Baleareetako sailburua: errauste plantarekin, zenbat eta gehiago birziklatu orduan eta gehiago pagatu
Baleareetako gobernuan ingurumen sailburu den Catalina Solerrek Diario de Mallorcari egin deklarazio harrigarri bezain argigarrietan aitortu du hiri hondakinen gaiean errausketaren eta birziklatzearen artean dagoen ezkondu ezina: “Hogei urtez herritarrak engainatu dituzte esanaz gehien birziklatzen duenak gutxiago pagatzen duela hondakinen errausketagatik. Ez da horrela. Egia zera da, zuk gehiago birziklatzen duzun neurrian eta Son Reuseko plantan tona gutxiago sartu ahala, orduan eta gehiago pagatu behar duzula badagoelako inbertsio bat egina errauste planta eraikitzeko eta hori amortizatu beharra dagoelako, kontzesioa ez baita bukatzen 2041. urtea arte. Mallorca vertederos cero [sic] daukan uhartea da. Alde horretatik, jarraitu beharreko eredua da. Bilketa eta tratamendu sistema bikain dabil eta birziklatze maila ona daukagu. Gure arazo bakarra da errauste planta errentagarri egin beharra daukagula. Gauzak dauden moduan, hondakinengatiko tasa jaisteko modu bakarra da erraustera tona gehiago edo erregai gehiago ekartzea”.
Diario de Mallorca “Catalina Soler: ´Bajar la tasa de incineración pasa por traer residuos de otros países para quemar´“
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks