Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Konposta ondo eta errez egiteko J.A. Galarraga biologoaren aholkuak
Atalak: Aurkezpenak, Dokumentuak
Jon Ander Galarraga biologoak Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzan plazaratzen duen Bioaniztasunetik atalean gomendio interesgarriak eskaini dizkie etxeko hondakin organikoak konpostatzen hasi nahi dutenei. Bere hiru artikkuluetatik hiru hautatu ditugu hemen, alde tekniko eta praktikotik balio handikoak direlakoan.
Bioaniztasunetik (1): “Konpostazank”
Konpostatze kanpainak etxe ondoan ditugun garai honetan, egokia ikusi dut gure ekokulturaren txoko xume honetan, konposta zer den erakustea eta gure etxeetan konposta bikain bat egiteko oinarriak ematea. Zutabetxo honen ostean, konpostagile titulu bat lortuko duzu eta ongi etorriko zaizu, zeren goiz ala berandu, zure herrian ere konpostatze kanpaina etorriko da eta komeni da prestatuta egotea.
Dakizuen bezala, bizi garen gizarte honek makina bat zabor sortzen du urtero. Birziklaia eta berrerabilpenean esfortzu apur bat egiten dugun arren, egunero doaz tonaka zabor ez birziklagarri, kirasdun eta kutsakor zabortegira, gure ekonomia eta ingurumenean eraginez. Zabor guzti hau erre ere egin daiteke, baina zaborra erretzean, airera CO2a eta bestelako konposatu kimikoak askatzen dira. Asko eta asko kaltegarriak gure osasunerako. Inork ikertu al ditu?
Baina ba al zenekien Tolosaldean zabortegira botatzen dugun zaborraren %60a baino gehiago konpost bihur daitekeela? Ba al zenekien, zabor guzti hau gure herrian konpost bihurtuko bagenu, zabortegietara tonaka zabor gutxiago joango zela, eta gaur egungo gizartean dugun arazo nagusietako bati konponbidea ipini ahal geniokeela? Zabor zikin eta usaintsu batetik, konpost gozo eta erabilgarri bat lortzeko, ez dugu elektrizitaterik gastatu behar, ezta lizentziatura bat atera behar, konposta, bizidunek egiten digute… dohainik!
Konposta lortzea oso erraza da, gure sukaldeetan sortzen diren hondarrak konpostagailu batera bota behar ditugu soilik. Janari hondar hauek usteltzen direnak izan behar dute, hala nola, janari gordin eta prestatuak, barazki zatiak, mariskoa, fruta hondarrak, baita zikindutako paper zatiak ere.
Txuleta baten hezurra konpostatu egiten da, baina sagardo denboraldiko txuleta-hezur erraldoi bat konpostagailuan usteltzeko, urte oso bat behar du, beraz, zenbait hondakin besteak baino azkarrago bihurtzen dira konposta. Gero ez etorri nigana esanez: «Hi biologo! Lehengo asten sozidaden jan genizkin hamar txuletak, oaindik konpostagailun zebiltzek!».
Behin konposta izango diren hondakinak konpostagailuan daudenean, gure bizidun txikiak lanean hasiko dira. Pentsa ezazu, guretzat hondakina dena, lurpeko bizidunentzat janari iturri bikaina dela, eta zoruan hondakin guzti hauen presentzia nabari dutenean, lurpetik atera eta gure konpostagailu azpitik hondakin multzo honetan barneratzen dira berataz elikatuz.
Baina, ez pentsa lurpetik metro t’erdiko munstrotzarrak joaten direla gure konpostagailura. Ugarienak mikroorganismo eta onddoak dira, hauek dira hondakinak desegiten lehenengoak, ostean bizidun ezagunagoek egiten dute bisita gure konpostagailura: fruta euli txikiek, intsektuen beldarrek, zizareek, kukurutxa edo bitxobolek… Gure konpostagailuko bizidun kopurua eta beraien jarduera, hain da handia, zeren lehen asteetan, gure konpostagailuko tenperatura 50 graduraino igo daitekeela!
Baina konpost bikain bat lortzeko, xomorro hauei geuk ere laguntza txiki bat eman behar diegu, batez ere konpostagailu barrena ongi aireztatua egon behar du.Horregatik, hondakinak botatzeaz gain, ahal dugun guztietan nahastu egin behar ditugu, konpostagailu barruan airea egon dadin eta airerik gabeko deskonposaketaz sortzen diren usain txarrak ekidinez.
Kontuz ere hezetasunarekin, zeren gure sukaldeetako hondakinen gehiengoa oso umela izaten da eta beharrezkoa da, hauekin batera, materi organiko lehorra nahastea, egur zati txikiak eta zotzak bikainak dira horretarako. Honela gure, hondakinak lehor mantentzen dira eta usain txar eta bestelako kolore arraroko putzuak ekiditen ditugu.
Gure hondakinak aireztatu eta material lehorrarekin konbinatzen baditugu, 6 hilabete inguruan, gure lehen konposta lortuko dugu, elikagaiez betetako konpost beltz eta gozoa, landareentzako, baratzerako ezin hobea eta… dohain! Gainera, edukiontzietara askoz ere zabor gutxiago ateratzen dugula konturatuko gara. Zabor bilketaren kostua gutxituz. Eta hemen doa aste honetako galdera ezerosoa: gauzak honela… ez al lukete, birziklatzen eta konpostatzen duten herritarrek, zabor-zerga baxuagoa ordaindu beharko?
Ekokulturaren txoko xume honek, gure inguruko bizidunekin elkarlanean, konpostajea egitera animatzen zaitu, lauzpabost kontzeptu argi eduki ezkero, oso esperientzia aberasgarria lortuko duzu, eta ze demonio… bada garaia geuk gure hondakinen kargu egin gaitezen, zeren birziklaiak birziklai, oraindik lan handia dugu egiteko.
Bioaniztasunetik (2): Konpostajearen arazoak
Konpostajeko teknikaria izatearen abantaila nagusia, konpostagailuak muntatu, bisitatu eta ikastaroak egiteaz gain, jendeari laguntzeko aukera izatea da. Konpostajeak normalean ez luke ez usain txarrik izan behar, ezta euli edo bestelako sagutxoen inbasiorik sortu behar. Arazo hauetako zerbait gertatzen bada, hor goaz gu! Gaurko zutabe xume honetan, jendeak konpostajea egitearekin izaten dituen arazo ohikoenak bildu eta izendatu ditut. Beraz, konpostatzaile beterano edo hasiberria bazara, bota begiradatxo bat zutabetxo honi!
Arazo ohikoetako bat, fruta purea deitzen diodan fenomenoa da. Konpostagailu hauetan, fruta eta barazki nahas-mahas handia egoten da, umetxoei askarian ematen zaien fruten pure bat bezala. Hala ere, konpostagailuko pure honek ez du fruta usain gozoa, nahiko ustel usain txarra baizik. Aireztagailua sartzen dugunean, ateratzea ederki kostatzen da, pure hark, nolabaiteko sukzioa egiten baitu.
Konpostagiluko fruta pure hau, material lehor gutxiegi bota izanagatik sortzen da. Material lehorrak, konpostagailuko umeltasuna xurgatzeaz gain, nolabaiteko egitura ematen dio konpostari, andamio baten moduan. Ez badugu behar adina material lehor botatzen, ez dago andamiorik eta gure konpostagailu barrena zapal zapal egiten da eta aipatutako fruta purea sortzen da. Egin andamio eder bat konpostagailuari!
Bigarren arazorik ohikoena, euli extralurtarren inbasioa da. Biologoa izanik, hiru euli mota identifikatu ditut gure konpostagailuetan, baina ezin gehiago ikertu… egunak 24 ordu ditu! Ez da dibertigarria, gure konpostagailuko tapa ireki eta milioika euli gure aurpegi, ile eta sudurrean barrena sentitzea. Askotan arnastu dut euli hodei hau eta benetan diot, hurrengo hiru egunetan nere musuzapian euliak agertzen direla.
Euli hauek oso normalak dira gure konpostagailuetan, tenperatura egokia dute bertan, babestuta daude eta nahikoa jana daukatenez ugaldu egiten dira. Hoberena, fruta eta barazkirik ez uztea oso bistan da, saiatu aireztagailuarekin ongi lurperatzen eta material lehor apur batekin tapatu guztia, ikusiko duzue nola euliak gutxitzen diren. Gainera, tarteka eulitxoei, aireztagailuarekin bisitatxo bat egiten badiezue beraien bake santua etenez, agian ez dira hainbeste ugalduko.
Hala ere, pentsa euli eta dauden bestelako xomorro miragarriak direla gure materia organikoa konpost bihurtzen dutenak, beraz, konpostajea egin nahi duen orok, xomorroen lagun izan behar du. Zorionez ez dugu zentimetro bat baino handiago den xomorrorik, beraz, lasai, ez dago konpostagailuan ehizatu nahi digun xomorro haragijalerik. Gainera, gu baino lehenago daude lur planetan.
Hirugarrenez, hojaldrezko konpostagailua dugu. Garrantzia handia ematen diot, konpostagailua goitik behera aireztatzeari, nire esaldi aipatuena da: goikoa behera, behekoa gora, aldamenetakoa erdira eta erdikoa aldamenera. Badakit zenbait liburuetan, geruza bidez nahastea gomendatzen dela, kremazko hojaldre baten itxura emanez. Baina esperientziak esaten dit, gure hojaldrezko konpostagailuan, geruza gogor edo ezegoki bat badago, azpitik doazen xomorroek ezingo dutela igaro eta gure konpostagailua bi eremu zatikatuetan banatua geratuko da, normalean beheko zatiak usain oso txarra izango duelarik. Beraz, nahastu lasai eta graziarekin zuen konpostagailua.
Azken konpostagailu mota, grasa zati handiko odolokia deritzon konpostagailua dugu. Ez naiz odolki zalea, eta benetan nazka handia ematen dit odolki baten barruan, grasa zati erraldoiak topatzea, odolkiari kolore ezberdinetako barrunbe pintarratua emanez. Odolki baten barrua bezala, konpostajearen barrena zati txikiz betea egon behar du, zenbat eta zati txikiagoak bota hobe. Sagar osoak, arrautza azal ilara luzeak edo oilasko osoak botatzen baditugu, usain txarra areagotuz gainera, aireztapena zailagoa egiten du. Konpostatzaile hoberenen gomendioa izan da, ongi txikitutako hondakinak botatzearena.
Ikusten duzuenez, konpostatzea ez da zaila eta gainera, beraren ondorioz sortzen diren arazoak konpontzea oso erraza da. Bilatu zuen herrian konpostatzaile beterano bat, eta jarraitu bere gomendioak. Beraz, hartu pote txiki bat, bete bere bolumenaren %10a alkoholez eta beste guztia urez. Gero bota bertara, konpostagailu barruan topatzen duzuen xomorro ale batzuk eta ipini data, lekua, eta informazio gehigarriren bat potoari. Gero idatzi bioaniztasunetik@hotmail.com eta neu joango naiz pertsonalki potoak jasotzera. Interesgarria izango litzateke denon artean konpostagailuetako faunaren bilduma bat egingo bagenu, etorkizuneko biologo batek, zuen sema-alaba edo biloba bat izan daiteke, berau aztertzeko. Eta gogoratu, eskolarik ez konpostagailurik gabe! Konpostazank!
Bioaniztasunetik (eta 3): Materia egituratzailea
Modan dagoen konpostaren gaiari amaiera bat emanez eta nire irakurleak gehiegi aspertu gabe, aste honetako zutabean, konposta egiteko ezinbestekoa den elementu bati buruz hitz egingo dugu: materia egituratzailea, edo jendeak dioen bezala, “zerbait sekoa”-ri buruz.
Nire irakurleen gehiengoa konpostatzailea da. Beraz, badakizue soberan zer den material egituratzailea. Material egituratzaileak, gure konpostagailu barruko nahasteari, aldamio baten moduan egitura egonkor bat emango dio eta bide batez, sukaldeko hondarrek sortzen duten umeltasuna gutxituko dute, eltxo eta usain txarrak ezabatuz. Ezinbestekoa da zure konpostagailu barruko %50 material egituratzailea izatea! Egiturazank!
Material egituratzaile mota ugari daude, denak dira baliogarriak, baina gaurko zutabean nire esperientziari jarraituz material egituratzaileen podium bat egingo dut, kaxkarrenetik hoberenera. Honekin ez dut esan nahi beste material egituratzaileek ez dutenik balio, izan ere, gomendioa da, eskuragarrien duzun material egituratzailea erabiltzea, baina esperientzia eta informazioa, gizakiak duen armarik hoberena denez… hona hemen Gipuzkoako lehen material egituratzaile txapelketako podiuma!
Podium honetan laugarren postuan, zerrautsa daukagu. Zerrautsa oso material lehorra da, oso erraz jasotzen du konpostagailu barruko umeltasuna, baina ez dio egiturarik ematen. Ikusi dudanez, zerrautsa materia organikoaren bueltan itsasten da eta errebozatu moduko bat egiten du. Errebozatu honek lehortu bai, baina ez du batere aireztatzen, eta konpostatzaile berak ez badu ongi aireztatzen, konpostagailu azpialdean batere aireztapenik gabeko materiala pilatzen da. Beraz, zerrautsa bai… baina ongi aireztatu!
Podiumaren hirugarren postuan hostoak dauzkagu. Oso erraz topatzen den materiala da, batez ere udazkenean, gainera ugaria denean erraz pilatu dezakegu ez dagoenean erabiltzeko. Baina hostoak oso lauak dira, egitura gogorrak, umeltasun gutxi xurgatzen dute eta beren izaera lauagatik, ez dute beti garrantzitsua den aldamio funtzioa egiten. Beraz, zerrautsarekin genuen arazo bera daukagu: hostoak bai, baina ongi aireztatu behar da!
Bigarren postuan, txirbila daukagu. Lortzen nahiko zaila den materiala, ez da zerrautsa bezain ugaria, baina badu abantaila bat. Txirbilak kako forma du, nahiko zurruna da eta oso lehor egoten da. Kako forma horrekin, aire poltsak egiten ditu eta zurruntasun horrekin, aldamio funtzioak nahiko ongi betetzen ditu. Beraz, ez da batere lagun txarra txirbila zure konpostagailuan. Eta adi honekin: txirbila bezain baliogarriak dira fruitu lehorren azalak.
Azkenik, materia egituratzaile hoberena nire ustez: birrindutako zotzak. Hauek ere eskuratzeko nahiko zailak dira, baina gure inguruan baditugu ‘guneak’ birrindutako zotzak doan lortzeko. Nahiz eta itxura batean ez den oso material lehorra, oso ongi xurgatzen du umeltasuna eta gainera, zotz izaera horrekin, andamio funtzioak bikain betetzen ditu. Sarritan, material egituratzaile hau deskonposatzen hasita egoten da, lur itxura dauka. Honek esan nahi du, konpostajea aurrera eramaten duten xomorro txiki ugariz betea dagoela jada eta gure konpostagailura botatzen badugu, azelerante funtzioak egingo dituela, kanpotik inongo produktu kimikorik erabili gabe.
Podium honetatik kanpora geratu den bat, belarra da. Kontuz belarrarekin. Belarra material egituratzaile bezala erabili nahi duenak, erabili dezala beti belar lehortua. Belar fresko moztu berriak, konpostagailuko tenperatura igotzen badu ere, ez du aldamioaren lana egiten eta denbora aurrera joan hala usain txarrak sortzeko joera du. Belar lehorra erabili nahi duen orok, tamaina txikiko belarra erabiltzea gomendatzen dut. Kontuz belar zati luzeekin, zeren, ez dira konpostagailuko materialekin nahasten, goian beratzen dira azal baten moduan eta sarritan aireztagailuan trabatzen dira. Bestetik, belar luze hauen artean, materia organiko puska ugari geratzen da trabatuta eta eltxoak ugaltzeko oso leku egokiak sortzen dira. Belar lehorra beti ahal den zati txikienetan erabili.
Eta honekin amaitzen da konpostari buruzko trilogia interesgarria. Urte hau, konposta eta hondakinen urtea izan da eta ea hurrengoak ere honela diren, hondakinen kudeaketa egokia egiten duen lurraldea, lurralde garatua da! Konposta eta bestelako gaiei buruzko edozein duda, aholku eta galdera bioaniztasunetik@hotmail.com-era, twitter-era @bioaniztasunetik edo modu tradizionala: «Hik, periodikon eskribitzek ezta?…»