Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Errauste plantari atea itxiko dio Nafarroak
Atalak: Errausketa, Nafarroa
Berria.
Hiru Mugak Batera Sakanako plataformak ohartarazi du Olatzagutiko zementu fabrikak hartuko duela errauste plantaren lekua . Administrazio Publikoaren Saila idazten hasi da hondakinen araudia aldatzeko testua
Mikel Peruarena
Nafarroako hiri hondakinentzat errauste plantarik ez dela eraikiko adierazi du Roberto Jimenez gobernuko presidenteordeak. Hondakinak errausteak baino gutxiago kutsatuko duen, oposizio gutxiago sorraraziko duen eta merkeagoa suertatuko den alternatiba bat aztertzen ari da Administrazio Publikoaren Departamentua, Jimenezen esanetan.
Lehenago ere errauste planta bat eraikitzeari buruzko zalantzak agertu izan ditu Jimenezek, baina Diario de Navarra kazetan atzo agertu zuten errauste planta bertan behera uzteko asmoaren berri. Horretarako UPNren babesa jasoko duela azaldu du kazeta horrek —PSNren eta UPNren baieztapenak lortzen saiatu da BERRIA, baina ez du erantzunik jaso—. Informazio horien arabera, Administrazio Publikoaren Departamentua araudi berri bat prestatzen ari da, eta horretan zehaztu nahi du hondakinak erraustea ez dela alternatiba bat. Proposamen horrek, aurrera eginez gero, atea itxiko lioke hondakinak errausteko planta berri bat eraikitzeko aukerari; horrek, aldi berean, herrialdeko mankomunitateak behartuko lituzke beren jarduera planak zorroztera. Hondakinen bilketari buruzko egitasmoak eta helburuak urte honetan aurkeztu behar dituzte mankomunitateek.
Sakanako mankomunitateak, esaterako, jakinarazi du hondakinak atez ate biltzen hasteko asmoa duela; apirilerako, txostena jasoko du, eta urtebeteko epean martxan jartzea espero du. Horretarako, baina, materia organikoa tratatzeko planta bat ere jarri nahi du eskualdean, eta hori irekitzeko lanek ere baldintzatuko dute atez atekoa noiz ezarri. Iruñerriko mankomunitateak ere jakinarazi du bilketa erak aztertzen ari dela; Alde Zaharrean, esaterako, ez du baztertu atez ateko bilketa ezartzea, borondatez parte hartu nahi duten herritarrentzat eta materia organikoa soilik biltzeko.
Nafarroako hondakinen kudeaketa plana 2010eko maiatzean onartu zuen gobernuak. Planak helburu hau zehaztu zuen 2020rako: hondakinen %52 bereizita jasotzea, berrerabili eta birziklatzeko, eta %48 errauste plantan erretzea. Erretako hondakin horiek utzitako eskoriak eta errautsak, berriz, zabortegira botako lirateke —hondakin guztien %5 inguru lirateke—. Iaz 235.000 tona hiri hondakin sortu ziren Nafarroan; horietatik, 140.000 tona inguru bota zituzten zabortegietara.
Julio Barea Greenpeaceko kideak pozez hartu du errauste planta bertan behera uzteko berria, eta ohartarazi du errauste plantak «garestiak eta kutsagarriak» direla. «Iraunkortasunean oinarritutako hondakinen kudeaketa baten aldeko apustu argia egin du Nafarroak. Pozez hartu dugu erabakia, eta Nafarroako Gobernua zoriontzen dugu, ausardiagatik». Beste herrialde batzuek ere adibide horri jarraitu behar lioketela uste du Bareak.
«Sorpresarik ez» oposizioan
Berriak ez ditu ezustean harrapatu oposizioko alderdi politikoak, ez eta errausketa politiken kontrako gizarte eragileak ere. Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko (NaBai) parlamentariak azaldu du ez dela sorpresa izan. «Roberto Jimenezek esana zuen ez zela errauste planta egingo». Albistea baieztatu eta errausketaren alternatibak zeintzuk izango diren argitu bitartean, «zuhurtziaz» jokatu behar dela uste du Txentxo Jimenezek, baina, bere horretan, ontzat jo du: «Albistea oso baikorra izan daiteke, behin betiko baztertzen baldin bada errausketa».
NaBaiko parlamentariak gogorarazi du mankomunitateak beren planak egiten ari direla, eta haiek noiz bukatu itxoitea komeni dela. Ikusi behar da mankomunitateek zer helburu jarriko dituzten, hondakinetako errefusa zenbat izango den jakiteko; hemendik aurrerako erabakiek, datu horien araberakoak izan behar dutela uste du NaBaiko parlamentariak.
Bikendi Barea Bilduko parlamentariak ere ontzat jo du erabakia. Errausketaren kontrako eta hondakinak gutxitu, berrerabili eta birziklatzearen aldeko politikak sustatu nahi ditu Bilduk, Barearen esanetan; errauste planta bertan behera gelditzea, alde horretatik, egokia dela uste du: «Lehendabiziko irizpidea herritarren osasuna da».
Albiste ontzat jo bai, baina errezeloa ere sortu du erabakiak. Bareak eta Jimenezek, biek galdera hauxe egin dute: orain zer gertatuko da Olatzagutiko zementu fabrikako errauste egitasmoekin? Gobernuak ez du ezer argitu puntu horri buruz, baina Hiru Mugak Batera plataformako kide Eduardo Agirrek duda gutxi ditu: «Olatzagutiko zementu fabrika izango da Nafarroako errauste planta. Aspalditik abisatzen ari gara, eta urratsez urrats horretara goaz». Nafarroako Gobernuak errauste planta berri bat eraikitzeko egitasmoa bertan behera uztea, beraz, guztiz logikoa iruditzen zaio: «Zementu fabrikan instalazioa eginda dago ja; ez dituzte 200 milioi euro gastatu beharko».
213 milioi euroko aurrekontua du Nafarroako hondakinen kudeaketa planak, izan ere. Diru horietatik 200 milioi euro erabiliko lirateke errauste planta berri bat eraikitzeko. Planak ez zuen zehaztu non kokatuko litzatekeen, baina Tafallako eta Tuterako udalak egitasmoaren kontra agertu ziren, planta beren lurretan jarriko zelakoan. Horixe ekarri du gogora Bikendi Barea Bildukoak: «Tafallan eta Tuteran PSN eta UPN zergatik agertu dira errausketaren kontra, eta Olatzagutian ez dute irizpide bera erabiltzen?».
Cementos Portlandi begira
Zementu fabriketan hondakinak erretzea errauste planta batean erretzea baino «askoz okerragoa» dela nabarmendu du Bareak. Gogorarazi du, gainera, Olatzagutiko Cementos Portland enpresako ordezkariak Nafarroako Parlamentuan agertu direla otsailean, beren egitasmoen berri ematera. Hiri hondakinak erretzeko asmotan ari direla adierazi zuten, eta UPNk eta PSNk egitasmo hori babestu egin zutela ohartarazi du Bareak. «Errauste planta gelditzearen alde gaude, eta albiste ona da, baina gustatuko litzaidake Cementos Portlandekin irizpide bera erabiltzea».
Eduardo Agirreren esanetan, zementu fabrikak krisi betean sartuta daude eta hondakinak kudeatzeko lizentziak eta baimenak eskuratu nahian ari dira. «Zementua ekoiztetik zementua ekoitzi eta hondakinak erretzera igaro nahi dute». Horretarako, baina, azpiegitura berriak eraiki eta baimen zehatzak eskatu behar dituzte zementu fabrikek, eta Olatzagutiko Cementos Portland horretan ari dela azaldu du Agirrek; enpresak 2009ko abenduan aurkeztu zuen hondakinak erretzeko lehen egitasmoa. Duela bi urte, berriz, Olatzagutiko alkateari eskura eman zion errausketa egitasmoen berri: urtean hiri hondakinen 50.000 tona, araztegietako lohien 30.000 tona, ibiltzeari utzitako pneumatikoen 15.000 tona, ibilgailu errefusen 15.000 tona eta haragi irinen 10.000 tona erre nahi ditu enpresak bere labeetan. Baimenak iaz eskuratu zituen, baina helegiteak jarriak dituzte Hiru Mugak Batera plataformak eta Olatzagutiko Udalak.
Cementos Portlanden ibilbidea ikusita, Agirrek seguru jotzen du zementu fabrikak Nafarroako hondakinen kudeatzaile bihurtzeko bidea egingo duela. FCC enpresarena da zementu fabrika: «Nafarroan errauste planta bat eraiki balitz, FCCk eskuratuko zuen, Zubietakoa eskuratu duen bezala. Orain hemendik kendu badiete, handik emango diete; hau horrela izaten da». Errauste plantari atea ixtea, hartara, Olatzagutiko zementu fabrikan hiri hondakinak erretzeari ateak irekitzea dela ulertzen du Agirrek.
«Espero dut bi gauzak lotuak ez egotea», adierazi du Txentxo Jimenez NaBaikoak: «Errausketa baztertzen bada, baztertu behar da leku guztietan eta mota guztientzat. Ez du zentzurik Olatzagutian hondakinak erretzeak». NaBai proposamen horren kontra agertuko dela erantsi du Jimenezek. Bilduk ere galdera bat aurkeztu du parlamentuan, gobernuak bere asmoak argi ditzan.