Iruñeko udalak 60 familiari ukatzen dio auzokonposta egitea Sanduzelain
Sanduzelai (San Jorge gaztelaniaz) auzoko hirurogei familiak urte eta erdiz eskatu diote, orain arte baimenik lortu gabe, Iruñeko udalari onar diezaien auzokonposta egiteko aukera. Albistea ezagutarazi du Diario de Noticias de Navarrak “Las trabas de UPN impiden a los vecinos de San Jorge poder compostar en el barrio” albistean. Iruñerriko mankomunitateak ezarriko luke konpost gunea familiok hondakin organikoekin konposta egiteko. Auzotarren eskaria babestu zuen Iruñeko udalaren plenoak, Izquierda-Ezkerra, NaBai, PSN, Bildu, PP eta Aralarren botoekin. Baina UPNk oraindik ez du aurrerako urratsi eman. Sanduzelaiko familiok Nafarroako Arartekoarengana jo dute. Bere kronikan honela azaltzen du Noticiaseko Marivi Salvok UPNkoen jarrera: “[Juan Jose Etxeberria hirigintza zinegotziak] esan zuen ‘gogoa badagoela’ [erabakia betetzeko] baina aldi berean argi utzi izan nahi zuen ‘hau ezin da orokortu, zeren eta pentsa ezazu Carlos III.ekoek ere beren kopost-ontzia eskatzen digutela’, azalduz arazoak egon daitezkeela arratoiekin, piztiekin eta abar, nahiz eta Bartzelonan badagoen Sagrada Familiaren ondoan konpostgune bat”.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks