Eskoriatzako udalak salatu ditu Atez Atekoaren kontrako sabotajeak
Goienan Jagoba Domingok idatzizko eta bideozko kroniketan azaldu duenez, “Eskoriatzan hondakinen proba pilotuaren boikotaren gaineko salaketa egin du Udalak“. Udal gobernuko ordezkariek herritarrei jakinarazi diete hilabeteotako esperientzia gazi-gozoaz egiten duten balantzea. Gozoa, sistema berriak ahalbideratu duelako gaikako bilketa tasak maila oso on bateraino eramatea. Gazia ere bai, Atez Atekoaren kontra dauden zenbait herritarren jokabidea protesta izatetik sabotajea izatera pasatu delako. Azpiegitura publikoak hondatu eta bilketa txukun egiten duten herritarren ahaleginaren emaitza desitxuratzen duten horiei, udalak abisatu die ordenantzak baimentzen dizkien bideak erabiltzen hasiko dela. Diario Vascok ere eman du albistea: “Se hará cumplir la ordenanza de depósito de residuos“
Euskararen mesedetan baino ez dut idazten.
Izenburu hori askoz txukunago idatzi ahal zen, galdegaia hobeto erabilita.
“Eskoriatzako Udalak Atez Atekoaren kontrako sabotajeak salatu ditu” edo
“Atez Atekoaren kontrako sabotajeak salatu ditu Eskoriatzako Udalak”, ze orain idatzita dagoen bezala ematen du udalak baietz, salatu duela, baina beste norbaitek (?) ez.
Bi edo hiru aldiz irakurri behar da, edo albiste osoa, zuek esan nahi duzuena ulertzeko.
Beneta, zimikoa eragiten du bihotzean.
Euskaldunon hizkuntza eskubideen barruan kalitateko euskara jasotzea era badago.
Albistearen gorputzak, ostera, aitzakiarik ez