Eibarren hondakinen tasa %20 igoko zaie 5. edukiontzian ez daudenei
Eibarko udalak jakinarazi du hamabost egun urritan 1.000 familia berrik eman dutela izena organikoarentzako edukiontzi marroiaren giltza (urtarriletik aurrera txipa izango dena) eskuratzeko. 5. edukiontziaren giltzarik jaso ez dutenei tasa %20 igoko zaiela iragartzeak ekarri du, antza, emaitza osasuntsu hori. Udalak, bestalde, herritarrei jakinarazi die denei komeni zaiela ahalik eta organiko gehien era berezian biltzea, gero GHKk bildutako hondakinei bi prezio jartzen dizkielako: zabor nahasia herritik eramateagatik 142 euro pagatu behar dio udalak, aldiz, organikoa entregatuz gero 72 euro. Albistea Diario Vascok zabaldu du: “La Mancomunidad consigue 1.000 adhesiones al quinto contenedor en quince días“
Suposatzen dut galdeketa egingo dutela herrian ea jendeak onartzn duen neurria. Oh, wait…!
Sistema horrek tranpa dauka: Birziklatu nahi ez duen eibartar bat izango banintz, hauxe egingo nuke: giltza hartu, zerga gutxiago ordaindu eta dena nahastuta botatzen jarraitu. Ikusiko dugu birziklatze tasak zenbat igotzen diren hurrengo hileotan Eibarren. Gutxi, seguru.
Bestetik, kuriosoa Eibarko udal progreak neurri hau hartu duela GHKk gehiago kobratzen diolako, eta ez ingurumen kontzientzia daukalako eta gehiago birziklatzea onuragarri iruditzen zaiolako! Halako jendearekin…