Gaurtik igandera Parisen Zero Waste Europeren biltzarra
[Pello Zubiria Kamino, Paris-Bobignytik] Gaur hasirik igande eguerdira arte luzatuko da Zero Waste Europe (ZWE) elkarteak Parisko Bobigny hirian burutuko duen biltzarra. ZWErekin ekitaldiok antolatzen aritu dira: Bobignyko udala, Parisen bertan eraiki duten TMBaren kontrako ARIVEM koordinadora eta CNIID Hondakinei buruzko Informazio Independenteen Zentro Nazionala. Ekitaldiok baliatu nahi dituzte Frantziako Zero Zabor mugimendua abian jartzeko. Ostiral arratsaldeko eta igande goizeko saioak...
Read MoreAretxabaleta ekainean Atez Ate
Aretxabaleta (6.850 biztanle) herriko udal gobernuak jakinarazi du ekainean hondakinen gaikako Atez Ateko bilketa ezarriko duela. Bilduko alkate eta zinegotziek azaldu dute 2012an hondakinen inguruko hausnarketa hasi zutenetik Aralar eta EAJko zinegotziekin bezala Garbia plataformarekin saiatu direla adostasun bat lortzen, tartean hauei proposatu zietelarik atez ate soilik errefusa eta ontzi arinak biltzea eta organikoaren bilketa, orain arte polemikoena izan dena, familia bakoitzari aukeran...
Read MoreZabalgarbik kalefakzioa eskaini du Bilboko Zorrotzaurre berotzeko
Garan Agustin Goikoetxeak “Zabalgarbi se postula para calentar con su vapor edificios de Zorrotzaurre” plazaratu duenez, alternatiba berri hori ari dira aztertzen orain Bilboko Zorrotzaurre auzo berriaren kalefakzio beharra asetzeko. Errauskailuetan zabor nahasiak errez lortzen den beroa kalefakziotarako erabiltzea aspaldikoa da, berrikitan Joan Marc Simón adituak “Danimarkako trantsizioa: erraustetik zero zaborrera” artikuluan esplikatua duenez. Garak dioenez,...
Read MoreEAJren eskariz, Europako Batzordeak aztertuko du Gipuzkoako hondakinen plana nola dagoen
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako instituzio nagusietan gobernatzen duen Bilduren kontrako ofentsiban darraite PSEk eta EAJk Zubietan egin beharreko errauste planta bertan behera uztea erabaki duela eta. Debabarrenak eta San Markok GHK auzitara eraman ostean errauskailua geratzeagatik, salaketa EAJko eta PSEko lehendakari eta lehendakariordeek sinaturik, Izaskun Bilbao europarlamentari bizkaitarrak salatu du errauskailuaren lurperatzea Bruselan, erantzun bezala ekarriz Europar Batasunako...
Read MoreBeasaingo herritarrei deia organikoaren edukiontzi marroia erabili dezaten
Beasaingo udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez egin diete deia herritarrei organikoarentzako 5. edukiontzia (marroia) erabili dezaten. Albistea eman dute Hitzak (“Edukiontzi marroia erabiltzeko dei egin dute Beasaingo alderdi guztiek“) eta Diario Vascok (“Impulso al contenedor marrón“). Bilduk gobernatzen duen udal honetan 2012ko martxotik txipez irekitzen dira edukiontziok. Orain artean giltza hori berenganatu duten besaindarrek (3.250 familia,...
Read MoreDebabarrenak eta San Markok GHK auzitara errauskailua geratzeagatik
Diario Vascok aurreratu du berria: “Demandas contra el Consorcio de Residuos por el pago de 13 millones de euros por paralizar la incineradora“. San Markoko Denis Itxaso eta Debabarreneko Arcadio Benítez presidenteek PSE) eta Mikel Pagola eta Ricardo Garate (EAJ) lehendakariordeek aurkeztu dute salaketa auzitegian.
Read MoreDatorren asteartean, otsailak 4, Bergara hasiko da hondakinak Atez Ate batzen
Bergara (14.708 biztanle) datorren asteartean, otsailak 4, hasiko da bere hondakinak Atez Ate biltzen. Goienak zabaldu du albistea. Debagoieneko herri handiena izango da sistema horretara aldatuko dena, eta Gipuzkoan oraingoz bigarren handiena Hernaniren ondoren (19.000). Bergaran hondakinen bi atal jasoko dira atez ate, organikoa eta errefusa, eta bidrioak, paper-kartoiak eta ontzi arinak karrikan lagatako edukiontzietan orain arte bezala. Hemen ere kaletik desagertuko dira zabor...
Read MoreZero Waste Europek urteroko biltzarra burutuko du Parisen asteburuan
Zero Waste Europe mugimenduak urtarrilaren 31an, ostirala, hasita otsailaren 1 eta 2an burutuko du Europa mailako biltzar nagusia Parisko Bobignyn. 2012an Donostiako biltzarrean egin bezala, Bobignykoan ere Europan Zero Zabor helburuaren inguruan mugitzen diren ekintzaile nabarmenetakoak bilduko dira, azken hilabeteetako lanen balantzea egin eta 2014ko planak finkatzeko. Ostiraleko eta igande goizekoak ZWEko kideen barne-bilerak izango diren bezala, larunbat goiz eta arratsaldekoak...
Read MoreEzkio-Itsason gaur desagertuko dira zabor nahasiendako edukiontzi handiak
Goierriko Ezkio-Itsasok (625 biztanle) gaur kenduko ditu bere udal eremutik azken urteotan tipikoak egin diren kontainer berde handiak, zabor nahasiak botatzeko prestatuak. Diario Vascok zabaldu duenez, gaurdanik birziklagune berriak erabiliko dituzte herritarrek. Gaurtik aurrera, halaber, debekatuta dago organikoa beste edozein atalekin nahasirik uztea. Oso herri sakabanatua den Ezkio-Itsasok gaurdanik funtzionatuko du Atez Atekoan ari diren udalerrietako landa eremuek bezala: hauetan ez...
Read MoreTxingudik badauka B Plana: hondakinak Zaragozara bidaltzea
Noticias de Gipuzkoak zabaldu duenez, Irunen Partidu Popularrak zinegotzi daukan Juana de Bengoetxeak argitara atera du Txingudiko mankomunitateak Irun eta Hondarribiako hondakinentzako daukaten B Plana: bi herriotako zaborrak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari emateko partez Zaragozara bidaltzea. PPko bozeramaleak dio Txingudiri merkeago aterako litzaiokeela formula hori dirutan, zabor nahasizko tona bakoitzeko Zaragozakoak 90 euro kobratuko lizkiokeelako GHKk 135 kobratzen dizkion...
Read More
Iruzkin berriak