Atez Atekoan hasita, edukiontzi zaharrak kentzen ari dira Ordizian
Uztailaren 12an hondakinen Atez Ateko bilketan hasi ziren Ordizian orain ekin diote lehengo sistema zaharrean erabilitako kontainer handiak kentzeari. Astelehenean paper-kartoientzako urdinak eraman dituzte kaleetatik, gaur asteartea 5. edukiontzi marroiak kenduko dituzte eta ostegunean horiak eta errefusa nahasian biltzen zuten berde handiak. Albistea prentsan: Hitza “Sasieta Mankomunitateak Ordiziako edukiontziak erretiratzeari ekin dio” (bideo eta guzti) Berria...
Read MoreBidasoaldeko 5. edukiontzian ez da onartzen ez haragirik, ez arrainik
Hitzak zabaldu du “Landare hondakinak gaika biltzeko 15.000 familiak eman dute izena Bidasoan” albistea, Diario Vascok “El 47% de los hogares bidasotarras se apuntan al quinto contenedor” titulatu duena. Bietan ageri da informazio harrigarri hau: hondakin organikoentzako bostgarren edukiontzian Bidasoaldeko herritarrek ez dituzte utziko landareen hondarrak baizik. Txingudi mankomunitatearen bideo honek ere garbi adierazten du zer ez den laga behar organikoentzako 5....
Read MoreErrenteriako hondakinen mahaiak azterketaren emaitza aurkeztu udalari
2012ko udazkenean abiatu zituen lanak Errenteriako hondakinen mahaiak. Garan Maider Iantzik “Errenteriarrek zaborren arazoa landu eta proposamenak aurkeztu dituzte” kronikan plazaratu duenez, orain emaitzak udaleko taldeen eskuetan daude, irailetik aurrera hor proposatuei udaletik erantzungo zaien esperantzan. Azterlanaren datu gehiegirik ez da zabaldu, are gutxiago agiria osorik. Oraingoz jakin dena da Iantzik aurreratutakoa: “Asteartean Ingurumen Kontseiluari, Julen Mendoza...
Read MoreLeintz-Gatzaga jadanik Zero Zabor herri txikien artean ari da
Asteartean, uztailak 9, atera zituzten Leintz-Gatzagako kaleetatik azken urteotan herriko zaborrak batzen zituzten edukiontzi handiak. Horien kendurik, herritarrek hondakinen osagai nagusiak gaika bereizirik lagako dituzten horretarako egokitutako guneetan eta organiko guztia herritik atera gabe auzo- edo auto-konpostaketaz birziklatuko dute. Goienak zabaldu du “Abian da hondakinak batzeko sistema berria Leintz Gatzagan” albistean, zeinak bideo hau ere bai...
Read MoreTolosaldeko mankomunitatean gauzak asko ari dira aldatzen
[Pello Zubiria Kamino]Berrikitan Diario Vascon gutun bidez Tolosaldeko mankomunitateak hondakinen kudeaketan eta zehazki honen finantziazioan egin dituen aldaketez eztabaidatu dute Tolosan EAJko zinegotzi den Olatz Peonek (“Tolosa y el PaP de Tolosaldea“) eta mankomunitateko zuzendaritzan dagoen Josu Amilibia Adunako alkateak (“Nuevo sistema de gestión de residuos“). Gipuzkoako eskualde horretan hondakinen kudeaketak hartu duen abiaduraren erakusgarri dira, eta...
Read MoreZubietako errauskailuaren lanak etenda
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoaren administrazio kontseiluak gaur (uztailak 12) goizean egindako bilkuran erabaki du bertan behera uztea Zubietan errauste planta eraikitzeko lanak. GHKk ohar baten bidez bihar arratsaldeko 17:00etarako egin die dei kazetariei albistearen zehaztapenak Zubietako Artzabaleta orubean bertan emateko. Kazetariei bidalitako deialdian dio hitzez hitz: “Zubietako errauste planta, prentsaurre deialdia. Zubietako errauste plantaren eraikuntza lanen...
Read MoreAstigarraga, Lezo, Urnieta: errefus tonak bezalako frogarik ez
Aitor Miner hernaniarrak San Marko mankomunitatearen informazioak baliatuz grafiko interesgarrian alderatu ditu Donostialdeko hiru herrik hondakinen kudeaketan lortu dituzten emaitzak. Alde batetik, Lezo eta Astigarraga (hau hilabete lehenago hasirik) Atez Ateko bilketan ari dira udaberri honetatik. Bestetik, Urnietak 2012ko udazkenetik borondatezko 5. edukiontziarekin dihardu. Hiruetako bakoitzean sortutako errefus kopuruek salatzen dute zein emaitza ezberdina lortzen duen batak eta...
Read MoreOrdizian gaur Atez Atekoaren hasiera eta kontra EAJk eta PSEk manifestazioa
Gaur hondakinek bi albiste emango dituzte Ordizian. Alde batetik herrian Atez Ateko bilketa abian jarriko da eta bestetik 20:15etatik aurrera horren kontrako manifestazioa burutuko dute EAJk eta PSEk. Ordiziako udaletik jakinarazi dutenez, gaur herritarrei organikoa bilduko zaie, hauek zulorik gabeko ontzi marroian atera beharko dutelarik etxe atarian dauden zintzilikarioetan jarriz. Organikoaz gain pixohialak eta konpresak atera ahalko dituztera egun guztietan bezala. Ordutegiei dagokienez,...
Read MoreLazkaon aurkeztu dituzte Atez Atekoaren herriko zehaztasunak
Lazkaon batzar zabalean aurkeztu ditu udalak orain arte herritarrekin egindako bilkuren ostean Atez Atekoak herrian edukiko dituen ezaugarri zehatzak. Hitzak honela laburbildu ditu: “Astelehenetan, ostegunetan eta larunbatetan organikoa jasoko du Sasietak; astearteetan errefusa, asteazkenetan eta igandeetan ontzi arinak, eta ostiraletan papera eta kartoia. Pixoihalak, konpresak eta osasungintzako materiala egunero atera ahalko da, eguneko ontziaren gainean aparteko poltsa batean sartuta,...
Read MoreEskoriatzan %70 birziklatzeko oinarriak adostu dituzte EAJ eta Garbia ez besteek
Udalaren gobernua aukan Bilduk, Ezker Anitza-IUk, PSEk eta Eskoriatzako Zero Zaborrek adostasuna lortu dute gutxienik %70 birziklatzea bideratuko duten sistema abian jartzeko. Bilketa sisteman oraindik adostasunera heldu ez diren arren, puntuotan bai datoz bat Goienak “Hondakinen %70 birziklatzeko akordioa lortu dute Eskoriatzan” kronikan azaldu duenez: “- Ahalik eta gehien birziklatze aldera, egungoa baino emaitza hobeak lortuko dituen hiri hondakinen kudeaketarako sistema...
Read More
Iruzkin berriak