Usurbilen igandean Atez Atekoak 4 urte eta errauskailuari azken bultzada
Igandean, martxoak 3, lau urte beteko dira Usurbilen hondakinen Atez Ateko bilketa abian jarri zenetik. Egun horretarako herrian goiza hartuko duten ekitaldiak antolatu dira, herri ondoan eraiki nahi duten errauskailuaren erreferentzia egiten dion “Azken bultzada emaiozu” lelopean. Gipuzkoa Zero Zabor “Usurbilen, igandean, erortzear den errauste plantari azken bultzada ematera dei egin dute” Usurbil Zero Zabor (bideoa) “Bota dezagun...
Read MoreLluis Verdaguer: «Bizilagun guztien inplikazioa behar da atez atekoan»
Egunotan Kataluniako Tarradell herriko alkatea eta alkateordea (CiU) Astigarraga, Bergara, Lazkao eta Tolosan hitz egitekoak dira hondakinen Atez Ateko bilketaz. Lluis Verdaguer Tarradelleko alkatea Hitzari mintzatu zaio elkarrizketa luze batean. Hitza “Lluis Verdaguer: ‘Bizilagun guztien inplikazioa beharrezkoa da atez...
Read MoreGipuzkoako EAJk mehatxu: errauskailua baztertzea prebarikazio izan daiteke
Joseba Egibarrek Zumaian emandako hitzaldiaren inguruan, Gipuzko Buru Batzarraren bozeramaile den Maria Eugenia Arrizabalagak adierazi du Zubietako errauskailua eraikitzeko enpresekin kontratua etetea prebarikazioa izan daitekeela, alegia, agintari batek jakinaren gainean legea urratzea, eragileei erantzukizun zibil eta penalak erakarriko lizkiekena. Noticias de Gipuzkoa “El PNV advierte de que rescindir los contratos de la incineradora puede ser...
Read MoreKataluniako Atez Atekoaz Astigarraga, Bergara, Tolosa eta Lazakaon
Ostegunean, 28,ilunabarreko 19:00etan Katalunian Atez Ateko bilketarekin daukaten esperientziaz ariko dira hango bi ordezkari, Convergèia i Unióko hautetsiak biak. Astigarragan Tarradell herriko zinegotzi Jordi Baucells Colomer mintzatuko da eta ordu berean Bergaran Lluis Verdaguer, Tarradelleko alkatea. Ostiralean, martxoak 1, Tolosako Topicean hitz egingo du Vergaguerrek eta Lazkaon Baucellsek. Astigarragako udala “Jordi Baucells Colomer: ‘La experiencia...
Read MoreLegazpin Atez Atekoa zehazteko bilerak martxotik maiatzera
Legazpiko udala abiatzera doa Atez Ateko bilketa zehazteko parte hartze prozesua herritarrekin batera. Kepa Urzelai alkateak prentsaurrekoan azaldu duenez, dagoenekoz erabakita dago bereizita bilduko diren gaietatik errefusa eta organikoa atez ate jasoko dituela udalak; ontzi arinak eta papera nola bildu herritarren bilkuretan erabakiko dute. Orain arte hondakinen kudeaketa sistema aldatzeak herrian sortu dituen albisteak laburbildu ostean, Urzelaik jakinarazi du parte hartze bilerak hasiko...
Read MoreErrauskailua ez eraikitzeagatik, Gipuzkoa kalteordainak pagatzeko prest
Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean prentsaurrean azaldu dira Marin Garitano ahaldun nagusia eta bozeramaile izateaz gain Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatua den Larraitz Ugartek, adierazteko prest daudela Zubietako errauste plantaren eraikitzea kontratatu zitzaien enpresekin negoziatzeko dagokien kalte-ordain ekonomikoa. Berria, Diario Vasco, Gara, El Pais eta Noticias de Gipuzkoa egunkariek eman dute horien berri, eta Aldundiaren prentsa bulegoak bildu ditu bi agintarien...
Read MoreAzken egunotako beste albisteak
Azken astebetean plazaratu diren beste albiste eta iritzien bilduma. Getaria Getaria Zero Zabor “Getarian, lehen konposgunea martxan jada” Legazpi Diario Vasco “El PNV pide a Bildu ‘que atienda a la mayoría social y ponga el quinto contenedor’” Ormaiztegi Hitza “Ormaiztegik atez ateko sistema zehazteko lehen pausoa eman du“; Diario Vasco “Atez ateko bilketaren inguruko parte-hartze prozesua abian Ormaiztegin” Amasa-Villabona Diario...
Read MoreOlatzagutiako errausketa asmoak Iruñeko auzitegiaren epaiaren ondoren
Ez Nafarroako Gobernuak eta ez Portland Valderrivasek baztertu dute Olatzagutiako zimenta fabrikan hondakinak erretzeko asmoa, Iruñeko Auzitegi Nagusitik kontrako epaia jasoagatik. Informazio eta iritzi anda bada honetaz. Guaixe “Esparzak dio NHKPI eta porlandegiaren proiektua ez daude lotuta“, “Gobernuak porlandegiari baimen gehiago ematea galaraztea premiazkotzat jo du 3MBk” Noticias de Navarra “La Mancomunidad reclama que se paralice el expediente de...
Read MorePasaitarren iniziatiba, jauzi handia hondakinen eztabaidan
Pasaiako herritar talde batek udalari eskatu dio hondakinen Atez Ateko gaikako bilketa ezarri dezala, sistema herriaren ezaugarrietara egokiturik. Alkateak aurrekontuetan horretarako dirurik ez daukala aitortu duen Pasaian ziento erdi jendek Zero Zabor asmoaren inguruan aldarrikatu dutenak aldaketa berri bat dakar Gipuzkoako eztabaidara. Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoak emandako albisteez gain, Hitzak eskainitako kronikan daude bildurik bideoz ere otsailaren 23an bildutako herritarrek...
Read MorePasaiako herritar talde batek udalari eskatu dio Atez Ateko bilketa ezartzea
Berrikitan Pasaiako udalak jakinarazi zuen aurtengo aurrekontuetan ez daukala dirurik hondakinen Atez Ateko bilketa antolatzeko. Orain herriko talde batek aurkezpen publikoan eskatu du Atez Ateko bilketa abiaraztea. Hondakinen kudeaketaren gaian “arduraz, konpromisoz eta elkartasunez” jokatu behar dela berretsi dute, aitortuz San Marko itxi eta gero, “gure herriko zaborrak jasotzen dituzten herrietako biztanleekin” zorra duela Pasaiak, “horren jakitun gara eta ez...
Read More
Iruzkin berriak