Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
…eta kitton elkarrizketa GZZko Ainhoa Arrozpideri: “Errausketak ez du arazoa konpontzen, larriagotu baizik”
Atalak: Atez atekoa, Berrerabilpena, Birziklajea, Errausketa, Gaikako bilketa, Gizarte eragileak, Iritziak / Adierazpenak
-Zertan datza Zero Zabor programak?
Zaborra sortzea eragozteko neurri sorta dira Zero Zabor programak. Eredu edo paradigma aldaketa bat behar dugu. Gaur egungo eredu linealean materialak era arduragabean erabiltzen ditugu. Natur baliabideetara behin eta berriz jotzen dugu material berriak lortzeko. Horiekin osatutako produktuak erabiltzeari utzi ondoren, material hori berreskuratu beharrean, dena nahastu eta alferrik galtzen dugu zaborrarekin daukagun arazoa sortuz. Egun ezagutzen ditugun zabortegi kutsakorretan pilatzen dugun zaborraren ondorioek arazo larriak sortzen dizkigute. Horren alternatiba gisa proposatzen diguten Errausketak ez du arazoa konpontzen larriagotu baizik. Erraustutakoaren heren bat bertan geratzen da zepa eta errauts toxiko moduan. Beste bi herenek tximiniatik atera eta ingurumena kutsatzen dute. Ezin dugu segi mundu mugatu batean mugarik edukiko ez balu bezala jokatzen.
Zero Zabor ereduan ezinbestekoak dira sortzen ditugun hondakinetako materialak berreskuratzeko sistemak. Modu honetan materialak eskuratzeko ez dago natur baliabideak ustiatzera joan beharrik eta zaborra sortzea eragozten da. Zero Zabor eredua beraz eredu zirkularra da. Zirkulua ixteaz gainera, Zero Zabor ereduan ezinbestekoa da zirkulua txikitzea. Zirkulua txikitzeak esan nahi du gure ekonomian ahalik eta material gutxiena erabiltzea, beste era batera esanda, materialen efizientzia kontutan hartzea. Adibide bat jartzearren. Hainbat herritan jarri diren esne surtidoreetara norbera joaten da etxetik botilarekin ala ontziarekin. Ontzia erabili ondoren, garbitu eta berriz erabiltzen da. Ez da hondakinik sortzen ehundaka, milaka agian, erabilpen egin arte. Demagun etxe bakoitzeko litro bat esne kontsumitzen dela egunean. Gipuzkoan 280.000 famili inguru daudela kontuan hartuta, egunean 280.000 tetrabrik hondakin sortzeari utziko geniokeela esan nahi du horrek. Urtean 102.200.000 tetrabrik. Pentsa, hori beste produktuetara zabalduz gero ze kopuruetaz ariko ginatekeen. Italian badira ardoa, garbikaria, olioa eta beste hainbat produktu horrela saltzen duten saltokiak. Hori orokortu eta antolatzeko neurriak hartu daitezke.
-Zer beharrizan ikusi zenituzten Zero zabor sortzeko?
Hondakin asko sortzen ditugu 350.000 tn/urtean (2011ko datua ) eta 3/4ak nahasian bidaltzen ditugu zabortegira. Erritmo honetan jarraituz zabortegiak gainezka egingo dute urte gutxi barru. Eta esan dugun bezala errausketak zabor toxikoa sortu besterik ez du egiten. Gipuzkoan egin nahi duten errauste plantak urtean 100.100 tona zabor sortuko lituzke Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena lortzeko bultzatzaileek aurkeztu zuten txosten teknikoaren arabera. Arazoa zein den jendeak badaki gutxi gora behera. Baina irtenbidea badago eta hori jendeari jakitera eman behar zaio. Horretarako sortu genuen taldea.
-Gipuzkoa polemika handia dago hondakinen kontuarekin: erraustu, atez-ate jaso… Ze iritzi duzu horren gainean?
Errausketa tratamendu bat da eta atez atekoa bilketa sistema bat. Eztabaida erreala ez da hori. Eztabaida orain arteko eskema zabor eta arazo sortzailearekin jarraituko dugun, ala materialak eta hondakinak era arrazional batean kudeatuko ditugun da. Zentzuzko erantzun bakarra dago. Zergatik egin gauzak gaizki ondo egitea dagoenean?
-Eibarren kontenedore bidez jasotzen dira hondakinak. Nola funtzionatzen du atez-ateko bilketak?
Labur esanda hauek lirateke ezaugarri nagusiak. Etxebizitza edo famili bakoitzak hondakinak uzteko leku bat dauka. Hemen erabiltzen dena lau posizioko zintzilikario bat da. Egun bakoitzean hondakin atal bat atera daiteke. Astean sei egunetan atal birziklagarriak biltzen dira eta behin bakarrik birziklaezina dena. Sei egun horiek honela banatzen dira: 3 egunetan organikoa (txerrijanaz ezagunagoa), 2 egunetan ontzi-arinak eta behin papera eta kartoia. Aipatu pixa-oihalak egunero atera daitezkeela. Ordutegi bat jartzen da hondakinak ez daitezen egun osoan kalean egon. Ordutegia kontra egin nahi dutenak zabaltzen ari direnaren aurka ez da zorrotza. Edonola ere, ordutegira moldatu ezin denerako larrialdigune izenekoak daude hondakinak bertara eramateko. Esaten denaren kontra ere intimitatea babestuta dago. Etxebizitza bakoitzak hondakinak uzteko lekua kode batekin identifikatuta dago eta biltzaileak ez daki nori dagokion. Kode horrek, norbait nahasten denean inzidentzia jaso eta nola egin behar duen irakasteko balio du. Batzuk isunarekin lotu nahi izan dute, baina isuna norbait nahita ari dela ziurtatu ondoren bakarrik jartzen da.
-Eneko Andueza Deba-Urolako PSEko batzarkideak prentsa ohar batean dio, “Zero Zaborreko Ainhoa Arrozpide eta Mikel Ikatzategik hondakinen eztabaidan manipulazio zakarra egiten dute”, zera erantsiz: “atez-atekoarekin zero zabor dagoela dioenak gezurra dio edo Gipuzkoa zabortegiz bete nahi du”, “hondakinen aferan batzuk tranpak egiten dihardutela ikusten dugu kezkarekin sozialistek, zaborra irabazizko negozio bikaina bilakatu delaren susmoa dugulako”. Era berean, atez-ateko sistema “askoz ere garestiagoa, zikinagoa eta dudazko eraginkortasunekoa” dela aipatzen du. Zerbait esan nahi duzu horren aurrean?
Guk zer esaten dugun jakin nahi badu gure hitzaldietara etortzeko esango nioke. Guk ez dugu sekulan esan Zero Zaborrekin inolako zabortegirik beharko ez denik. Guztiz kontrakoa esaten dugu. Zabortegirik gabeko sistemarik ez dagoela. Batetik bestera aldatzen dena zabor kopurua eta zabor mota dira. Gaur egungo zabortegi kutsakorrak denok ezagutzen ditugu. Errausketak behar dituen zabortegi toxikoak aipatu ditugu lehen. Beraiek dira gezurretan ari direnak zabortegia ala errausketa aukeratu behar dela diotenean.
Azkenik, Zero Zabor sistema batean zabortegia beharko litzateke, azken helburura iristeko bidea luzea baita. Bitartean sortzen den zaborrarekin zer egin daitekeen hitzaldietan esaten dugu. Egonkortu eta zertaz osatuta dagoen ikertu etengabeko hobekuntzarako bidean. Madrileko, Kataluniako, Mallorcako eta beste hainbat lekutako sozialistekin hitzegin dezala gomendatzen diogu. Agian haiei guri baino arreta gehiago jarriko die eta Zero Zabor ereduaren onuretaz jabetzen hasiko da. Madrilgo sozialisten 12 kongresuko ebazpenak irakur ditzala gaiaren inguruan. Zero Zabor eta Atez Atekoaren alde ageri dira bertan. Aipatzen dituen beste puntu guztiak (garestiagoa, eraginkortasuna… ) banan banan hitzaldian aztertzen ditugu, beraz, entzuleen artean egotea gustatuko litzaiguke eta dituen duda eta zalantzak galderen txandak zuzenean egitea. Eztabaidarako prest gaude.
-Hemen, Debabarrenan, kontenedore marroia ipini dute orain dela denbora gutxi (hondakin organikoentzat). Zer deritzozu?
Sistema bat ala bestea hautatzean galdetu behar dena da ze helbururekin jarri duten. Atez Atekoa jartzen ari diren lekuetan %80ko gaikako bilketa hilabete gutxitan gainditzeko helburuarekin egiten dute. Zein da 5 edukiontziarekin bete nahi duten helburua? 35 bakarrik? Zergaitik? Zergaitik uko egin %80ari? Eta %80 lortuko dutela esaten badute hainbat galdera. Zertan oinarritzen dira hori lortuko dutela uste izateko? Zein esperientzitan? Ze epetan espero dute lortzea? Hori dena neurtu ahal izango da eta asmoak betetzen ez badituzte suposatzen da akatsa onartu eta zuzenduko dutela. Ezta?
-Herritarrak, orokorrean, kontzientziatuta daude hondakinen kontuarekin?
Herritarrek badakite arazoan parte guztiok garela eta murriztu eta birziklatu behar dela. Baina ez dakite ondo lorgarria dela eta nola lor daitekeen hori. Hedabide nagusietan ez da informazio hori ematen. Zergatia asmatzen ez da zaila. Dena den, jendeak ohartu behar duena da denok garela arazoaren sortzaile eta denok konpondu behar dugula. Erabakia gainera ez da bakoitzaren esku. Guk zaborra sortzen dugu, baina ez dugu etxean ala etxe ondoan gordetzen. Beste baten etxe ondora eramaten dugu. Inor ez badu zaborrik nahi etxean irtenbide bakarra dago, zaborrik ez sortzea.
-Zenbatekoa da produktuen diseinuaren erantzunkizuna zaborra sortzearen orduan?
Nabarmena. Zero Zabor printzipioak hola dio: “Produktu bat ezin bada berrerabili ala birziklatu bi aukera daude. Diseinua aldatzea ala produktua baztertzea.” Horrek ekoizlearengan eta ekoizpena kontrolatzeko arauak sortzen dituenarengan jartzen du erantzukizuna. Gaur egun gertatzen dena da batzuek produktuak hondakin bihurtzeko salduaz ari direla dirua egiten, eta herritarrok ari garela zabor horren ordainketaren zama jasaten. Hori goitik behera aldatzen da zero zabor eredu batean.