerta a Puerta en la localidad.
-o-o-o-
Ayuntamientos de Hernani, Urnieta, Usurbil y Oiartzun organizan jornadas sobre recogida de residuos ‘Puerta a puerta’ (Noticias Terra Es)
Los ayuntamientos de las localidades guipuzcoanas de Hernani, Urnieta, Usurbil y Oiartzun celebrarán los días 26, 27 y 28 unas Jornadas Internacionales sobre ‘Recogida de Residuos Puerta a Puerta, un paso hacia el Residuo Cero’.
En un comunicado, los organizadores y patrocinadores de este evento, además de los citados consistorios, Hernanin Zero Zabor, Agenda 21 de Oiartzun, Arnasa, el Comité ciudadano para el ‘Puerta a Puerta’ (PaP) y la Mancomunidad de San Marcos, explicaron que estas jornadas buscan dar ‘una mayor proyección tanto en Gipuzkoa como en todo Euskadi al interés que se ha generado en torno al PaP.Al mismo tiempo se intentará dar a conocer experiencias que en torno al concepto ‘Residuo Cero’ o ‘Zero Waste’ se dan en diversas partes del mundo.
Los organizadores destacaron que si bien la recogida diferenciada de residuos urbanos está ‘muy extendida’ por todo el planeta, ‘los modelos más apropiados para ser implementados en el Pais Vasco se pueden encontrar en Catalunya, Baleares e Italia’.
Según destacaron, en estos territorios se ha avanzado ‘mucho’ en la mejora de este sistema de recogida, ‘tanto en lo que a reducción de las fracciones se refiere, como en una más justa carga de los costes en relación a quienes generan los residuos’.
Además, indicaron que podrán asistir a estas Jornadas cargos electos y técnicos de los ayuntamientos vascos, personas y organizaciones ‘movilizadas en torno al respeto y la mejora del Medio Ambiente’, y todas las personas’ preocupadas en el logro de una gestión más responsable de los residuos’.
Todas las exposiciones y debates serán en castellano y contarán con la participación de Assumpta Boba Caballe, miembro de la dirección de la Associació de Municipis Catalans per á la Recollida Porta a Porta (AMCRPP), concejal de Argentona; y el microbiólogo Roberto Cavallo.
También acudirán Rossano Ercolini, miembro del movimiento Ambiente Futuro; el ingeniero Ignasi Puig Ventosa; y Josep Maria Tost Borrás, presidente de la Associació de Municipis Catalans per á la Recollida Porta a Porta, alcalde de Riudecanyes.
Las sesiones tendrán lugar el viernes en Hernani, Oiartzun, Urnieta y Usurbil con chalras sobre el PaP a partir de las 19.30 horas. El sábado Hernani acogerá, desde las 09.30 horas, el debabate ‘Recogida de Residuos Puerta a Puerta, paso hacia el Residuo Cero’ y el domingo tendrá lugar en Usurbil la celebración del primer aniversario de la implementación del Puerta a Puerta en la localidad.
-o-o-o-
Lekaio acoge esta tarde una conferencia sobre la recogida puerta a puerta (Diario Vasco)
La propuesta se entronca dentro de unas Jornadas Internacionales
Hoy: Conferencia en castellano en Lekaio a las siete y media de la tarde. El tema será el siguiente: ‘La recogida Puerta a Puerta, experiencias y retos de futuro’. Estará presente Assumpta Boba Caballé, miembro de la dirección de la Associació de Municipis Catalans per á la Recollida Porta a Porta (AMCRPP), concejal de Argentona.
Mañana: De 9.30 a 13.30, conferencias y debate en Hernani, Sandiusterri: ‘Recogida de Residuos Puerta a Puerta, paso hacia el Residuo Cero’.
El domingo: Por la mañana en Usurbil, Utegi, celebración del primer aniversario de la implantación del PaP en la localidad.
Hoy a las siete y media de la tarde tendrá lugar una conferencia en la localidad en la que el tema principal a debatir será ‘La recogida Puerta a Puerta, experiencias y retos de futuro’. La conferencia se desarrollará en la sala polivalente de Lekaio con la presencia de la ponente Assumpta Boba Caballé. Boba es miembro de la dirección de la Associació de Municipis Catalans per á la Recollida Porta a Porta (AMCRPP), concejal de Argentona.
Desde hoy, mañana y pasado en Urnieta, así como en Hernani, Oiartzun y Usurbil tendrán lugar simultáneamente las Jornadas Internacionales ‘Recogida de Residuos Puerta a Puerta, un paso hacia el Residuo Cero’, jornadas en las que se entronca la charla de hoy en Urnieta. Organizan y patrocinan en Urnieta el Ayuntamiento y la Plataforma Arnasa, desde la que han hecho un llamamiento a la participación. En Hernani patrocinan, Hernanin Zero Zabor y el ayuntamiento de Hernani y en Oiartzun, Agenda21 y el ayuntamiento de dicho municipio. En Usurbil, el Comité ciudadano para el PAP y el ayuntamiento de dicha localidad.
Mañana, en Hernani de 9.30 a 13.30 horas, habrá conferencia y debate: ‘Recogida de Residuos Puerta a Puerta, paso hacia el Residuo Cero’. El domingo, 28, por último, en Usurbil durante la mañana tendrá lugar la celebración del primer aniversario de la implantación del Puerta a Puerta en la localidad.
A estas jornadas están invitados los cargos electos y técnicos de los ayuntamientos de Gipuzkoa y de País Vasco, personas y organizaciones movilizadas en torno al respeto y la mejora del medio ambiente, y todas las personas preocupadas en el logro de una gestión más responsable de los residuos.
A aquellos interesados en acudir, se les recomienda inscribirse en las siguientes páginas: www.hernaniatezate.net, http://atezate.oiartzun.org o www.usurbil.net/atezate.
Todas las exposiciones y debates serán en castellano y gratuitas. Grupos de voluntarios organizados para una mejor gestión de los residuos de estos cuatro municipios organizan las Jornadas ‘Recogida de Residuos Puerta a Puerta, un paso hacia el Residuo Cero’. Con este evento pretenden dar una mayor proyección tanto en Gipuzkoa como en el País Vasco al interés que se ha generado en torno a la recogida de residuos Puerta a Puerta. Al mismo tiempo que se quieren dar a conocer experiencias que en torno al concepto ‘Residuo Cero’ o ‘Zero Waste’ se dan en diversas partes del mundo.
Si bien la recogida diferenciada de residuos urbanos está muy extendida por todo el planeta, tanto las autoridades como los técnicos de estos cuatro municipios han considerado que los modelos más apropiados para ser implementados en el País Vasco se pueden encontrar en Cataluña, Baleares e Italia.
En dichos territorios, además, aseguran «han avanzado mucho en la mejora del sistema de recogida Puerta a Puerta, tanto en lo que a reducción de las fracciones se refiere como en una más justa carga de los costes en relación a quienes generan los residuos…».
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks