Auzokonposta Larrabetzun (bideoa)
Iñaki Burgobarrik egiten duen Llevame al Huerto telebista programak sei minutuko bideoan bildu du Bizkaiko Larrabetzun herritar talde batek burutzen duen auzo-konpost esperientzia. Erreportajean zehar konpost taldea sustatzen duten Bihotz eta Aintzane larrabetzutarrek aurkezten dute nola konpost bihurtzen dituzten 20 familiaren hondakin organikoak, gero beren ortuan erabiliz. Hondakinak auzolanean kudeatzearen azalpen praktiko...
Read MoreOñatin Atez Atekoaz %80a gainditu dute
Oñatiko udalak gaikako bilketa sistema berriaren bi hilabeteko balantzea eskaini du eta azaldu Atez Atekoa abian jarri dutenetik birziklatzeko moduko atalek %80a gainditu dutela, zehazki %80,96. Urte bete lehenago, uztail-abuztuko epe berdinean, gaikako bilketak ez zuen gainditu %26,36a. Iaz oñatiarrek zaborrontzietan 457.068 kilo errefus utzi zuten moduan, aurtengo udan errefus nahasi hori 79.682 kilotara mugatzea lortu dute. Goienak “Atez atekoarekin %80,96ko gaikako bilketa tasa...
Read MoreAtez Atekoa Lazkaon urriaren 4an hasiko da
Goierriko Lazkaon (5.435 biztanle) asteazkenean, irailak 18, hasiko dira hondakin bilketa sistema berrirako beharrezko materialak banatzen, Hitzak “Lazkaon asteazkenean hasiko dira atez ateko ontziak banatzen” albistean zabaldu duenez. Atez Atekoa urriaren 4an hasiko omen da bertan. Diario Vascon albistea: “Comienza el reparto de cubos y la instalación de los colgadores para el PaP“. Goierri Irrati Telebistaak “Urriaren 4ean hasiko dira atez atekoarekin...
Read MoreSakanak bi hilabetean zortzi herritan gaikako bilketa %76ra igo du
Sakanako Mankomunitateak zorionak eman dizkie Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olaztiko herritarrei sistema berria ongi hartzen laguntzeaz gain bilketa selektiboan emaitza oso onak erakutsi dituztela hasi eta bi hilabeteren buruan. Herriok uztailean %56,39 bildu dute gaika eta abuztuan (Atez Ateko bilketa osorik egin den lehenbiziko hilabetean) %76,30. Mankomunitateak “Sakanako zortzi herritan Atez Ateko bilketa ereduari esker gaikako...
Read MoreArrasateko mahaiko sartu-irteerak
Irailaren 4an Arrasatek hondakinen mahaia jarri zen abian, ZZ blog honek “Arrasatek hondakinen mahaia sortu du” albistean azaldu bezala. Orduan jaso zen Goienak publikatu zuenez “bilerara deituta zeuden alderdi politiko eta eragile guztiak agertu dira, PP, Arrasate Garbi eta Ekologistak Martxan izan ezik. Hau da, Bildu eta Aralar, EAJ, PSE-EE eta Ezker Anitza alderdiak eta Stop Atez Ate zein Arrasate Zero Zabor taldeak bertan izan dira”. Diario Vascok ere eman zuen...
Read MoreIruñeko udalak 60 familiari ukatzen dio auzokonposta egitea Sanduzelain
Sanduzelai (San Jorge gaztelaniaz) auzoko hirurogei familiak urte eta erdiz eskatu diote, orain arte baimenik lortu gabe, Iruñeko udalari onar diezaien auzokonposta egiteko aukera. Albistea ezagutarazi du Diario de Noticias de Navarrak “Las trabas de UPN impiden a los vecinos de San Jorge poder compostar en el barrio” albistean. Iruñerriko mankomunitateak ezarriko luke konpost gunea familiok hondakin organikoekin konposta egiteko. Auzotarren eskaria babestu zuen Iruñeko udalaren...
Read MoreAtez Atekoa Milanen (bideoa)
Italiako Milan hirian (1.345.000 biztanle) hondakinak atez ate biltzen ditu udalak. Sistemak nola funtzionatzen duen ikustera joan ziren berrikitan Parisen TMB handi bat eraikitzearen kontra borrokatzen den ARIVEM elkarteko kideak eta bidaian ikusitakoa “Gestion des Biodéchets à Milan” bideoan erakutsi dute: ARIVEM elkarteak biltzen ditu Paris inguruko Romainvillen eraiki nahi duten TMB (Tratamendu Mekaniko-Biologikoa egiten duen usina) erraldoiaren aurka Romainvillen,...
Read MoreSan Markoko industrietako sistema berriaren hobekuntzak
[Pello Zubiria Kamino]San Marko mankomunitateko presidente Denis Itxasok adierazi duenez, hilabete gutxitan asko hobetu dira Donostialdeko industri guneetan bilketa selektiboaren emaitzak. Albistea honela eman du prentsak: “La nueva recogida selectiva de San Marcos aumenta un 20% el reciclaje en las empresas. En polígonos de Donostialdea se han distribuido contenedores de 14 tipos de residuos distintos” (Diario Vasco), “La Mancomunidad de San Marcos, formada por los municipios...
Read MoreMerkataritza Ganbarak eskua sartu du Gipuzkoako hondakinen gatazkan
Irailaren 5eko Diario Vascok informazio hau aurreratu du alea irekitzen bigarren orrian: “La Cámara establecerá si corresponden indemnizaciones a la UTE de la incineradora” (Internetez ez dago eskuragai pagatzeke). Informazio horren arabera, Gipuzkoako Bazkundeak (horrela euskaraturik dago gaztelaniaz Camara de Comercio de Gipuzkoa dena) erabakiko omen du, GHK partzuergoaren eta Zubietan errauskailua eraikitzeko lehiaketan irabazle izendatu zuten enpresa taldearen arteko...
Read MoreArrasatek hondakinen mahaia sortu du
Irailaren 4an, asteazkena, zen estreinatzekoa Arrasateko hondakin mahaia. Goienan Inazio Azkarragaurizar alkateak honela aurkeztu du: “Hondakinen Mahaia eratuko dugu ordua delako konpromisoak hartzeko“. Azken udal hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi politiko guztiak deitu ditu Bilduk eta Aralarrek osatzen duten Udal Gobernuak: EAJ, Alderdi sozialista, PP eta Ezker Anitza. Gaiarekin zerikusi zuzena duten eragile eta plataformak ere gonbidatu dituzte; horien artean, Stop Atez...
Read More
Iruzkin berriak