Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Atez atekoa, koste gutxien duen sistema. Datuekin argudiatu du Xabier Olano Usurbilgo udaleko kontuhartzaileak
Atalak: Atez atekoa, Gaikako bilketa, Iritziak / Adierazpenak, Politikariak
Usurbilgo Noaua! herri aldizkariak plazaratutako elkarrizketan oso gauza inportanteak esan ditu bertako udaleko kontuhartzaile den Xabier Olanok. Hemen behean osorik bildu dugu originalean (PDF) “Atez atekoa, koste gutxien duen sistema. Datuekin argudiatu du Xabier Olanok, udaletxeko kontuhartzaileak” titulua daraman artikulua. Noaua!ko originalean ikusgai dago Olanok prestatutako grafikoa, artikuluan esandakoak datutan zehazten dituena.
Atez atekoa, koste gutxien duen sistema
Datuekin argudiatu du Xabier Olanok, udaletxeko kontuhartzaileak
Hondakinen gaiak zeresan handia eman du azken urteotan. Zabortegien amaiera, errauste-plantaren egitasmoa, atez ateko bilketa sistema… Ia eguneroko kontua bilakatu da hedabideetan. Honakoan, atez atekoak duen eragin ekonomikoan erreparatu dugu. Eta datu eske joan gara Xabier Olano udal ontuhartzailearengana.
NOAUA! Atez ateko sistema, udalen ekonomia itotzen duen bilketa-eredua dela esaten da. Dena den, Usurbilen behintzat hori ez dela horrela diozue Kontuhartzailetza udal zzerbitzutik. Are gehiago, bost edukiontzien sistema eta ohiko bilketa sistema baino errentagarriagoa dela atez atekoa. Birziklatutakoarengatik jasotako diru sarreren kopuruan dago gakoa, akaso?
Xabier Olano. Ez horretan bakarrik. Atez ateko bilketa sistemaren onura ekonomiko nagusiak bi dira. Batetik, birziklatutako papera, kartoia eta ontziak saltzean diru sarrera politak jasotzen dira (40.000 euro urteko Usurbilen) eta Ecoembes erakundearen konpentsazioetan beste 80.000 euro inguru urteko. Baina hori baino garrantzitsuagoa da tratamendu gastuak gutxitzea. Bilketa nahasian egiten bada, hondakin guztiak tratamendu koste bera dute (130 euro/tonako). Atez ate bildutakoan errefusak bakarrik du koste altu hori, hondakin guztien % 20ak alegia. Hondakin organikoen tratamendu kostua askoz apalagoa da. Papera, kartoia, beira eta ontzi arinek ez dute tratamendu kosturik ia sortzen. Esan dezakegu azken hauek sarrerekin beraien gastuak berdintzen dituztela.
Inbertsioen amortizazioa
N. Atez ateko bilketari ekiteko, hasiera batean inbertsio handi bat egin behar izan zen, hori ere kontuan hartu duzue datu horiek plazaratzerakoan? X. O. Noski baietz. Baina era zentzudunean eta legezko amortizazio arauak jarraituz. Inbertsioak egiten direnean urte batzuetarako egiten dira. Inbertsioen etekina hurrengo urteetan jasotzen du gizarteak.
Inbertsio bakoitzak bizi iraupen desberdina du eta horren arabera amortizatu behar da urte zehatz batzutan. Hori araututa dago. Ikuspegi ekonomikotik ulertezina eta onartezina da inbertsioen kostu osoa urte bakar bati leporatzea, norbaitek arinki egin duen bezala. Urte bakoitzari
berari dagokion amortizazioa erantsi behar zaio, ez inbertsio osoa.
Catalunya, adibide N. Ekonomiari erreparatuta beti ere, Gipuzkoa osora hedatu daitekeen bilketa sistema al da atez atekoa? Esan nahi da, Usurbilek dituen baldintza demografiko-geografiko-soziologikoei esker da atez atekoa bideragarri, ala Gipuzkoako gainontzeko herrietan ere bideragarria
litzateke atez atekoa? X. O. Beharbada, ez naiz ni pertsonarik egokiena atez ateko sistemak eskatzen dituen baldintza demografiko, geografiko eta soziologikoei buruz hitz egiteko baina edozein sistema moldatu eta egokitu beharko da tokian tokiko errealitatera. Gure ingurura begiratuz gero, atez ateko sistema ondo moldatu da Usurbil, Oiartzun edo Hernani bezalako herrietara. Catalunyan herri handiagotan ere ondo funtzionatu du eta Europara joz gero, Donostia baino hiri handiagotan erabiltzen bada, ondo egokitu delako izango da.
Usurbildarrek ez dute beste herrietan baino gehiago ordaintzen
NOAUA! Atez atekoa ezarri denetik, hondakinen kudeaketarengatik usurbildar batek Gipuzkoako beste herritar batek baino askoz gehiago ordaintzen al du?
Xabier Olano. Hori ez da egia. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira urtero Gipuzkoako herritarrek hondakinen kudeaketarengatik ordaindu behar dituzten zenbatekoak.
Nik ikusi ditudan bezala, edozein herritarrek ikusi ditzake argitaratu diren azken datuak, 2010 urteari dagozkionak: Donostiar batek 113,17 euro ordaintzen ditu urtean bere etxebizitzako hondakinak jaso eta kudeatzeagatik. Oiartzunen 98,40 euro ordaintzen ditu etxebizitza bakoitzak. Astigarragan 92,40 euro; Orion 88,80; Hernanin 83,40 euro; Urnietan 79,08 euro. Eta Usurbilen 76 euro ez badu autokonpostatzen. Autokonpostatzeko aukera eta ahalegina egiten badu, 45,60 euro besterik ez du
ordaintzen. (Zubieta SOS-ren oharra: Hernanin eta Oiartzunen autokonpostaketa egiten duten herritarrek Usurbilgoen hobari tankerakoak jasotzen dituzte, tasak %40 merketuz).
Gaikako bilketaren ondorioz, hondakinen tratamendua merkeagoa da
NOAUA! Bost edukiontzien sistemaren alde egin dute Urnietan. Eta atez atekoarekin kritiko diren askok defendatzen duten proposamena da hori. Baina atez atekoa baino garestiagoa dela diote zuen datuek. Are gehiago, gastu eta sarrera arteko emaitzari erreparatuz, askoz garestiago litzateke bost edukiontzien sistema. Nola azaldu daiteke halako aldea? Xabier Olano. Ahalik eta argien azaltzen saiatuko naiz. Bi gastu mota bereizi behar dira: bilketa eta tratamendua.
Bilketa gastuei dagokionean, antzeko gastuak dituzte bi sistemak. Bilketa bereziak egin behar dira hondakin mota desberdinentzat: organikoa batetik, papera eta kartoia, ontziak, beira etab. Atez atekoak pertsona gehiago eskatzen du. 5 edukiontzien sistemak berriz, kamioi eta edukiontzi gehiago behar du. Bataz beste, bilketa gastuak inguruandabiltza.
Hondakinen tratamendu gastuetan ordea diferentzia handiak daude. Herrian sortzen den hondakin organiko guztia atez ate biltzen bada, organiko guzti horren tratamendua merkeagoa da. Aldiz, 5. edukiontziak ez du inongo herritan sortzen den organiko guztia biltzen. Borondatezkoa denez, herritarren % 18 edo %20ak besterik ez du egiten orain arte behintzat organikoa 5. edukiontzira eramateko ahalegin erantsia. Herritarren erdiak baino gehiagok errazkerira jotzen du eta hondakin guztiak nahasian botatzen ditu edozein edukiontzitara. Herrian sortzen den organikoen
erdiak baino gehiagok tratamendu garestia jaso behar izaten du, aurrez ez delako bereizita bildu.
“Udal bakoitzak bere bidea egiteko aukera izan behar luke”
NOAUA! Udal gobernuan dagoen taldeak maiz eskatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa. Honek oraindik gehiago arinduko luke Usurbilgo Udalak egiten duen ahalegin konomikoa?
Xabier Olano. Ez naiz babes berezia eskatzearen aldekoa. Nahikoa litzateke ekonomikoki ez zigortzea eta bakoitzari bere bidea egiten uztea, oztoporik jarri gabe. Lehen aipatu dudan bezala Diputazioak bultzatutako Kontsortzioak 130 euroko tasa kobratzen du tratatzen duen tona bakoitzeko. Hondakin organikoak konpostatzea askoz merkeagoa da. Bada Euskal Herrian enpresa pribatu bat
60 euroren truke hondakinak konpostatzen dituena. Gipuzkoan dagoen konpostatze planta bakarrak (Lapatxen Kontsortzioak kudeatzen duenak) 100 euro kobratzen ditu tonako. Eta Gipuzkoako udal guztiak behartu nahi ditu organikoa hara eramatera, monopolioaz baliatzeko. Ez zait zilegia iruditzen. Udal bakoitzak bere bidea egiteko aukera izan beharko luke.