Zubietako errauskailuaren lanak etenda
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoaren administrazio kontseiluak gaur (uztailak 12) goizean egindako bilkuran erabaki du bertan behera uztea Zubietan errauste planta eraikitzeko lanak. GHKk ohar baten bidez bihar arratsaldeko 17:00etarako egin die dei kazetariei albistearen zehaztapenak Zubietako Artzabaleta orubean bertan emateko. Kazetariei bidalitako deialdian dio hitzez hitz: “Zubietako errauste planta, prentsaurre deialdia. Zubietako errauste plantaren eraikuntza lanen exekuzioa bertan behera uzteko GHK SAUren Administrazio Kontseiluak hartutako erabakia azaltzea. (…) Prentsaurrekoa: 17.00etan. Emalea: GHK-eko Administrazio Kontseilua. Hizlaria: GHK-ko Presidente Ainhoa Intxaurraundieta”.
Goizago, Berria eta Gara egunkariek plazaratu zuen GHKko arduradunen ustez gaur arte Zubietan indarrean zegoen proiektua legez kontrakoa zela, Zubietako errauste planta eraikitzeko proiektuak ez ditu Eusko Jaurlaritzak agindutako ingurumen baldintzak betetzen Berria (“Zubietako errauste plantak ez ditu betetzen agindutako ingurumen baldintzak“) eta Gara (“El proyecto de la incineradora no cumple todos los requisitos legales“) egunkariek plazaratutako albisteen arabera. Zubietan eraiki beharreko errauste plantarentzako Jaurlaritzak ingurumen baimen bateratua (IBB) eman ostean, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak (GHK) hasierako proiektua aldatu zuen, egunkariok argitaratu dutenez.
Biharamuneko prentsak honela kontatu du:
Berria “GHK: ‘Zubietako errauste planta bertan behera uzteko pauso erabakigarria eman da’“, “Zirkulua ixten hasi da (Iñaki Petxarroman)”
Gara “Las irregularidades obligan a paralizar la incineradora“, “Ainhoa Intxaurrandieta: ‘Parar la incineradora es un paso que no tiene vuelta atrás‘“, “El PSE insiste y reclama al PNV una alianza para derrocar a Bildu”
Naiz “El PNV cree que la suspensión de la incineradora es para tapar ‘la quiebra’ de GHK“, “El PSE reclama al PNV que ponga fin ‘a su estrategia de dejar gobernar a Bildu’ ”
Noticias de Gipuzkoa “GHK suspende la ejecución de la incineradora sin poner en marcha un plan alternativo“, “La oposición critica la “quiebra” del Consorcio de Residuos”
Diario Vasco “El Consorcio de Residuos suspende la obra de la incineradora de Zubieta“, “Residuos. PNV, PSE y PP aseguran que la auditoría del Consorcio confirma que ‘a a la ruina’“, “PNV, PSE y PP aseguran que la auditoría del Consorcio confirma que ‘va a la ruina’”
El Pais “Bildu lanza el mayor desafío para la paralización de la incineradora”
Baimendu zen proiektuaren eta GHK enpresa talde bati esleitu zionaren arteko aldaketok funtsezkoak izan direnez, eraikitzen hasi eta gaur etenda dagoen proiektu errealaren legezkotasuna kolokan jarri zuten.
Eusko Jaurlaritzaren ingurumen sailburuordetzak oniritzia emandako proiektuari, alde batetik, atal garrantzitsuak desagertu zaizkio. Hasierako proiektuak aurreikusten zuen errausketak sortutako hondakin toxiko arriskutsuak (eskoriak eta errautsak) tratatzeko azpiegiturak eraikitzea; GHK lehiaketa publikora ateratako proiektuan aldiz, ez dira aipatu azpiegiturak ageri. Bestetik, baimendutako proiektuarekin alderatuta, lehiaketan esleitu zen bigarren proiektuan errauste planta hiru metro gorago kokatu zuten, horrek kutsaduraren zabalkundean nola eragingo lukeen aztertu gabe.
Orain Berriak eta Garak haizatu dutena ez da Zubietako errauste plantaren proiektuari egotzi zaion lehenbiziko lege urraketa. Aurretik salatu izan dira irregulartasunak izan dira bai finantzazioan zein lehiaketa publikora ateratako obraren adjudikazioan.
Jaurlaritzak 2010ean eman zion IBBa proiektuari, baina 2011 hauteskundeetan Gipuzkoako Foru Aldundia Bilduren ardurapean geratu ostean, obrak geldirik daude. Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko lehendakariak Berriari duela gutxi adierazi zionez, ‘hilabete gutxiko kontua’ izango da errauste plantaren proiektua atzera botatzea. Baliteke obra egiteko lehiaketa irabazi zuten enpresei kalte-ordaina ordaindu behar izatea, baina hori saihesteko ahaleginetan ari dira.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks