Gipuzkoako EAJk 2013rako 17 milioi lotu nahi dizkio zehazki errauskailuari
Eusko Alderdi Jeltzaleak PSE eta PPrekin negoziatu nahi du Gipuzkoako 2013ko aurrekontuen emendakin bat zeinaren bidez 17 milioi euro espreski loturik geldituko zaizkion Zubietan errauste planta eraikitzeko proiektuari. Albistea asteburuan Diario Vascok aurreratu zuen EAJk Bilduren aurrekontuei osoko emendakinik aurkeztuko ez ziela zioen iragarpen berean.
Gaur Diario Vascok paperean “El PNV busca introducir en las cuentas de Bildu 17 millones para la incineradora” kronikan (Interneten ez dago) publikatu duenez, jelkideen urratsaren berritasuna honetan datza: Diputazioari esijituko zaiola Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari ematen dion diru guztiak espreski izatea Zubietan errauste planta eraikitzeko lanetarako. Horrela esku batekin Bilduri Gipuzkoako gobernuan segitzea baimentzen dioten bitartean, bestearekin jelkideek behartu nahiko lukete errauskailuaren obrei hasiera ematera. EAJk 91 emendakin aurkeztu dizkie Gipuzkoako 2013ko aurrekontuei, guztien artean 24 milioi euro osatuz. Horietatik 17 milioi, proposatzen dituen diruen %71, doaz errauste plantari loturik.
Egunkari berak sarean ipini duen “PNV plantea reactivar las obras para la construcción de la incineradora” albistean azaltzen duenez, Joseba Egibarren alderdiak esan du: “Nahi dugu aurrekontuetan azal dadila partida zehatz bat (‘partida nominativa‘, gaztelerazko jatorrizkoan) zehaztuko duena errauste eta energiazko balorizatze planta eraikitzeko dela”.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks