Legazpin abian da sistema mistoa
[Pello Zubiria Kamino] Legazpi (8.639 biztanle) herrian udalak gaur jarri du abian hondakinen bilketarako sistema misto berria. Albisteari oihartzun egin diote Hitzak (“Martxan da jada hondakinak biltzeko sistema mistoa Legazpin“), Noticias de Gipuzkoak (“Comienza la implantación del sistema mixto de recogida de residuos en Legazpi“) eta Diario Vascok (“El sistema mixto arranca en Legazpi con el 27% de familias apuntadas al PaP y el 73% al contenedor marrón“).
“Sistema mixtoa” deitu denaren berezitasunak beste ereduekiko honetan dautza:
– gaikako bilketa orokorra eta derrigorrezkoa da: zabor nahasientzako edukiontzi handi “betikoak” desagertuko dira karriketatik.
– errefusa zintzilikario pertsonalizatuetan laga behar da, ontzi grisetan. Atez Ateko bilketa, alegia.
– edukiontziak mantentzen dira atalontzako: ontzi arinak, papera eta kartoiarentzako. (Beira, etxeko olioa, pilak eta arropak eredu guztietan kaleko edukiontziz biltzen dira).
– organikoaren derrigorrezko bilketarako bi aukera dauzkate herritarrek: a) edukiontzi marroi kolektiboetan; b) nork berea bere zintzilikarioan lagata, Atez Ateko bilketarako. Udalak jakinarazi du Legazpiko familietatik 2.325k edukiontzi marroian uztea hautatu dutela eta 871k zintzilikarioetan lagatzea.
Kepa Urtzelai alkateak, Sagrario Etxabe zinegotziarekin eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuarekin egindako agerraldian oroitarazi du helburua artean emaitza onak lortzea dela, Legazpik gaur daukan %35eko birziklapen tasatik %73ra gerturatzeko. Herritarren %90ek behar diren materialak jaso dituela ere argitu du. Sei hilabeteko probaren ondoren, jarraipen batzordeak lortutako emaitzen balorazio orokorra egingo du. Hasi ra maiatzean “Legazpin soka-tira utzita, orain lokotx-biltzea” formulaz bataiatu genuen lasterketa. Animo eta eraginkorrena txapeldun.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks