Legazpin Atez Atekoa eta 5. edukiontzia sei hilabetez elkarren ondoan irailetik
Legazpiko udalak, aurretik iragarri bezala, sei hilabetez hondakinak bilduko ditu bi sistema elkarren ond0an probatuz, Atez Atekoa eta borondatezko 5. edukiontzia. Uztailaren 24a baino lehen familia bakoitzak adieraziko dio udalari zein sistematan nahi duen bere organikoa biltzea, edo kalean ezarritako zintzilikarioan bere kubo propio pertsonalizatuan utzirik edo edukiontzi marroi kolektiboan. Errefusa astean behin bilduko da, aurretik kaleko edukiontzi berdeak kendurik. Sei hilabeteren buruan...
Read MoreLazkaon gaur burutuko da Atez Atekoa zehazteko parte hartze prozesua
Laster hondakinak Atez Ate biltzeko asmotan den Goierriko Lazkaon (5.435 biztanle) gaur da burutzekoa sistema berriaren zehaztapenak herritarren artean adosteko parte hartze prozesua. Sasieta mankomunitateak adierazi eta Hitzak zabaldu duenez “Atez atekoa finkatzeko bileretan 600 lazkaotarrek parte hartu dute“. Uda honetan Lazkaok Atez Atekoa ezarririk, Gipuzkoan 94.180 herritar ariko dira beren hondakinak sistema horrekin kudeatzen, Gipuzkoar guztien %13,27. Horiei Sakanako 8.700ak...
Read MoreAzkoitiko hondakinen mahaiak lanak bukatuta, orain erabaki politikoen zain
Azkoitiko udalak antolatutako hondakinen mahaiak azken bilera egin zuen ekain bukaeran. Gaia gertutik jarraitu duen Hitzak “Ehuneko 70eko birziklatze tasa bermatuko lukeen eredua proposatu du lan taldeak” titulua eman zion azken adostasunen kronikari. Mahaiak bide-orri osoa adostu du, Hitzaren arabera: “Hondakinen inguruko hainbat puntutan ados jarri ziren bertaratu zirenak, eta haien ustez bilketa ereduak bete beharko lituzken irizpideen inguruko proposamena helarazi zioten...
Read MoreNormaltasun osoz joan da Atez Atekoaren lehen eguna Sakanan
Atzodanik, uztailak 8, beren hondakinak gaikako bilketa orokortuan kudeatzen dituzte Nafarroako Sakana eskualdeko 8.700 biztanlek. Atzo “Gaurtik Nafarroako Sakana Atez Ate” kronikan azaldu bezala, herri batzuek funtziontuko dute Gipuzkoako Orendainek estreinatutako herri txikien ereduarekin (organiko guztia herrian bertan konpost bihurtuz) eta gainerakoek Atez Ate. Sistema berriaren lehen eguna oraingoz kontatu dute Berriak (“Atez ateko bilketarekin hasi dira Sakanan, aurkako...
Read MoreAmasa-Villabonan Atez Ateko bilketaren lehen egunak eman duena
Astelehenean, uztailak 8, Amasa-Villabonan lehenbiziko aldiz Atez Ate bildu dira hondakinak. Goizeko 11:30etan, Txermingo ikastolaren ondoan, prentsari argibideak eskaini dizkiote Galder Azkue Amasa-Villabonako alkateak, Amaia Azkue Tolosaldeko Mankomunitateko ordezkariak, eta Ainhoa Iraola Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako zuzendariak. Argazkilariek fototan bildu ahal izan dute langileek organikoa jaso duten estreinako aldia. Bertan izan da Marian Beitialarrangoitia...
Read MoreHerri galdeketez GZZen iritzia
Gipuzkoa Zero Zabor koordinakundeak idatziz eta bideoz zabaldu du Gipuzkoako zenbait herritan burutu berri diren herri galdeketei buruzko bere iritzia: “Sasi-galdeketen inguruan GZZren adierazpena“
Read MoreAinhoa Intxaurrandieta, GHKko presidente berria, ‘Berria’n mintzo
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoaren presidente berria den Ainhoa Intxaurrandieta lezotarrak elkarrizketa luzea eskaini dio Berria egunkariko Ainara Arratibel Gasconi. “Errauste plantaren proiektua itzulezin egin nahi dugu” tituluaren ostean bere agintaldiaren ardatz nagusiak azaldu ditu Intxaurrandietak: Gipuzkoako hondakinen estrategia berriak aurreikusitako azpiegiturak eraikitzea, herrialdea Zero Zabor lurralde...
Read MoreGaurtik Nafarroako Sakana Atez Ate
Gaur abiatzen da hondakinen Atez Ateko bilketa Nafarroako Sakana eskualdean. Dagoeneko ibar hori bilakatu da hondakinen kudeaketa onaren erreferente ingurukoentzako, oraindik zalantzatan dauden Altsasu eta Irurtzun ez beste herri guztiak Zero Zabor ereduan abiatuak baitira. Eskualdean bertan, Olatzagutian, Nafarroako gobernuak herrialdeko zabor guztiak porlan fabrikan erretzeko asmoek izango zuten eragina aldaketa honetan, baina baita ere lekuko zenbait agintari eta ekintzaileren konpromisoak...
Read MoreAmasa-Villabonan Atez Atekoa abian eta edukiontziak sutan
Igandean, uztailak 7, Amasa-Villabonako udalak abian jarri du hondakinen gaikako Atez Ateko bilketa. Lerrook idazteko unea arte prentsan ez da azaldu lehen egun horretako gorabeheren albisterik. Aldiz, plazaratu da bezperan ezezagunek su eman dietela zaborrentzako edukiontzi zaharrei herriko bi lekutan, bata Galder Azkue alkatearen atari aurrean. Sortu alderdiak sabotajearen erantzukizuna Eusko Alderdi Jeltzaleari egotzi dio. EAJk ohar batean gaitzetsi egin du edukiontziaren erreketa eta...
Read MoreSegura atzodanik Atez Ate
Seguran hondakinak Atez Ate biltzen hasi dira uztailaren 4an. Hitzak “Hasi da Seguran atez ateko bilketa” eta “Atez atekoa martxan da Seguran” bideoa eskaini dizkio eta herriko Ernai gazte erakundeak “Kontenedore berdea” bideoa. Segurako alkate Eluska Gerrikok adierazi du bi urtez bosgarren edukiontziarekin %36ko birziklapen tasa lorturik, sistema berriarekin espero dutela %80ra iristea, 40 puntuko...
Read More
Iruzkin berriak