Ekainak eman dituen beste albiste batzuk…
… bildu ditugu hemen, denak jarraian. Hasteko, San Marko Gipuzkoako Partzuergo edo kontsortzioaren estatutoak aldatzearen kontra azaldu zen, Berriak jakinarazi zuenez. Tolosaldeko bost herrik jakinarazi zuten Atez Ateko Bilketarekin hasi nahi dutela: ikusi Berrian “Atez atekoa jartzeko asmoa dute Tolosaldeko bost herritako udalek“, Garan “Cinco localidades de Tolosaldea se suman a instalar el sistema de recogida puerta a puerta” eta Noticiasen “Cinco pueblos de Tolosaldea se...
Read More5. edukiontziaren (organikoaren bereizketa borondatezkoaren) ofentsibak aurrera darrai Gipuzkoan
Diario Vascok iragarri zuen apirilean: “El contenedor de residuos orgánicos se extenderá este año a toda Gipuzkoa“. Geroztik astero dauzkagu (Atez Ateko Bilketaren alternatiba gisa) intzineradoraren aldeko indarrek daramaten operazio honen albiste berriak. Maiatzean jakin zen Amarako familien %21ek erabiltzen dutela kontainer marroia (nahiz eta ez dakigun familiako zenbat uzten duten, alegia): “El plazo para apuntarse al contenedor marrón, que usan el 21% de las familias del...
Read MoreAtez Atekoak 10 bete ditu Katalunian, ekainaren 3an jardunaldi teknikoa eginez
Associació de Municipis Catalans per à la Recollida Porta a Porta elkarteak Katalunian Atez Ateko Bilketa martxan jartzearen 10. urteurrena ospatu berri du ekainaren 3an, jardunaldi tekniko aberats batekin. Jardunaldien egitaraua bezala hitzaldien Power Pointak sarean daude ikusgai.
Read MoreGipuzkoako Hondakin Partzuergoa, pitzatzen hasita… porroterako bidean?
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak, ekainaren 17an kaleratutako epai baten bidez, kautelaz bertan behera utzi du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko batzarrak Txingudiko Mankomunitatea partzuergoan sartu ahal izateko estatutuak aldatzeko hartutako erabakia. Auto horren ondorioz, beraz, Txingudi oraingoz ezingo da izan partzuergoko kide, eta partzuergoak ezingo du jardun Txingudiren inolako esparrutan. Albisteak ondorio garrantzizkoak ekarriko dituela...
Read MoreDonostiak San Markori 8 milioi zor, errauste plantarekin 18 irabazteko esperantza
Donostiako Udalak 8 milioi euro zor dizkio San Markoko Mankomunitateari; eta Astigarragako Udalak 185.000 euro zor dizkie, Berriak plazaratu duenez. Bi udalei zor zuten diru kopuruen berri eman, eta azalpenak eskatu zizkien, maiatzean, San Markoko Mankomunitateak. Berriak dio “Donostia eta Astigarragako udalek 8 milioi eurotik gora zor dizkiote San Markori”. Ezker Batuak honela interpretatu du Diario de Noticiasen: “EB cree que Donostia no paga a la Mancomunidad de San Marcos para...
Read MoreOrioko hondakin gudua: alkatea 5. edukiontziaren alde, opozisioa Atez Ateko Bilketaren
“Orio Atez Atekora hurbiltzen ari dela dirudi” idatzi genuen Zubieta-SOSen. Egunotan Diario Vascon Orioko alkate Jon Redondo mintzatu da bostgarren kontenedorearen alde, Atez Ateko Bilketaren kontra… eta hurrengo hauteskundeetan botoa biltzeaz elkarrizketa batean: “El sistema de recogida puerta a puerta es un retraso“. Berrian “Jon Redondo, Orioko alkate jauna!” gutunaz erantzun dio Leire Zinkunegi Turismo eta Ingurumen Batzordeko buruak. Bataila gogorra edukiko dute...
Read MoreJordi Colomerren hitzaldia: Atez ateko sistema hondakinak kudeatzeko erarik merkeena da
Jordi Colomer Sanmarko Mankomunitatearen aholkularia Gipuzkoako Merkataritza Ganberan izan zen ekainaren 18an atez ateko hondakin bilketak dituen abantaila ekonomikoen berri ematen. Bilketa eta kudeaketa gastuak eta joera ekonomikoa kontuan hartu zituen, baita sortzen diren lanpostuak eta sailkapena ondo egiteko har daitezkeen neurri fiskalak ere. Horrez gain, errausketari buruz aritu zen. Albistea Garak “Atez ateko sistema hondakinak kudeatzeko erarik merkeena da” eta Berriak “Atez...
Read MoreJende ugari Donostian “Osasunaren alde (Moratoria) No a la incineración” manifestaldian
Jende asko bildu zen atzo, ekainaren 20an, Donostiako Boulevardean Zubietako errauste planta proiektuaren aurkako protestan. Bertan ziren askoren usten, aurreko manifestaldian baino askoz gehiago; Diario Vascoren zifretan 3.000. Garak albisteari ipini dio titulutzat “Exigen una moratoria de seis años para construir la incineradora de Zubieta” eta Diario Vascok “3.000 personas piden una moratoria para la incineradora. Una marcha recorrió ayer las calles céntricas de Donostia para...
Read MoreGipuzkoako ordezkaritza Italian ibili da hango Atez Ateko Bilketa ezagutzen: kroniken bilduma
Gipuzkoatik ordezkaritza zabala joan da Italiako iparraldera bost eguneko bisita egitera, han Atez Ateko Bilketa sistemak nola funtzionatzen duen ezagutzera. San Marko mankomunitateko ordezkariak, Donostia, Errenteria, Hernani, Oiartzun, Pasaia, Urnieta, Usurbil eta beste herri batzuetako zinegotziak, AAB martxan dagoen herrietako Jarraipen Batzordeetako kideak eta herri komunikabide batzuk joan dira. Hernaniko Kronikak egingo dio jarraipena bidaiari, hona lehen artikulua: “Italian,...
Read MoreEkainaren 20an manifestazioa Donostian: “Atez Ate, Errausketarik ez”
Ekainaren 20an, igandez, eguerdiko 12etan hasita manifestazioa egingo da Donostian Zubietan Errauste Planta eraikitzearen kontra eta Atez Ateko Bilketa zabaltzearen alde. Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak deialdia izendatu du “Osasunaren alde, Errausketarik ez!… y basta de juegos“. Usurbilgo Itunak atera duen afitxak dio “Osasunaren alde (Moratoria) Erraustegirik ez“. Albistea Berriak eman du “Zero Zabor xedea zabaltzeko aliantza sortzeko dei egin die...
Read More
Iruzkin berriak