Txingudiko hondakin eredua: zaborra esportatu eta agian erraustu
Txingudiko mankomunitateko presidente Jose Antonio Santanok (PSE) eta bere ondoko Aitor Kerejetak (EAJ) prentsaurrekoan azaldu dituzte Txingudiko hondakinen zenbait ezaugarri. Alde batetik, gaikako borondatezko bilketaren barruan eskualdeko familien %24ek eman dute izena organikoa edukiontzi marroietan uzteko, eta, beraz, familien %76k ez du organikorik bereiziko. Bestetik, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan ez dagoen Txingudi aztertzen ari da Gipuzkoatik kanpoko zabortegiren batera eramatea bere hondakinak, erabat baztertu gabe eskualdean bertan errauskailu bat egitea. Diario Vascok honela azaldu ditu prentsaurrekoan esanak: “El presidente de Servicios Txingudi ha precisado que cuando hablan de alternativas a corto y medio plazo están pensando ‘en vertederos fuera del territorio guipuzcoano a los que enviar los residuos’, mientras se estudia una solución a largo plazo para esta cuestión. ‘No estamos descubriendo nada revolucionario. Va a haber un porcentaje de basura a la que hay que buscar un depósito en vertedero. Y habrá que decidir, en el caso de que haya una alternativa, si se opta por ella’, ha dicho Santano, quien ha negado que, a día de hoy, piensen en una incineradora para la comarca“.
Gara “El 76% de las familias de Txingudi no se ha apuntado al contenedor para orgánics”
Diario Vasco “La mancomunidad de Txingudi estudia alternativas para enviar su basura“
Izena organikoa edukiontzi marroietan uzteko zerrendak etxe atarietan bi egunez egon ziren ezarriak: apirileko 29 eta 30 (zubia). Beraz, ez da harritzeko %24k bakarrik izena ematea. Agian hori ote zen helburua?