Tolosako udalak aurkeztu du bost bilketa sistemaren arteko alderaketa
Tolosan hondakinen bilketa berri bat antolatzeko prozesua aro erabakitzailean sartu da atzo asteartez, urriak 22, herritarrei udalak egindako aurkezpenarekin. Bertan udal agintariek aurkeztu dute Idema ingeniaritza enpresak, (blog honek “Idemak bi hilabetetan egin beharko du Tolosarako hondakinen plan berria” albistean iragarri zen moduan) bost sistemaren artean egindako alderaketaren emaitza. Tolosaldeko Atariak “Hondakinen bilketa sistema berria erabakitzeko azken...
Read MoreIkaztegietan ere laster Atez Atekoa
Tolosaldeko Ikaztegietan (469 biztanle) laster Atez Ateko bilketa ezarriko duela iragarri du udalak. Mankomunitateak bere webgunean “Atez ateko bilketa nola izango den informatzeko gizarteratze prozesua Ikaztegietan” zabaldu duenez, mankomunitateko eta udaleko teknikari eta hautetsiek marraztu dituzte ezarpenaren ezaugarri nagusiak eta herritarrekin eztabaidatu dituzte hilaren 18 eta 19an. Ikaztegieta bi eremutan banatu dute: landa eremukoek giltzaz ireki ahal izango duten bilketa...
Read MoreLegazpiko familien %27k Atez Atekoa hautatu du: gutxi ala asko dira?
[Pello Zubiria Kamino] Legazpiko udalak azaldu du bilketa mistoa antolatutaherritarrei aukeran emanik, %27k Atez Atekoa aukeratu dutela biltzea beren organikoa, gainerako %73ek edukiontzi marroian uztea. (Errefusa Atez Ate biltzen dela ez ahaztu). Asko dira %27? Gutxi dira? Bi konparaketa bururatzen zaizkit. Batetik, udal hauteskundeetako botoekin alderatzea. Zergatik? Nabarmena da hondakinen gatazkarekin Gipuzkoako zenbait indar politiko, ekonomiko eta mediatikok higatu nahi duela Bilduk...
Read MoreAste honetako LARRUNen: ‘Herritarren konposta, ongarriaren iraultza’
[Pello Zubiria Kamino]ARGIA astekariak hilero plazaratzen duen Larrun gehigarriaren urriko zenbakiak honako titulua darama: “Hondakinen auto-kudeaketa. Herritarren konposta: ongarriaren iraultza”. 16 orriko gehigarriaren atarikoan esaten denez, “modan dago konpost egitea. Ingurumenaz kezkatutako familia aitzindarietatik eta ortu ekologikoa lantzen duten baratzezainetatik askoz haratago, milaka familiak ekin diote hondakin organikoak berrerabiltzeko dagoen era merke, errez...
Read More‘Birzzikleta martxa’ egin dute Tolosaldean
Tolosaldeko Zero Zabor taldeek deituta, urriaren 19an, larunbata, “Birzzikleta Martxarekin zabaldu dute Zero Zabor aldarria” Tolosaldeko Atariak plazaratu duenez. “Tolosaldean, ‘Zero Zabor norabidean’ bizikleta martxa eta kontzertuak 19an” albistean aurreratu bezala, eskualdeko herrietatik abiatuta, taldeak bildu dira Ibarran eguerdiko 12:00etan. Handik Tolosara joanda, Bonberenea gaztetxean bazkaldu dute 14:00etatik aurrera. Lekuan bertan antolatuak zituzten...
Read MoreBergaran abenduan hasiko dira Atez Ate
Bergarako udalak publikoki azaldu ditu herrian ezarriko den sistema berriaren xehetasunak, Goienak (“Bergarako bilketa sistema berriaren gaineko argibideak eman dituzte“) eta Diario Vascok (“El reparto de cubos del puerta a puerta a partir del 29 de octubre“) bildu dutenez. Dagoenekoz hondakinak esekitzeko posteak ezartzen hasi dira udal langileak eta ontziak gehi beste materialak (informazio orriak eta gainerakoak) urriaren 29tik azaroaren 13a artean banatuko zaizkie...
Read MoreEskoriatzaren herenean Atez Atekoa abiatuko da azaroaren 4an
Goienak jakinarazi duenez, “Eskoriatzan hilaren 28an hasiko dira hiri hondakinak gaika batzeko ontziak banatzen” Atez Ateko sisteman hasteko eta hau azaroaren 4an ezarriko da herriaren heren batean, proba gisan, Intxaurtxuetan, San Pedron eta Gaztañaduin egingo dela, eta 601 etxebizitzei eragingo diela. Eskoriatzako Atez Atekoak honela funtzionatuko du: aipatu auzoetan zintzilikarioak eta hondakin organikoarendako edukiontzi komunitarioak jarriko dira; azken hauek zabaltzeko...
Read MoreLegazpin abian da sistema mistoa
[Pello Zubiria Kamino] Legazpi (8.639 biztanle) herrian udalak gaur jarri du abian hondakinen bilketarako sistema misto berria. Albisteari oihartzun egin diote Hitzak (“Martxan da jada hondakinak biltzeko sistema mistoa Legazpin“), Noticias de Gipuzkoak (“Comienza la implantación del sistema mixto de recogida de residuos en Legazpi“) eta Diario Vascok (“El sistema mixto arranca en Legazpi con el 27% de familias apuntadas al PaP y el 73% al contenedor...
Read MoreTolosako udalak 22an aurkeztuko du bilketa sistemen konparaketa
Tolosako alkate Ibai Iriartek iragarri du datorren asteartean, urriak 22, udalaren enkarguz Idema ingeniaritza enpresak hondakinen bilketa sistema ezberdinak alderatzeko prestatutako txostena aurkeztuko diela herritarrei. Tolosaldeko Atariak “Hondakin bilketa sistemen alderaketa aurkezteko herri batzarra izango da asteartean” albistean aurreratu duenez, ikerlanak honako sistemok alderatu ditu: bosgarren kontenedore boluntarioa (Zarautz), nahitaezko bost edukiontzietan...
Read MoreAuzo-konpost guneak ugarituz doaz
Prentsan tantaka baina etenik gabe azaltzen dira herri batean eta bestean udalak herritarrek auzolanean konposta egin dezaten antolatzen dituzten gune berrien albisteak. Esaterako herriotan: – Lasarte (“El Ayuntamiento habilitará dos zonas para el compostaje comunitario“, Diario Vasco). – Azkoitia eta Azpeitia (“Azkoitian eta Azpeitian auzokonposta egiteko gune gehiago jarri dituzte“, Hitza) – Getaria (“Auzokonposta ikastaroa emango dute bihar,...
Read More
Iruzkin berriak