Errauskailu proiektua gelditu izana ospatu dute Usurbilen
Atzo, igandea, “Nik ere errauskailua gelditu dut!” festarekin ehunka lagunek ospatu dute Usurbilen Zubietako errauste plantaren proiektua bertan behera geratu izana. Goizean errauskailua egiteko mendi urraketara ibilaldia burutu ostean, Usurbilbo plazan pailazoen erakustaldiak, dantza eta bestelako ospakizunak izan dira, azkenean antolatzaileen agiriaren irakurketaren ondoren Gipuzkoa Zero Zabor, Erraustegiaren aurkako plataforma, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Greenpeaceko...
Read More‘Nik ere erraustegia gelditu dut’ jaialdia Usurbilen abenduaren 29an
Abenduaren 29an, igandea, Zubietako errauste plantaren proiektua betirako lurperatu izana ospatu da Usurbilen, Gipuzkoa Zero Zabor mugimenduak antolatu duen “Nik ere erraustegia gelditu dut” jaialdiarekin. Egitaraua irekiko du goizeko 09:00etan abiatuko den mendi ibilaldiak, 11:00etatik aurrera hainbat ekimen iragartzen dira haur, gazte eta helduentzako, eta 13:00etan burutuko da ekitaldi nagusia. Usurbilgo ekitaldira hurbiltzeko egin dute Gipuzkoa Zero Zabor, Errausketaren Aurkako...
Read MoreUrnietako alkateak aitortu du emaitzak urrun daudela %65eko helburutik
[Pello Zubiria Kamino] Urnietako udalak Eguberri bigarrenean, abenduak 26, hondakinen batzorde berria jarriko du abian, Diario Vascok “El Consistorio contará con una ordenanza de residuos desde el mes de abril” kronikan azaldu duenez. Juan F. Manjarresek kontatu duenez, Mikel Pagola (EAJ) alkateak aitortu du edukiontzi bidezko borondatezko bilketarekin (bostgarren edukiontzi marroia organikoarentzako, errefusa kaleko kontainer handietan botatzea libre) %43 inguruko datuetan...
Read MoreLasaoko San Millan: auzo-konpostaren emaitza (bideoa)
Maiatzean Urola Erdiko mankomunitateak hitzarmena sinatu zuen Izan fundazioarekin Lasaon (Azpeitia eta Zestoa artean) daukan San Millan egoitzako otorduen soberakinak auzolanean konpost bihurtzeko. 40 pertsonak egunero sortzen duten txerrijana egurrezko kaxatan birziklatzen hasirik, abuztuan etxolak eraiki zituzten zeregin horretarako, Nafarroako Sakanak gure artean hain ezagun egin dituen etxola frantsesetakoak. Orain 8 minutuko bideoan bildu dute San Millanen egindako lanaren eta lortutako...
Read MoreElgetak atzeratu egin du herri galdeketa
Apirilean Elgetako herrian adostu zutenean hondakinen inguruko adostasuna, urte amaierarako iragarri zuten sistema berriaz herri galdeketa egingo zutela. Orain Goienak zabaldu duenez, “Abendurako iragarrita zegoen herri galdeketa atzeratu egingo dute“. Apirilean zabaldu zen arren “Elgetako udalak %70-80 birziklatzeko sistema propioa onartu du aho batez” albistea, geroztik ez da azaldu hitzarmen hark aurreikusten zuen edukiontzi txipdunez zehaztapen gehiago. Herri...
Read MoreGarbia plataformek Legazpi aipatu dute 5. edukiontziaren emaitzen eredu
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vascok eman du albistea: “Plataformas vecinales dicen que el 5º contenedor logra resultados similares al PaP. Ponen como ejemplo la tasa del 75% de recogida selectiva lograda en Legazpi, donde hay un sistema mixto, ‘principalmente gracias al contenedor marrón’“. Adierazpen horiek egin dituzte Gipuzkoan Atez Atekoaren kontra ari diren plataformek, Tolosako Patxi Amantegi buru, Batzar Nagusietan gaiaz egiten ari diren agerpen eta...
Read MorePasai Antxon zintzilikarioak eta lokalak erabiliko dituzte Atez Ateko bilketan
Pasai Antxon (4.600 biztanle) ari dira zehazten negua bukatzerako abian jarriko duten Atez Atekoaren hainbat ezaugarri. Egunotan jakin dute herritarrek beren hondakinak bi era hauetako batean laga ahal izango dituztela: batzuek zintzilikarioetan, besteek horretarako udalak prestatutako lokaletan. Bilketa egunak ere ezberdinak izanen dituzte, Hitzak azaldu duenez: Zintzilikarioetan organikoa igandeetan, asteazkenetan eta ostiraletan bilduko dute; ontzi arinak astelehen eta ostegunetan; papera...
Read MoreSan Markoko zabortegia zifratan
Diario Vascon Fernando Segurak plazaratu du “Gipuzkoa cierra su mayor basurero” erreportajea, Donostialdeko zaborrak lau hamarkadan pilatu ostean itxi berria dutenari buruzko datuz betea. 24 hektareako eremuan 3 milioi tona zabor metatu ditu. Horietatik 157.500 metro kubiko hondakin lekualdatu beharko dute, isuriak hobeto kontrolatzeko. 208.500 metro kubiko material gehiago beharko da horiek guztiak metro eta gehiagoko geruza batez estaltzeko. San Marko betirako isteko lanak 2019an...
Read MoreBergara Garbia plataformak Atez Atekoaren kontrako protestan darrai
Bergara Garbia plataformak jarraitzen du herri horretan Eguberrietako jaien bueltan ezarri behar duten Atez Atekoaren kontrako protestan. Abenduaren 2an antolatu zuen ordura arte balkoietan eskegita edukitako zabor zorro urdinak udaletxe atarian lagatzea, Goienak “Udaletxe kanpoan utzi dituzte orain arte balkoietatik zintzilikatutako poltsak” bideo eta guzti bildu bezala. Hedabide berak zabaldu duenez, egunotan Garbia plataforma kanpaina berrian ari da: “Atez ateko sistema...
Read MoreSakanak konpostatze planta berria eta enplegu berdea sustatu nahi ditu
Albiste bikoitza zabaldu dute Guaixe herri hedabideak (“Mank-ek hondakinen kudeaketa integraleko enplegu tailerra antolatu nahi du“) eta Noticias de Navarrak: “La Mancomunidad estudia poner en marcha una planta de compostaje” eta “Sakana solicita un taller de empleo de gestión de residuos“. Sakanako mankomunitateko lehendakari Aitor Karasatorrek esan duenez, alde batetik konpostatze planta berria eraiki nahi dute, eskualdean bertan tratatzeko bai Atez Ateko...
Read More
Iruzkin berriak