Dario Fo antzerkigileak Atez Atekoa aldarrikatzen du (bideoa)
“Dario Fo sostiene la Raccolta Differenziata Porta a Porta” du izena Mateo Incerti erabiltzaileak Youtuben eskegi duen bideoak, zeinetan 1997an Nobel Saria eskuratu zuen antzerkigile italiar famatuak aldarrikatzen duen hondakinen Atez Ateko bilketa Reggio Emiliarako. “Hondamendia saihesteko gauzarik beharrezkoena da hondakinak atez ate biltzea. Zibilitatezko ekintza da”. Dario Fok kontrajartzen ditu alde batetik hondakinen gaikako bilketa antolatua eta bestetik errauskailuen formula, bere hitzetan Napoli bezalako hiri eta eskualdeak zaborren krisira eraman dituena.
2008an egin zituen adierazpenok Dario Fok, Reggio Emilian eta bere eskualdeko herri askotan eztabaidatzen ari zirenean Atez Atekoa ezartzea. Azken hamarkadetan Cavazzoliko errauskailura bidaltzen ziren inguru haietako zabor asko eta errausketaren kontrako ekintzaileek lan askoren buruan lortua zuten Italiako beste eskualde askotan erabiltzen zen Racolta Differenziata Porta a Porta (hondakinen gaikako Atez Ateko bilketa) ezartzen hastea. 2008ko eztabaida haiek ekarri dute emaitzarik: Reggio Emilia eskualdeak gaikako bilketan %60a alkantzatu zuen 2011an eta 2012an probintziako gobernuak argi berdea eman zion Cavazzoliko errauskailua ixteari.
http://www.vilaweb.cat/noticia/4166930/20140114/vic-primera-gran-ciutat-pais-fara-recollida-selectiva-porta-porta.html