Donostiako auzitegiak onartu du Partzuergoak bankuen kontra aurkeztutako demanda aztertzea
Donostiako Auzitegiko 4. epaitegiak aztertuko du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak La Caixa, Banesto eta Price Waterhousen kontra ezarritako demanda, zeinetan eskatzen baita banku horiekiko kontratuak baliogabetzea legearen kontrakoak direlako. Naizek aurreratu du “Un juzgado de Donostia admite a trámite la demanda de GHK sobre la financiación de Zubieta”...
Read MoreADECH elkarteak Baionako TMBaz galdetu die 2014ko udal hautagaiei
Hegoaldean oihartzun handirik ez lortu arren, Baionako iparraldeko auzotarrez osatutako ADECH elkarteak borrokan dirau Bil ta Garbi mankomunitatearekin Urbaser multinazional espainiarrak eraikitzen duen Canopia TMBaren kontra. Iparraldean sortutako 80.000 tona zaborri tratamendu mekaniko biologikoa emateko asmoa dute bertan. ADECHek berrikitan guna igorri die 2014ko udal hauteskundeetan aurkeztuko diren politikariei, hondakinen gaian hitz ederrak utzi eta zehazki daukaten jarreran argitu...
Read MoreAtez Atekoa alboratu edo zalantzan duten udalez iritzia eman du GZZk
Gipuzkoa Zero Zabor koordinakundeak plazaratu du “Zero Zabor mugimenduaren jarrera bermerik gabeko proposamenen aurrean” agiria, non bere hausnarketa egiten duen sortutako giro gatazkatsuaren erreakzioz Atez Atekoa ezartzeko erabakian atzera egin duten udalen jarrera eta gaikako bilketa borondatezkoarekin birziklatze portzentai handietara iristeko promesa egin dutenena. Zenbait iritziemailek eta agintarik txalotu dituzten adostasunak kritikatu ditu GZZk: “Adostasunak eta...
Read More‘Bergara Gabia’k udalari: “Dena geldiaraziko duzue, bai ala ez?”
Goienara igorritako oharrean Atez Atekoaren kontrako Bergara Garbia plataformak udalari gogorarazi dizkio beren taldea hondakinen mahaira itzultzeko jarritako baldintzak: “Atez ateko hondakin bilketarekin zerikusia duen dena geldiaraztea eta hori idatziz bermatzea”. Goienak informatu duenez, “Bergara Garbiak dio, idatzi horrekin, Udalak ez diola erantzun euren eskakizunari, eta erantzun ‘argi'” baten zain jarraitzen dutela: ‘Dena geldiaraziko duzue, bai edo...
Read MoreArrasaten Atez Atekoari aukera ematea eskatzeko elkarretaratzea egin dute
Arrasate Zero Zabor taldeak deituta, Monterron parkean agerpen publiko jendetsua burutu da asteartean, ekainak 11. Udala hondakinen gaiari zein irtenbide eman gogoetatzen ari den bitartean, herritarrok aldarrikatu dute hondakinen %80 gaika bereizirik biltzea ahalbideratzen duen sistema ezarri dadila herrian. Harmailetan jarrita Zero Zabor asmoarekin bat egin duten herritarren aurrean zera argudiatu dute antolatzaileek: “Errauskailua martxan jarri edo %80 gaika bildu, beste aukerarik ez...
Read MoreArrasateko Zero Zabor taldearen ekintzak eta elkarretaratze deia
Ekainaren 11rako, 18:30, agerraldi publikoa antolatu du Arrasateko Zero Zabor taldeak, hondakinen %80 gaika bildu eta birziklatzea bermatuko duen kudeaketa aldarrikatzeko. Aurreko egunetan Biteri plazan horma-irudi handia margotu dute eta Atez Ateko bilketa egiteko erabiltzen diren posteetako bat ezarri aurrean, ondoan duela azken urteotan ohikoak diren edukiontzietako bat, antolatzaileek honela esplikatu dutena: “Zero Zabor taldekook zintzilikarioa bat jarri dugu Biteri plazan, gaur egun...
Read More“Nun amaitzen dabe gure zamarrak” bideoa aurkeztu du Ondarroa Zero Zamarrek
Urtarriletik lanean ari den Ondarroa Zero Zamar taldeak “Nun amaitzen dabe gure zamarrak?” bideoa zabaldu du sarean. Ondarrutar batek kontainerrean jaurti duen zabor boltsaren ibilibidea deskribitu dute. Horrela osatu dute azken hilabeteotan egindako tertulia eta hitzaldi zikloa. Lerroon ondoko irudia da apirilean aurkeztutako afixa, “Zemat berziklatzen dou Ondarrun?“. Kanpainan aldarrikatu dute: “Ez bidali beste herri batera Ondarroan nahi ez dituzun...
Read MoreCasado da Rocharen elkarrizketa ‘Hernaniko Kronika’n
Gaur, ekainak 11, Hernaniko Biteri kultur etxean 19:00etan “¿Es el atez-ate un medio más ético de gestión de residuos? ¿Por qué?” izenburupean hitzaldia eskain behar duen Antonio Casado da Rocha filosofia irakasle eta idazlea elkarrizketatu dute Hernaniko Kronika egunkarian. Galde-erantzunak leitu daitezke “Hondakinekin hemen egiten dugunak mundu osoan pizten du interesa”...
Read MoreEspainiako fiskaltzan salatu dute Nafarroako Gobernua errausketagatik
Sakanako guraso talde batek Espainiako fiskaltza nagusian salaketa aurkeztu dute UPNk kudeatzen duen Nafarroako Gobernuaren kontra, Olatzagutian hondakinak kiskaltzeko planak eta baimenak legeari zenbait iruzur eginez erabaki izanagatik. Albistea orain arte zabaldu dute Berriak (Erraustea dela eta, UPNren gobernua salatu egin dute) eta Garak (Llevan al fiscal general del Estado la autorización del Gobierno navarro a...
Read MoreAmasa-Villabonan Atez Atekoaren aldeko elkarretaratzea egin dute
Amasa-Villabonako Zero Zabor taldeak deituta, herriko udalari Atez Ateko bilketa ezarriko duelako babesa agertzeko elkarretaratzea burutu dute ostiralean. Plazan errausketaren kontrako antzerki eta dantzak erakutsi ondoren, antzokian irakurri dute “Eman aukera Atez Atekoari” kanpainari bukaera ematen dion agiria. Ekainaren 17an ezarriko da sistema berria Villabonarekin batera Tolosaldean dauden Alegia, Irura, Anoeta eta Zizurkilen eta, Amasa-Villabona horiek baino handixeagoa izaki,...
Read More
Iruzkin berriak