Gasifikazioa zer den jakiteko dokumentazioa
Gasifikazioa, pirolisia eta plasma aipatu izan da tarteka gure artean hondakinen kudeaketarako balizko teknologia egokitzat, eta intzinerazioarekiko ezberdintzat. Greenpeacek, GAIA Errausketaren Kontrako Munduko Aliantzak eta ingurumenaren defentsan mobilizatutako beste elkarte askok teknologia horiek errausketaren atalean kokatzen dituzte eta konbustio klasikoz dabiltzan intzineradorak bezainbeste arbuiatzen dituzte. Gai horretaz zerbait jakin nahi duenak honako agiriok dauzka eskuragai:
1.- “Gasificación, Pirólisis y Plasma. Nuevas tecnologías para el tratamiento de residuos urbanos: viejos riesgos y ninguna solución” (PDF). Argentinako Greenpeacek 2010ean argitaratua.
2.- “Una industria que vende humo. 10 razones por las cuales las incineraciones por gasificación, pirólisis y plasma no son ‘soluciones verdes’” (PDF). Argentinano GAIAk 2010an plazaratua.
3.- “Incineradores disfrazados” (PDF). Green Action eta GAIAk 2006an argitaratua.
4.- “Pirolisis, gasificación y plasma” bideoa, Salud Sin Daño-No Harm mundu mailako koalizioak ekoiztutako bideoa, lau ataletan, jatorrizko ingelesezkoari gaztelaniazko azpitituluak erantsita.
5.- “Pyrolysis, Gasification and Plasma” (PDF), Friends of the Earth erakundeak 2009an egina.
6.- Granadako Huescar herrian 2010ean udalak ukatu egin dio Plasma Group SL konpainiari herrian plasma arku teknologiazko errauste planta eraikitzeko. Espainiako Greenpeaceren albistea.
7.- “Les noves tecnologies d’incineració des Residus Municipals (RSU) (Gasificació, piròlisi i plasma)” PDF, 26. orritik aurrera. Centre d’Ecologia i Proiectes Alternatius – Ecologistes de Catalunya elkarteek 2010ko otsailean egindako jardunaldietarako prestatu dokumentua.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks