Alduntzinek dimititu egin du
Berria eta Gara egunkarien iritzi ataletan argitaratutako “Hogeita bi urteren ondoren…” artikuluarekin Gipuzkoako ahaldun nagusiaren kabineteburua eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren lehendakaria den Juan Karlos Alduntzinek jakinarazi du politika uzten duela.
Alduntzinek despedidako gutunaren hasieran aditzera eman du bi urteko epemuga batekin hartu zituen erantzukizunak uztera familiaren behar batek bultzatu duela: “Amaitu da’ esateko ordua iritsi da. Hasierako konpromisoa, bi urtekoa zen arren, foru gobernuak daukan indarrak eta planteatuta dauzkan erronkek aurrera jarraitzera animatzen ninduten, baina familiaren behar batek indartu du erabakia momentu honetan hartu behar izatea”. Egunak eta asteak aurrera joan ahala jakingo da ea familiako gorabeherez gain erabaki horren irakurketa politikorik egiteko osagairik baden.
Pasaiako zinegotzi izatea eduki zuen Alduntzinek lehen kargu publiko, 1991tik 1999ra bitartean. Ondoren alkate izan zen 1999tik 2003ra arte, Udalbiltzaren sorreran parte hartuz. Garaiotan pasatako estutasunak azpimarratu ditu agurreko idatzian, zeinetan esker ona diela aitortzen dien guztietatik izen bat nabarmendu duen: Xabier Portugal zenarena. 2011n Gipuzkoako Foru Aldundian ingurumen eta lurralde antolakizuneko buru izendatu zuten. EAJ, PSE y PPren mozio baten ondorioz utzi behar izan zuen kargua 2012ko uztailean. Geroztik Martin Garitanoren kabineteburua izan da eta Diputazioaren ordezkari moduan Hondakinen Partzuergoaren presidente.
Iruzkin bat
Trackbacks/Pingbacks
- Alduntzinen dimisioaren ondorengo erreakzioak prentsan | Zero Zabor - [...] “Juan Karlos Alduntzin deja la política” eskaini dizkiote Juan Karlos Alduntzinek atzo iragarritako dimisioari. [...]
Ondo ibili, Juan Karlos, zorte on zure etapa berri honetan eta eskerrik asko.