Europako Parlamentuak nahi du desagertu daitezen zabortegiak eta errausketa
Europako Parlamentuko Ingurumen batzordeak herenegun onartu du txosten bat non proposatzen baita desagertaraztea hondakinentzako zabortegiak eta errauste plantak, hondakinentzako sistema ekologikoagoak bultzatuz. Efe agentziak zabaldu duenez, batzordeko 48 kideren aldeko boza jaso zuen erabakiak, hiruren kontrakoa eta bosten abstenzioa. Proposamenak eskatzen dio Europako Batzordeari 2014rako prestatu dezala zabortegiak eliminatzeko plana eta 2020rako ez dadila ere aurrerantzean birziklatu edo...
Read MoreZubietako errauste planta erakitzeko eskatu dio Legebiltzarrak Gipuzkoako diputazioari
Eusko Legebiltzarrak, EAJren, PSE-EEren eta PPren botoekin, Zubietako errauste planta eraikitzeko eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, honek berretsi ostean “zero zabor politikarekin” jarraituko duela. Aralar, EA eta Ezker Anitza-IU aurka agertu dira, eta UPyD abstenitu egin da. Bizkaiko Bilduk, bestalde, kritikatu egin du Gipuzkoako hondakinak ez hartzeko Bizkaiko Aldundiak hartutako erabakia, eta “zentzurik gabeko borroka politikoa” egitea leporatu dio. Bere aldetik,...
Read MoreGipuzkoako Aldundia: “Zero zabor politikarekin jarraituko dugu”
Juan Karlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak adierazi du ez dela “sorpresa izan” Gipuzkoako hondakinak ez hartzeko Bizkaiko Aldundiaren erabakia. Diputatuaren esanetan Gipuzkoako Aldundiak zero zabor politikari eutsiko dio eta Bizkaiaren erabakia “ez da oztopo izango”. Bizkaiko Igorreko zabortegira Debabarreneko mankomunitateko 25.000 tona zabor eraman dira urtean, Gipuzkoako hondakinen %7a. Atzo jakinarazi zuen Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Gipuzkoarekin duten...
Read MoreBizkaiak ez du Gipuzkoarekin hondakinen hitzarmena berrituko
Bizkaiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbaok adierazi du hondakinen hitzarmena ez duela luzatuko Gipuzkoarekin. Orain lau urte egindako akordioa ekainaren 12an amaitzen da. Onda Vasca irratian egin ditu adierazpenok Bilbaok. Bertan adierazi du azken aldian Gipuzkoako Aldundiaren partetik “hitzontzikeria” handia egon dela eta gogoratu du 25.000 tonelada hondakin jasotzeko hitzarmena dutela elkarrekin, baina hori Gipuzkoako aurreko Aldundiak egin zuen gestio plana martxan jarri...
Read More…eta kitton elkarrizketa GZZko Ainhoa Arrozpideri: “Errausketak ez du arazoa konpontzen, larriagotu baizik”
-Zertan datza Zero Zabor programak? Zaborra sortzea eragozteko neurri sorta dira Zero Zabor programak. Eredu edo paradigma aldaketa bat behar dugu. Gaur egungo eredu linealean materialak era arduragabean erabiltzen ditugu. Natur baliabideetara behin eta berriz jotzen dugu material berriak lortzeko. Horiekin osatutako produktuak erabiltzeari utzi ondoren, material hori berreskuratu beharrean, dena nahastu eta alferrik galtzen dugu zaborrarekin daukagun arazoa sortuz. Egun ezagutzen ditugun...
Read MoreGZZren hitzaldiak han eta hemen
GZZk hitzaldiak ematen segitzen du. Azken asteotan Asteasu (30 lagun), Ordizia (100dik gora lagun), Zaldibi (80 lagun), Mutriku (100 lagun), Legazpi (60 lagun), Pasaian (30 lagun), Irura (20 lagun) eta Zarautzen (60 lagun) eman dugu “Zero Zabor: Posible al da Atez Atekorik gabe?” hitzaldia. Entzuleek, kasurik gehienetan, informazio gutxi daukate, eta daukaten gutxia okerra dela ikus daiteke hitzaldiotan. Hedabide nagusien bidez iristen den informazioaz gogoeta egiteko baliagarria izan...
Read MoreGipuzkoako errausketaren aurkako koordinadorak hitzaldiak antolatu ditu Atez Ateko bilketaren inguruan
Read More
Espainiako Ingurumen Ministerioak Usurbil eredugarritzat du
Espainiako Ingurumen Ministerioak, Usurbilgo (Gipuzkoa) atez ateko zabor bilketa sistema “jardunbide egoki” moduan du bere webgunean. Zaborren prebentzio eta kudeaketaren arloan, gaikako bilketarako eredu gisa du Ministerioak Usurbilgo herria eta webgunean informazio zabala eskaintzeaz gain, atez atekoaren emaitzak ematen ditu. Jardunbide egokia duten beste proiektu batzuk ere badakartza webgunean, hala nola Antsoaingo (Nafarroa) festetan zaborren kudeaketa jasangarrirako proiektua,...
Read MorePortlandek Olatzagutian zaborrak erretzea babestu dute NaBaik eta PSNk ere
Berria Hiru Mugak Batera plataformak hitza ez betetzea leporatu dio enpresari, eta proiektua erretiratzeko eskatu du Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinak (UPN) herenegun egin zuen bezala, Olatzagutiko Cementos Portland enpresak zaborrak erretzeko duen proiektua babestu dute PSNk eta NaBaik. Nafarroako Parlamentuko Ingurumen, Landa Garapen eta Industria Batzordeko ordezkariek lantegia bisitatu zuten atzo, eta Bildu aurka azaldu zen. Gainerakoek «beharrezkotzat» jo zuten,...
Read MoreOlatzagutiko porlan fabrikan hondakinak erretzearen alde egin du Barcinak
Berria Hondakinak erretzeko babesa eman dio Olatzagutiko Cementos Portland fabrikari Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren ustez, beharrezkoa da petrolioaz gain beste erregai batzuk erabiltzea Olatzagutiko porlan fabrikaren bideragarritasuna ziurtatzeko. Barcina Juan Bejar fabrikako zuzendariarekin bildu zen herenegun, eta hark fabrikaren egoera «larriaren» berri eman zion gobernuburuari. Zuzendaritza beldur da Cementos Portland enpresak...
Read More
Iruzkin berriak