Zestoan, gaikako bilketa komunitario derrigorrezkoa
[Pello Zubiria Kamino] Zestoan (3.361 biztanle) udal gobernu taldea daukan Bilduk eta oposizioan den EAJk aurkeztu dute Urola Erdiko zuzendaritzarekin adostutako hondakin sistema berria. “Gaikako bilketa komunitarioa” deitu diote, izango da “Atez Ateko komunitarioa” deituko dionik. Honela funtzionatuko du uda hasi aurretik martxan jartzekoa duten sistema berriak:
– Hondakinak etxeetatik gaika sailkaturik ateratzea derrigorrezkoa izango da: zabor nahasientzako kaleetan egoten ziren edukiontzi “berde” handiak desagertu egingo dira.
– Zestoako landa eremuetan, herritarrek ekarpen-guneetan lagako dituzte gaika sailkaturik beren hondakinak. Oro hare Atez Atekoa egiten den herrietan ezagutzen dituzten “ekarpen-gune” eta “larrialdi-guneen” formula berdintsua da.
– Zestoako kaxkoan eta Iraeta eta Arroa-Behera auzoetan hondakinen hiru atalen bilketa etxepe edo atarika egingo da: organikoa (astean hirutan), ontzi arinak (bitan) eta errefusa (behin), eta gainerako atalentzako edukiontziak lehen bezala kalean egongo dira (paperentzakoa eta beirarentzakoa).
– Bilketa komunitarioa egingo den sei egunetako bakoitzean, udaleko langileek atari bakoitzean ontzi bana lagako dute eta handik bi ordu eta erdira jasoko. Bakoitza familia gutxi batzuei dagokien ontziok egun eta ordu jakin horietan besterik ez d dira egonen atarietan.
– Zestoako plan berria aurkeztu dutenek azaldu dute sistema dagoenekoz martxan ikusi dutela Asturiasko Villaviciosan (15.000 biztanle).
Sistemak %70eko birziklatze tasa bermatzea jarraipen batzorde baten bidez zainduko dute.
Albistea hedabideotan:
– Hitza “Zestoan hondakinen bilketa sistema berria: adostasunez eta udarako martxan”
– Diario Vasco “Zestoako Bildu eta PNVk bat egin dute zabor jasotze sistema antolatzeko orduan“
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks