GHKk teknikari bat salatu du informazioa ostu duelakoan
Berriak “GHK-ko irregulartasunei buruzko informazioa ostu dutela salatu dute” albistean (Mikel Peruarena Ansaren eskutik) eta Garak “GHK denuncia a una técnico por sustraer datos ‘muy relevantes’” zabaldu dute albistea: Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa partzuergoak Hernaniko ertzain-etxean joan den astean salatu du erakundearen langile bat ustez informazio garrantzitsuak eduki ditzakeen ordenagailua eta beste osagaiak lanpostutik desagertarazi dituelako.
Kazeta horiei GHKko arduradunek kontatuaren arabera, teknikariak aurrez aurreko elkarrizketan aitortua zien badirela informazio garrantzitsuak –ekainean GHKko arduradunek auzitegian aurkeztutako kereilaren haria osatuko luketenak- erakundearen sare informatikoan ez baina teknikarien ordenagailu eta bestelako diskoetan gorderik. GHKko agintariek langile horri eskaturik bere ordenagailuaren kopia osoa, langilea desagertu egin zen lanpostutik, berehala gaixotasunagatik baja hartzeko. GHKko arduradunak beldur dira ekintza horrekin erakundearen aurreko zuzendaritzak erabilitako politika okerren frogak desagertarazi nahi ote diren.
Bestalde, Mikel P. Ansak informazio horren osagarri, beste xehetasun hau ere aurreratu du: GHK enpresaunipertsonal gisa antolatu zutenez, langileak deialdi publikorik gabe zuzenean eta “hatzez” izendatu izan dituela.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks