Azkoitiko hondakinen mahaiak lanak bukatuta, orain erabaki politikoen zain
Azkoitiko udalak antolatutako hondakinen mahaiak azken bilera egin zuen ekain bukaeran. Gaia gertutik jarraitu duen Hitzak “Ehuneko 70eko birziklatze tasa bermatuko lukeen eredua proposatu du lan taldeak” titulua eman zion azken adostasunen kronikari. Mahaiak bide-orri osoa adostu du, Hitzaren arabera:
“Hondakinen inguruko hainbat puntutan ados jarri ziren bertaratu zirenak, eta haien ustez bilketa ereduak bete beharko lituzken irizpideen inguruko proposamena helarazi zioten Azkoitiko Udalari. Hondakin bilketari dagokionean, lantaldeak adostu du beste eredu bat ezarri beharko litzatekeela hurrengo urterako. Izan ere, taldearen ustez, 2014tik aurrera Azkoitiko birziklatze tasak %70ekoa izan beharko luke.
Gainera, tasa hori hurrengo bi urtetan %80 eta %85 bitartera igo beharko litzatekeela nabarmendu du, eta hala izan ezean, «neurri zuzentzaileak» hartu beharko liratekeela ondorioztatu. Taldeko kideen iritziz, sistema berriak gaika bildutako hondakinen «kalitatea bermatu» beharko luke, eta eredu berri horrek «errefusari ateak itxi» beharko lizkioke.
Bilketa ereduaz gain, beste hainbat puntu ere jorratu zuen taldeak. Hondakinak gaika biltzea «herritar guztien betebeharra» izan behar lukeela adostu zuen, batetik. Bestetik, gaiaren inguruko sentsibilizazioa herriratzeko prebentzio politikak «beharrezkoak» izan beharko luketela nabarmendu du. Adostutako ezaugarri horiek betetzeko dituen eredua zehazterako orduan, gainera, «irizpide teknikoak» hartu beharko dira kontuan, taldekideen arabera”.
Geroztik Azkoitian izan diren erreakzioak:
Hitza “Hondakinen inguruan «ados jartzera» deitu ditu Azkoitiko Bilduk beste talde politikoak“, “Azkoitian auzokonpostak izan duen erantzuna dela eta, gunea handitu egin dute”
Noticias de Gipuzkoa “Azkoitia Bai critica que el grupo contra el ‘PaP’ no esté en la mesa de residuos“
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks