Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Errauskailuaren ‘swap’en epaiketa: orain arte ikasi duguna
Atalak: Auzitegiak, Bankuak, Partzuergoa
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 28an bukatu da Donostiko Auzitegian La Caixa eta Banesto bankuen eta Price-Waterhouse aholkularitzaren kontra Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) aurkeztutako salaketaren epaiketa. Blog honetan osteguneko “Errauskailuaren ‘swap’en auzia burutzen ari dira Donostian” sarreran kontatu zen lehen egunean entzundakoa, eta bigarren-hirugarren egunekoez honakoak publikatu dira:
– Berria “‘Swap’-ak baino “aukera hobeak” bazeudela ziurtatu du peritu batek”
– Naiz-Gara “Un experto en finanzas evidencia la mala praxis al asesorar y vender el swap para la incineradora”
– Noticias de Gipuzkoa “‘Es la cuarta incineradora que financio y la única que no ha sido un éxito’”
– Diario Vasco “El pleito contra los bancos expone a GHK al riesgo de seguir pagando por una incineradora que ha parado“.
Orain arte auzi saioei buruz publikatu direnetatik ikasi ditugunen artean badira nabarmentzea merezi dutenak:
– Jokoan dagoen dirutza ez du inork ukatu, antza: 175 milioi euroko inbertsio izan behar zuenetik orain artean GHKk 9,7 milioi baino ez ditu erabili, baina baldintza normaletan horien pagakizunak 15.000 eurokoak izango litzatekeen arren 500.000 euro kendu dizkiete bankuek. Oraingoz ‘swap’engatik 12 milioi euro galdu ditu GHKk.
– Bankuen ‘swap’ak sinatu zituzten GHKko buruzagiek -Carlos Ormazabal, Joxi Etxezarreta, Maite Etxarri- berretsi dute gai zirela produktu konplexu horiek sinatzeko, ‘swap’ek segurtasuna ematen ziotela inbertsioari, errauskailuaren obrak gelditzeak bilakatu dituela ‘swap’ak toxiko, Bidegik antzeko ‘swap’ak dauzkala kontratatuta eta inork txintik atera gabe ari dela pagatzen…
– Prosper Lamothe ekonomialariak, GHKren abokatuak deituri, argudiatu du: ‘swap’ak baino tresna finantziero hobeak hauta zitzakeela GHKren aurreko zuzendaritzak, bere interesen kaltekoa aukeratu zuela.
– Ezagutu ditugu bankuen aldetik operazioan parte hartu zutenen izenak: La Caixako Jaime Fariña eta Javier Cuervo eta Banesto Almudena García eta Sonia López-Saborit. Fariñak argitu du lau errauskailuren finantzaketan hartu duela parte, lauetan ‘swap’ak erabiliz -bere ustez Lamothek aurkeztu alternatibak desegokiak direlako- eta lauetatik bakarrik Zubietakoak egin duela frakaso.
– Armengol Grauk ere deklaratu du, GHKren aurreko zuzendaritzaren eskariz. Honek abisatu omen zien oraingo agintariei Zubietako errauskailua gelditzeak ondorio ekonomikoak ekarriko omen zizkiola partzuergoari.
– Jakin da Price-Waterhousek 200.000 euro kobratu zituela La Caixa eta Banestorekiko ‘swap’en kontratazioan aholkularitzan egindako lanagatik eta Garrigues abokatu taldea izan zela aholkulari juridikoa.
[P.S.] Adierazgarria da Fernando Segurak epaiketaren amaieran Diario Vascon egindako kronikari ezarri dioten titulu nagusia: “El pleito contra los bancos expone a GHK al riesgo de seguir pagando por una incineradora que ha parado“. Horra begien aurrean garbi azaldurik Gipuzkoako errauskailu proiektuaren zenbait ezaugarri nagusi. Bat, GHKko (orduko) agintariek bi giltzarrapoz blindaturik oparitu zietela labe erraldoia korporazio handiei: a) beren karguak [hauteskundeak burutu eta aste askotara] uzteko bezperan urte askorako erabakiak baldintzatuko zituzten kontratazioak esleitu eta sinatu zituzten, tartean kontratuak etetekotan kalte-ordain handiak onartuz; b) finantzazko katea, bankuekin hitzartuz erabaki estrategiko horietan aldaketaren bat eginez gero koste ekonomikoak oso handiak izatea. Bi giltzarrapoak Gipuzkoako herritarren diruaren kontura.
Bigarren emaitzak are ageriagoan utzi du Gipuzkoako indar ekonomikoen bozeramaile sutsu ari den Diario Vascoren lerro editorial errukigabea: kalte-ordainen errua omen da erabaki estrategikoak hartu behar dituzten agintariena, ez horien eskuak lotu dituen indar faktikoarena. Gordinki esanda, bortxatu dutenean gainera hezurrak hautsi dizkiotela salatu duen emakume zaurituari aurpegiratzen zaio bortxatzaileari aurre egin izana: “Relájate y goza” egin izan balu ez zitzaiola horrelakorik gertatuko.