Hondakinen eztabaida piztu da Bizkaian
[Pello Zubiria Kamino] Inork uste bazuen hondakinen ingurukoa eztabaida giputz bat zela, azken egunotan Bizkaitik iritsi diren albisteek erakutsi diote ezetz. Ekologistak Martxan elkarteak plazaratutako azterketak mugitu ditu erabat bare ziruditen urak, azalduz Zabalgarbik legez dagokiona baino gehiago kutsatu duela, energiaren aldetik efizientziarik ez daukala eta bere eskoriak eta errautsak barreiatzen dituela Bizkaian dauden dozena erdi hondakindegitan barrena. Gero etorri dira bateko eta besteko erantzunak, eta atzo bertan, ostirala 21, Iosu Madariaga Ingurumen diputatuaren azalpenak… eta erasoak.
Atzo Madariagak esandakoaz kronika mamitsuak azaldu dituzte Berriak (“Bizkaian hondakindegietara bidalitako zabor kopurua gutxitu du TMB plantak“), Garak (“La Diputación de Bizkaia busca la polémica en la gestión de residuos” eta Deiak (“Bizkaia alcanza el objetivo europeo del 50% de reciclaje“), azken bi hauek pagatu gabe leitu ezinezkoak. Deiak egun pare bat lehenago Iosu Madariagaren posizioa aurreratu zuen “Iosu Madariaga destaca que Bizkaia cumple los objetivos con los residuos” albistean. ElDiarioNortek ere dedikatu dio albistea gaiari: “El Gobierno constata problemas con los residuos de Zabalgarbi pero descarta contaminación“.
Garak tituluan aurreratu eta kronikan landu duena, alegia Madariagak mesprezatu duela Gipuzkoako Foru Aldundia egiten ari dena hondakinekin, berretsi du Diario Vascok: “Bizkaia considera una «ensoñación» el plan de residuos de Bildu“. Ez da berria, aurretik Josu Bilbao aldun nagusiak berak eta Iñaki Azkuna Bilboko alkateak esan izan dituztenak ezagututa. Baina oraingoak polemika berpiztuko du, eta Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko talka baino EAJren eta EHBilduren ereduen arteko alderaketa egongo da mahai gainean. Alternatiba alderdiak grafiko honetan bildu ditu EAJren eta EHBilduren bi ereduen arteko aldeak.
Prentsak Iosu Madariagatik bildu dituen kroniketatik aurreikus daitezke ondoko egunetako zenbait eztabaida. Bi aipatzearren. Bata, Maite Asensio Lozanok Berriako kronikaren azken paragrafoan dioen hau, Bizkaiko TMB berriaren emaitzak direla eta: “Aldundiaren arabera, zenbateko hori gainditu zuen birziklatutakoak: 278.362 tona, hondakinen ia %46 —datu horren barruan sartu dute erraustean balioztatutakoaren zati bat— “. Ikusiko da nola ezkontzen den hori guztia Deiak tituluan iragarritako %50eko birziklatzearekin: “Bizkaia alcanza el objetivo europeo del 50% de reciclaje“.
Bigarrena, ElDiarioNorteren kronikaren azken esaldiak aurreratzen duen nobedadea: “Otra de las críticas del informe de los ecologistas se refería a que Zabalgarbi funcionó de manera ilegal al no cumplir el índice de eficiencia energética para una instalación generadora de energía. El hecho de que produzca electricidad a través de residuos le posibilita no tratar previamente esos desechos que son quemados. El Gobierno asegura que desde octubre existe una nueva legislación sobre esta materia, por lo que ahora se está estudiando si la incineradora debe catalogarse como una instalación es de valorización energética de residuos o de eliminación de residuos. La diferencia es sustancial, ya que en el segundo caso obliga a un tratamiento previo de los desechos, que ahora Zabalgarbi no realiza“. Alegia, Eusko Jaurlaritzak berak oraingoz ez daukala garbi Zabalgarbiren efizientzia energetikoa, hori ez argitzeak dakartzan ondorio guztiekin.
Azkenik, baina ez garrantzia gutxiagorekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu duen plan berriari hedabide nagusietatik eraso zaionez hondakindegi berrien gaiarekin (Noticias de Gipuzkoa: “Errazkin no concreta la ubicación del vertedero de inertes“, “¿Qué supone la inertización?“, [editoriala]“Más vertedero”…), Bizkaian zenbat eta nolako hondakindegiak dauden ezagutu izanak beste maila batean kokatuko du eztabaida hau.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks