EHBilduk Sorozabal, Lazkano eta Etxezarragaren (EAJ) dimisioa eskatu
EHBildu koalizioak agiri publiko baten bidez salatu du Zizurkilen joan den asteburuan antolatutako herri galdeketaren berme demokratiko falta eta eskatu du, boto delegatuaren iruzurrean zerikusia dutelakoan, dimisioa eman dezatela hiru hautetsi jelkidek. Euskaraz “EH Bilduk Zizurkilen iruzurra egiten harrapatutako EAJko kideen dimisioa eskatu du” eta gaztelaniaz “EH Bildu exige la dimisión de los cargos del PNV descubiertos cometiendo fraude en Zizurkil” titulatutako agiriak dio hitzez hitz: “Ustezko herri plataforma independente horren atzean EAJren eskua dago. Bozeramaile lanak egiten ari den Egoitz Sorozabal, Zizurkilgo zinegotzi jeltzalea da, eta Marian Lazkano, gaur egun zinegotzia da ere, eta aurreko legegintzaldia alkate. Eta Zorione Etxezarraga EAJko batzarkidea bertan dago ere. Bideoetan hirurak dira protagonista, hirurak dira iruzurgile. Ardura politikoak betetzen dituzte Zizurkilen eta Gipuzkoan. Eta ozen diogu iruzurgileek ez dutela tokirik gure herrietan ezta batzar nagusietan ere. Tranpa egiten dutenak, iruzurrak egiten dituztenak, herri borondateari errespetu minimoa ez diotenak ez dute tokirik ez politikagintzan, are gutxiago herrigintzan. Egoitz Sorozabalek, Zorione Etxezarragak eta Marian Lazkanok lotsatuta egon beharko lukete egindakoaz, lotsa apurra balute dimititu egin beharko lukete. EH Bilduk hiru pertsona hauen dimisioa eskatzen du, herri ordezkari izateko zilegitasun guztia galdu dutelako.”
Berria “Atez atekoaren galdeketan EAJk «iruzurra» egin duela salatu du EH Bilduk”
Gara “EH Bildu pide la dimisión de los cargos del PNV implicados en el fraude de Zizurkil”
[Ekainaren 27ko eguneraketa] EAJren erantzuna
Hitza: “Gipuzkoako EAJ: ‘Maria Angeles Lazkano eta Egoitz Sorozabal erabateko fede onez aritu dira”
Gipuzko Buru Batzarra “Herri-borondatearen errealitatea ikusi nahi ezta segitzen du Ezker Abertzaleak” eta “La Izquierda Abertzale sigue sin querer ver la realidad de la voluntad popular”
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks