Olatzagutian errausteko Portlandek oraindik falta du udalaren baimena
Navarra Verde – Nafarroa Berdea aldizkari digitala plazaratzen duen Lurra elkarteak azaldu du Olatzagutian Portland enpresak hondakinak erretzeko dauzkan asmoen analisia. Nafarroako gobernuak presaka eta prozedurak aldaturik baimen guztiak eman ondoren, oraindik Olatzagutiako udalaren azken baimena falta duela argitu du Lurrak. Navarra Verde “La opinión de Lurra: Por fin se ha destapado el...
Read MoreMallorcan urtarriletik kanpotik ekarritako zaborrak erreko dituzte
Baimen guztiak lorturik, Mallorcako errauste plantan urtarrilean ekingo diote kanpotik ekarritako hondakinak erretzeari. Lehenbiziko zama Sabadelletik iritsiko omen zaie. Europa Press “Mallorca comenzará a importar residuos el próximo mes“
Read MoreLezok urtarrilaren 10an aurkeztuko ditu atez atekoaren azken xehetasunak
Bilketa sistema berriaz auzoka batzarretan eztabaidatu ondoren, Lezoko udalak urtarrilaren 10ean egingo den batzar orokorrean aurkeztuko ditu hor atez ateko bilketak izango dituen xehetasunak. Noticias de Gipuzkoa “Lezok urtarrilaren 10ean batzar bat egingo du hondakin sistema azaltzeko“
Read MoreAltsasun zintzilik errausketaren kontra
Gazte talde bat Altsasuko eraikin baten horman zintzilik dago Olatzagutiako Portland enpresari Nafarroako Gobernuak hondakinak erretzeko baimena eman diolako protestan. Ekintza horretan Urte Zahar gaua arte jarraituko dutela iragarri dute. Atzotik, abenduak 27, daude horman ipiniriko plataforma batean zintzilikaturik gazteok, azpian daukatela Cementos Portlanden ikurra daraman “Inposaketarik Ez. Errausketarik Ez” pankarta. Orain artean Berria eta Naizek eman dute gertatzen ari...
Read MoreHondakinen gatazka Bergaran (albiste bilduma)
Bergaran atez atekoaren kontrako Bergara Garbia plataformak antolaturik zabor poltsak azaldu dira herriko balkoi askotan. Gatazkak asteotan sortu dituen albisteak bildu ditugu honetan. Azken egunotakoak: Goiena “Udal Gobernuak salatu du Bergara Garbiak alkatearen ahoan jarritakoak hark esanak ez direla” eta “Bergara Garbiak alkateari eskatu dio atez atekoaren aurka dauden 4.691 bergararren iritzia kontuan hartzeko” Diario Vasco “Bolsas de basura en los...
Read More‘Atez Ate 3.0’ Astigarragan eta Goierrin
2013an Gipuzkoan hondakinak atez ate biltzen hasiko diren herrietan sistemak berrikuntzak ekarriko ditu orain arte Usurbilen, Hernanin, Oiartzunen eta Antzuolan dauzkaten ezaugarriekiko. Honetan ere anitza izango da Gipuzkoa. Ikus dezagun nola. Atez ateko sistemak baditu baldintza batzuk denetan berdinak: herritar guztientzako derrigorrezkoa da, hondakinen atal guztiak bereizten ditu, familia bakoitzaren hondakinak modu pertsonalizatuan jasotzen dira eta %80tik gorako birziklapen tasak lortu...
Read MoreBotila berrerabiliekin egindako zuhaitza Iruñeko Eguberria argitzen
Iruñerriko mankomunitateak bigarren urtez jarraian nafar hiriburuko Baluarte plazan zuhaitz berezia ipini du Eguberriotarako: botila berrerabiliz egindako arbola. Ideia sortu duen Pedro García Torresek -ardoa botila berritan saltzen hasi eta usatuak garbitu eta berrerabiltzen berezitu den enpresagizona- gaiari buruzko argitasun ugari eskaini dizkio Compañía de las 3 R elkarteko Jesus Arbizu “Txurio”ri. Baluarte plazan jarririk 6,5 metroko altuera duen zuhaitza Faltzesko Bodegas...
Read MoreZarautzen errefusa gutxitu ezinean
Edukiontzi sistemarekin funtzionatzen duen Zarautzko udalak froga bat egin berri du, krisi ekonomikoarekin zabor kopurua jaitsi egin dela aprobetxatuz: errefusak pilatzen dituen kontainer handia astean egun batez kamioietara bildu gabe utzi, herritarrei eskatuz egun horietan zaborrik ez ateratzeko, herritarren gaikako bilketa hobetuko zen itxaropenean. Alkateak eta zinegotziak prentsaurrekoan aitortu dute eginahalak ez duela fruiturik eman. Hitza “Errefusa asteazkenetan ez jasotzeko...
Read MoreLegazpiko atez atekoaren aurkako plataformak babesa eskatu Arartekoari
Goierriko Hitzak jakinarazi duenez, Legazpiako atez atekoaren kontrako plataformak babesa eskatu dio Arartekoari. Elkartearen ordezkarien hitzetan, honako hiru galdera utzi dizkiote mahai gainean: “Zer babes du Legazpiko gehiengo sozialak maila honetako nagusikeria baten aurrean? Alkateak debekatu al dezake plataformak herriarentzako egokien den hondakinen bilketa sistemari buruz sustatutako herri galdeketa bat? Nola legitimatzen dira plataformak sustatutako herri galdeketa baten...
Read MoreItsasondo, Legorreta eta Zaldibian bilketaren xehetasunak erabaki dituzte
Udaberrian abiaraziko duten atez ateko bilketaren xehetasunak erabaki dituzte Goierriko Itsasondo, Legorreta eta Zalbiako herritarren eta udalen artean. Hernani eta Usurbilen egiten den modutik aldaketak sartu dituzte: leku batzuetan kuboak lurrean utziko dira bilketarako, papera eta ontzi arinak kubo ezberdin banatan aterako, eta abar. Diario Vasco “El PaP llegará en primavera al Goierri” Sasieta “Bilketa sistema diseinatuta” Hitza “Udaberrian hasiko dira atez...
Read More
Iruzkin berriak