Oñati gaur hasi denetik, Gipuzkoaren %10aren hondakinak Atez Ate biltzen dira
Gaur hasten dira Oñatin hondakinak Atez Ate biltzen (ikusi Goienaren “Gaur jarriko dute martxan atez atekoa Oñatin” albistea argazki eta guzti). Oñatik dauzkan 11.151 biztanleekin (gaztelaniazko Wikipediaren 2012ko datuetan) Gipuzkoa osoko 14 udalerritan kudeaketa sistema berrian 71.579 herritar ari dira, lurraldeak dauzkan 709.607en %10. Debagoienako mankomunitatean gehituz oñatiarrak eta sistema berean lehendik ari diren Antzuolakoak (2.117), eskualdeko jendeen %20 baino gehiago ari dira Atez Ate.
Astelehenean, papera eta kartoiarekin, estreinatuko dute oñatiarrek Atez Atekoa, 20:00etatik aurrera. Bilketa sistema honek herri bakoitzean ezaugarri ezberdinak eduki ditzakeenez, Oñatikoaren xehetasun batzuk hauek dira:
Gaien egutegia:
– Papera eta kartoia astelehenetan.
– Organikoa astearte, ostegun eta igandeetan.
– Ontzi arinak asteazken eta larunbatetan
– Errefusa ostiraletan.
– Konpresa eta pixoihalak egunero atera ahalko dituzte, gainerako herrietan legez.
Zintzilikarioak eta ontziak:
– Organikoak kubo marroietan, zorro konpostagarri barruan nahiz gabe, nahieran.
– Ontzi arinak plastikozko poltsan.
– Papera eta kartoia nork bere ontzi txikian zintzilikatu edo edukiontzi komunitario handian laga.
– Errefusa ontzi grisetan.
Mikel Biain Oñatiko alkateak Goienaren bideo honetan eman ditu azalpenak Atez Atekoaren ezarpenaz.
http://vimeo.com/69090755[Uztailaren 4eko eguneraketa]
Noticias de Gipuzkoa “La recogida de basuras ‘puerta a puerta’ avanza hasta alcanzar al 12,5% de los guipuzcoanos“
Iruzkin bat
Trackbacks/Pingbacks
- Oñatiarrak Atez Atekoaren lehen egunean | Zero Zabor - [...] Zero Zabor blog honetan: “Oñati gaur hasi denetik, Gipuzkoaren %10aren hondakinak Atez Ate biltzen dira” http://www.vimeo.com/69546930 [...]
Kaixo:
Zuzenketa txiki bat, Oñatin atez ateko bilketan ostegunetan errefusa jasoko duk (hik ostiralean jasoko dela jarri duk) eta ostiraletan organikoa jasoko duk.rs