Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Zenbait zehaztapen hondakin bilketari buruz
Atalak: Errausketa, Gipuzkoa, Zubieta
Berria
Aspaldi honetan, errauskailua gelditzeko erabakia (oraingoz, behin-behineko geldiketa) dela eta, ia egunero, PSOEko Denis Itxaso, PNVko zein PPko zenbait kidek aldizka lagunduta, protagonista duten berriak irakurtzen ari gara, non gogorarazten zaigun proiektu horretan dagoeneko milioika euro inbertitu direla eta geldiketak are kostu milioitsuagoak eragingo lituzkeela, zehaztasun miresgarriaz, 158 milioi eurotan kuantifikatu dituztela. Kopuru horretan, Zubietako Gipuzkoako hondakin kudeaketa zentroa eraikitzeko eta ustiatzeko kontratuaren esleipendun den UTEko enpresei pagatu beharreko ustezko kalte-ordainak, hartutako kredituaren berehalako itzulketa, errauskailuaren ordezko azpiegituretako inbertsioak eta banketxeekin sinatutako swap izenaz ezagutzen diren «estaldura»-ko kontratuak desegiteagatiko penalizazioak sartuko omen lirateke. Horri buruz, hain zuzen ere, badago zenbait datu, iritzi publikora egoki iristen ez direnak, idatzi honen bidez argitu nahi ditugunak.Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko eta bere sozietate instrumentala den GHK-ko aurreko arduradunek (orduko garapen iraunkorreko diputatu Carlos Ormazabal lehendakariak eta Denis Itxaso lehendakariordeak) arrakasta izugarri gisa saldu ziguten errauskailua finantzatzeko operazioa 21 urterako BEI (195 milioi) eta Caixa/Banesto (69 milioi) bankuekiko kreditu kontratuen inguruan egituratutako kontratu sare korapilatsu batean eratu zen. […] Gainera, izugarri garesti diren komisioak, bestelako ezohiko gastuak eta mailegu-emaileei aholkutarako mailegu-hartzailearen konturako kostu handiko kontratuak daude. Hau da, denon dirua konprometituz lortu zuten «pagotas».
Pagatzen ari garen interesen zenbatekoa baloratze aldera balio dezakeen datu bat ematearren gogora ekar dezakegu Andaluziako Juntak, 2011ko abenduan, Estatuak eskainitako % 5,6ko finantzaketari uko egin ziola merkatuko prezioa baino garestiagoa izateagatik.
SWAP edo estaldurako kontratuak deitutakoei buruz esan beharra dago ezen, behin eta berriz esan izan zaigunaz bestera, ez direla euriborraren balizko bilakaera kaltegarriaren arriskuaren kontrako aseguru-kontratuak, arriskuzko finantza-produktuak baizik.
Horrelako SWAPak kontratatu zituztenek, gerora, mailegua kitatzea, aparteko kostu batzuek pagatu ezean, ezinezkoa zela konturatu ziren. Izan ere, ebazpen judizial askok ezeztatu dituzte horrelako kontratuak, banketxeek kontratu horien arrisku eta ondorioei buruz bezeroei eman beharreko informazio eta aholku obligazioak ez betez, bezeroei arrisku larriak eskualdatu zizkiotela kontuan hartuz.
Partzuergoaren aurreko arduradunen kasuan, izen handiko abokatu-kabinete guztiz garestien aholkua jasota, ez dago engainatu zutenik pentsatzerik. Beraiek bakarrik jakingo dute zerk bultzatu zituen holako zerbait sinatzera, baina badirudi gerora atzera egitea ahalik eta garestien bihurtu nahi zutela, Foru Aldundiaren eta Partzuergoaren zuzendaritzan jarraituko zietenek errauskailuaren proiektuaren dudarik gabe eztabaidan jarriko zutelakoan. Errauskailua, kosta ahala kosta, martxan jartzeko presaka eta korrika hartu zituzten erabakiak blindatu nahi zituzten, errausketaren alde egin zuten apustua atzeraezin egin nahi zuten, kontrakoei, udalak, mankomunitateak, partzuergoa eta diputazioa gobernatzera iristekotan, gipuzkoarren erabaki demokratikoaz gertatu den bezala, eskuak lotuz.
Honeraino esandakoaren onartezintasuna GHK-k, Partzuergoak eta Diputazioak berak hartu zituzten konpromisoen parekoa da. Horien bitartez, orain Grezian bezala, Gipuzkoako erakundeak bankuen esku-hartzearen menpean geratu ziren. Diputazioaren kasuan are larriagoa izan zen, modu klandestinoan hartu baitzituen konpromiso horiek, dokumentua ez baitzitzaien erakutsi ez Partzuergoko batzarkideei, ez Partzuergoaren sozietate instrumentala den GHKren Administrazio-Kontseiluari, eta ezta herritarrei ere. Ez du ematen, bada, hartutako konpromiso horietaz bereziki harro zeudenik.
Ingurugiro-jasangarritasunaren eta osasunaren aldetik aukerarik txarrena eta garestiena eta enplegu gutxien sortzen duena izateaz gain, bere bideragarritasun ekonomikoa justifikatu nahirik erabili ziren aurreikuspenak egunetik egunera zalantzagarriagoak izateaz gain, eta finantziaketarako kontratuetan ezarritako baldintzak onartezinak izateaz gain, proiektua gauzatzeko kontratuen lizitazioa, esleipena eta sinatzea guztiz zalantzagarriak dira ikuspegi juridikotik, 2009ko ekainaren 2an Partzuergoaren Asanbladak hartutako akordioak Donostiako Kontentzioso Administratiboko 3. Epaitegiak baliogabetzat jo zituela kontuan hartzen badugu.
Ormazabal, Itxaso eta enparauen errauskailua, kosta ahala kosta, eraikitzeko tema agerian geratzen da, epaien erabakiei behin eta berriz entzungor eginez, garrantzi handiko eta ondorio ekonomiko larriko erabakiak hartzean. Horren erakusle, honako hau: 2009ko ekainaren 2ko akordioak 2011ko otsailaren 8ko asanbladan berriro onartu izana. Onarpen hori 2012ko urtarrilaren 2ko EAEko Auzitegi Nagusiko auto batek baliogabetu du.
Errauskailua bertan behera uzteak ekarriko lituzkeen ondorio apokaliptikoez fariseuen modura eskandalizatu beharrean eta Partzuergoa porrotera eramatea Bilduri leporatu ordez, Karlos Ormazabalek eta Denis Itxasok kontuak eman eta Partzuergoaren zuzendaritzan erakutsi zuten arduragabekeriak eragin litzakeen kalte ekonomikoen erantzukizuna bere gain hartu beharko lukete.
2011 arte partzuergoaren buru zirela, gizarte gipuzkoarraren interes orokorrak defenditu beharrean, ordua da diru publikoa arduragabeki eta alderdikoiki erabili zutenek sasiko interes ekonomiko eta politikoak defenditzeko amarruak alde batera utz ditzaten.
Gai hauei buruzko eztabaida parametro zientifiko-tekniko objektiboetan kokatuz arrazionalizatzeko garaia da, eta hondakinen inguruko planifikazioa berraztertzekoa, erakunde eskudun diren udaletako arduradunen artean, % 90 inguruko gaikako bilketak lortzeko behar diren bilketa sistemak ezartzeko, gero eta hedatuagoa eta gero eta tinkoagoa den borondatearen egiaztapenetik abiatuta. Horrek Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Antzuolako esperientziek erakutsia berretsiko baitu, hots, errauskailua ez dela ez beharrezko, ez egoki, ezta bideragarri ere.
Artikulu honen sinatzaileak: Ricardo Ortega, San Marko mankomunitateko presidente ohia; Mikel Izagirre, Ezker Anitza-IU; Ernesto Merino, Aralarreko Gipuzkoako koordinatzailea; Jose Mari Rivadeneyra, Usurbilgo Ingurumen zinegotzia (Bildu); Julián Zapiain, EHUko irakaslea; eta M. Luisa Sánchez, Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundea.