Ikerketa: erraustegi gehiegi egoteak birziklatzea arriskuan jarri du Europan
GAIA mundu mailako koordinadorak ohartarazi du Europan birziklapena mehatxupean dagoela erraustegi gehiegi eraiki direlako eta oraindik gehiago abiarazteko asmoa daukatelako horretan berezitutakok konpainiek. Dagoenekoz martxan dauden errauste plantek daukaten erretze ahalmena handiagoa da gizarte horietan sortzen diren hondakin ez birziklagarrien kopurua baino.
Ondorio horietara iritsi da GAIAren enkarguz ENT kontsultoriak burutu duen Incineration
overcapacity and waste shipping in Europe: the end of the proximity principle? ikerlana. Baina hala ere, errausketaren industria agintariei presio egiten ari zaie errauskailu gehiago eraikitzeko. Adibide ederra da Mallorcan gertatzen dena, hemengo errauskailuaren zabor gosea ezin duenez ase ugarteko gizarteak, dagoenekoz bortxaturik daude kanpotik (hasieran batean Sabadelldik eta etorkizunean menturaz urrunagotik) zaborrak ekartzera.
Ikerlanak erakutsi du Alemaniak, Suediak, Danimarkak, Herbehereek eta Britainia handiak gaur erretzeko ahalmen handiegia dutela sortzen dituzten hondakinekiko. Ondorioz, nazioarteko zabor garraioa handitu da, horrela hautsiz hurbiltasun printzipioa eta CO2a kontrolatzeko ahaleginen logika. Horren arabera, labe berriak eraikiz industriak zangopean pasa nahi ditu Europako Batasunak hondakinen kudeaketa egoki baterako ezarritako printzipioak, hondakinak prebenitu, berrerabili eta birziklatzea agintzen dutenak.
GAIAko koordinatzailea den Joan Marc Simonek azaldu duenez, Europako Batzordeak nahi baldin baditu mantendu 2020rako helburuak, hau da, ordurako saihestea birziklagarria den ezer kiskaltzea, dauden errauste plantak itxi eta berririk ez irekitzea da egin behar duena. Simonek eskatu dio Europako Batzordeari behatu dezala merkatu europarrak daukan errauste ahalmena, prebentzioa eta birziklaketa arriskuan ez jartzeko. horretarako ezabatu behar ditu erraustea birziklatzearen aurrean leihakor egiten duten laguntza juridiko eta ekonomiko guztiak.
Zero Waste Europe “More incineration than trash to burn in the EU”
Amigos de la Tierra “El reciclaje en Europa se ve amenazado por la proliferación de incineradoras”
Europa Press “Amigos de la Tierra denuncia que el reciclaje en Europa está amenazado por la proliferación de las incineradoras“
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks