Bilboko hondakinak erraustea erabaki du udal gobernuak, EHBilduk dioenez
Bilboko udalean EHBilduk daukan bozeramaile Aitziber Ibaibarriagak salatu du EAJren gobernu taldeak, Iñaki Azkuna alkatea buru, sekretuan hitzartu duela hiriko hondakinak Zabalgarbiko errauskailuan kiskaltzea. Horregatik eskatu du kontuak publikoki eman ditzala herri-lan eta zerbitzuen zinegotzi ordezkaria den Jose Luis Sabasek. EHBilduren ustez, aurtengo urte hasieran Arraizen estreinatu zen TMB plantarena aitzakia izan da Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko udalak isilpean eta eztabaida publikorik gabe erabakitzeko tratamendu planta horretatik pasaz Zabalgarbira eramatea orain artea lurraldeko eskematik kanpo udalak kudeatzen zituen milaka zabor tona horiek. Albistea Garak eman du: “EH Bildu acusa al Gobierno Azkuna de querer ‘imponer’ la incineradora sin debate“.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks