Errauskailuaren eraikitzaileak prentsatik bultzaka berriro
Diario Vasco egunkarian Fernando Segura kazetariak gaur argitaratu duenez, Gipuzkoako errauskailua eraikitzeko lehiaketa irabazi zuten enpresek auzitegietara jotzeko mehatxu egin diete Hondakinen Partzuergoko arduradunei, obrak berehala hasi ezean. Une honetan ezin da Internetez irakurri “Las constructoras de la incineradora pleitearan si persiste el bloqueo” albistearen testua osorik.
Barruko tituluetan dio berriak: “Las constructoras exigen al Consorcio una respuesta inmediata sobre la incineradora“. Beste zenbait esaldi: “En una carta dirigida a Alduntzin afirman que ‘hemos demostrado una infinita paciencia’“, “Aseguran que están dispuestas a la confrontación y añaden que GHK trata de ganar tiempo y presionar a la UTE” eta “Las adjudicatarias podrían reclamar 24 millones de euros“.
Gaurko Diario Vascon hasierako bi orriak osorik eta editoriala merezi dituen albiste hau aurreko beste batzuen haritik dator. Joan den urtarrilaren 28an ARGIAren ZZ blogak Errauskailuaren eraikitzaileak bultzaka albistea, iturritzat egunkari beraren “El Consorcio y las constructoras de la incineradora no llegan a un acuerdo” zeukana, honela laburbildu zuen: “Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren eta errauskailuaren eraikitzaileen artean ez dira ados jartzen aurrera begira egin beharrekoaz. FCC, Zerbitzu Elkartea, Altuna y Uria, Murias eta AE&E enpresek sortutako elkarteak, Zubietako errauste planta eraikitzeko lehiaketa irabazi zuenak, eskatzen omen dio argitzea edo eraikuntzari ekin behar zaion edo bestela Partzuergoak paga diezaizkiela 24 milioi euroko (ia 4.000 milioi pezetako) kalteordainak”.
Bitxia da nola justu orain dela urte bete, 2012ko otsailaren 18an, oso antzeko tituluz bataiatu zuen Diario Vascok albiste berdintsua: “Las constructoras exigen al Consorcio una decisión «inmediata» sobre la incineradora“. Antza denez, orduan bezala orain errauste plantaren eraikuntza lanen kontratua berenganatu zuten enpresek daukaten helduleku nagusia datza egunotan hainbeste zalaparta sortu duen errauskailuaren finantziazio planean.
Gaur El Pais egunkarian Mikel Ormazabalek esplikatu ditu 2011ko otsailean orduan Gipuzkoako Aldun Nagusi zen Markel Olanok, Partzuergoko presidente Carlos Ormazabalek eta Inbertsioetarako Europako Bankuaren ordezkari Lucca Lazzarolik sinatutako kontratuaren zertzeladak: “La letra pequeña de la incineradora“. (Oharra: Interneteko bertsioan ipini dutena ez da artikuluak aipatzen duen argazkia, Diario Vascoren 2011-02-04ko foto hau baizik). Balizko 24 milioiko kalteordain horiek zer esan asko emango dute aurrerantzean ere.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks