‘Amantes de las Basuras’ topaketak asteburuan Donostian
Donostia Bizirik eta Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak antolaturik, Zaborzaleen XXIII. Topaketa (Encuentros de los Amantes de las Basuras) burutuko da Gipuzkoako hiriburuan azaroaren 1, 2 eta 3an. Ekologistak Martxan (Ecologistas en Acción) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa dauka ekitaldiak. Aurtengoan 23. edizioa ezagutuko duten jardunaldiok lehendik Iruñean ere ospatu izan dira.
Antolatzaileek jakinarazi dute (ikus Ecologistas en Acciónen “Donostia: XXIII Encuentros de Amantes de la Basura” albistea) Gipuzkoan azken urteotan ezarri den Atez Ateko bilketa aztertuko dela jardunaldiotan. Hizlarien artean izanen dira besteren artean Ricardo Ortega San Markoko lehendakari eta Lasarteko zinegotzi (IU) izana, Peio Lozano EHUko irakaslea, Ainhoa Intxaurraundieta GHK partzuergoko presidentea eta Carlos Arribas, Valentziako Ecologistas en Acciónekoa. .
Egitaraua osorik irakur daiteke Errausketarik Ez gunearen orri honetan.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks