Lezon hondakinetan aurreztu 200.000 euroen zati bat gizarte gaietarako
Lezoko udalak 2014rako aurrekontuak aurkeztu dituenean, azaldu du Atez Atekoari esker udalak 200.000 euro aurreztu dituela eta horien zati bat gizarte gaietan inbertituko duela. Albistea Hitzan irakur daiteke osorik: “Atez atekoarekin lortutako 200.000 euroko aurrezkiaren zati bat, gizarte gaietan inbertituko du Lezoko...
Read MoreErrauskailua itxi osteko erreakzio gehiago
Jarraitzen dute plazaratuz GHKk Zubietako errauskailu asmoa lurperatu ondorengo erreakzio gehiago, nagusiki alderdi politikoen aldetik. Hona azken egunotako batzuk: – Denis Itxaso (PSE) “Bildu quiere perpetuar la vida de los vertederos hasta que revienten” (DV) – Juan Carlos Cano (PP) “La basura a la Diputación se la trae al pairo, solo quería parar la incineradora” (DV) – “Alcaldes y concejales del Goierri y Urola denuncian el «ocultismo» de...
Read MoreZenbat janari alferrik galtzen dugu Europan?
Euskal Herriko estatistikarik ez den arren, Irlandan bai daukate kuantifikatua: erositako jaki guztien herena doa zakarretara. Kalkulu horretatik at geratzen dira baserrietan ekoiztu bai baina eroslearen eskuetara iritsiko ez diren janariak, itsusiak izateagatik baztertuak, ekoiztutako guztien erdia. Etxeetara iritsita zakarrontzira doazen jakien xahuketaz bideoa egin dute Monaghan, Cork eta Galwayko konderriek.
Read MoreOrdizian %78ra iritsi dira
Ordiziako udalak prentsaren aurrean aurkeztu du lau hilabeteotan Atez Ateko bilketarekin egindako hobekuntzaren balantzea, Hitzak “Sailkatu gabe ateratzen diren hondakinak egunero biltzeari utziko diote Ordizian” albistean zabaldu duenez. Lau hilabeteotan sistema zaharrarekin hondakinen %36 biltzetik sailkatuta pasatu dira azaroko %78ra. Udal agintariek esan dutenez, “2012ko irailean eta urrian 191,5 tona errefusa jaso baziren, 2013ko epe berean 52 tona jaso dira; %72...
Read MoreMalerrekan lehen auzo-konpost gunea
Ttipi-Ttapa aldizkariak zabaldu duenez “Malerrekako lehen auzo konpostatzailea jarri dute herrian” kronikan, Zubietan ireki dute lehenbiziko hori. 5.400 jende biltzen ditu Malerreka eskualdeak 13 herritan banatuak, horietan handienak Doneztebe, Sunbilla, Bertiz-Arana eta Ituren. Zubietako hau da zonaldeko lehenbizikoa. Bera, Lesaka, Etxalar eta Arantza biltzen dituen Bortzirietan iaz ekin zioten auzolaneko...
Read MoreErabilera bakarreko plastikozko zorroak debekatu dituzte Andorran
Ingurumenarentzako hain kaltegarriak diren erabilera bakarreko plastikozko zorroak debekatuta daude Andorran azaroaren 19tik aurrera. “La fi de les bosses de plàstic d’un sol ús” kronikan irakur daitekeenez, orain herritarrak nor bere poltsa edo otarrarekin joan beharko du erosketak egitera, edo esku hutsik joanez gero komertzioak hiru aukera eskainiko dizkio: gai berziklagarriz egindako poltsa erostea, oihalezko zakua erostea edo kartoi zein plastiko berziklagarrizko kaxan...
Read More‘Erraustegia, kedarretatik argira’ ekitaldia gaur hasita bederatzi herritan
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) berrikitan Donostian aurkeztu duen “Erraustegia, kedarretatik argira” ekitaldia gaur, asteartea, eskainiko du Amasa-Villabonan eta ondotik zortzi herri gehiagotan: Zarautzen 27an, Oñatin abenduaren 2an, Errenterian 3an, Lasarte-Orian 4an, Usurbilen 5ean, Deban 10ean, Azpeitian 11n eta Beasainen 12an. Kursaalean egin bezala, ekitaldiari hasiera emateko ‘Bukatu da jolasa’ ikus-entzunezkoa proiektatuko da, Gipuzkoan errauste planta...
Read More‘Konposta, hondakinak ongarri’ afixak Interneten
Urri bukaeran Hernanin eta Usurbilen Konpost Egunak ekitaldia burutu zuten,”Atez Atekotik Zero Zaborrerantz ” jardunaldien hirugarren edizioan. Hernanin entzundako hitzaldiez gain, Usurbilen herritarren konpostaren inguruan erakusketa antolatu zuten eta bertan azalpenez beterik erakutsi ziren panelak Interneten jarri dituzte libre antolatzaileek, “Konposta, Hondakinak ongarri” izenekoak. Hernanin Zero Zabor, Gipuzkoa Zero Zabor eta Usurbil Zero Zaborren elkarlanaren...
Read MoreOrmazabalek iragarri: EAJk agintzen badu errauskailua eraiki dezake
Diario Vascon eman dio elkarrizketa Fernando Segurari Markel Olanorekin Gipuzkoako Foru Aldundian ingurumen diputatu izan zen Carlos Ormazabalek. Tituluan nabarmendu badute ere errauskailua ez egiteagatik kontratua eskuratu zuten enpresei eman beharreko kalte-ordaina, “El capricho de Bildu de parar la incineradora nos cuesta a los guipuzcoanos 13.700.000 euros“, elkarrizketan barrena Ormazabalek garbi iradoki du bere alderdia den EAJ egiten bada berriro Gipuzkoako Aldundiaren jabe,...
Read More‘Dime, abuelo, Kordoban hondakinak erraustearen kontrako bideoa
Cordoba Aire Limpio plataformak aurrera daramatzan ekintzen artean azkena izan da “Dime, abuelo” bideoa, Cosmo porlan fabrikan hondakinak erretzeko dagoen proiektua salatzeko. Bideo gehiago ere eskaintzen ditu bere webgunean, adibidez “Escape de cemento en la fábrica Asland de Córdoba” erakusten duena nola geratu ziren usina inguruko zenbait herritako kaleak 1992an filtroek huts egin...
Read More
Iruzkin berriak