Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
San Marko: Atez Atekoan ari direnek besteen 5. edukiontzia zergatik pagatu?
Atalak: Auzitegiak, Ekonomia, Mankomunitateak, Udalak
[Pello Zubiria Kamino] Atzo ARGIAk aurreratu zuenez, sei udalerrik, Astigarragak, Usurbilek, Pasaiak, Oiartzunek, Hernanik eta Lezok, helegitea jarri diete Euskal Herriko justizia epaitegi gorenean Denis Itxasok San Marko mankomunitatean aurkeztu dituen aurrekontuei. Gaur sei alkateok azaldu dira prentsaren aurrean azalpenak ematera.
Goitik-ezkerretik hasita, Aiora Perez de San Roman (Oiartzun), Mertxe Aizpurua (Usurbil) Amaia Agirregabiria (Pasaia), Luix Intxauspe (Hernani), Ainhoa Zabalo (Lezo) eta Andoni Gartzia (Astigarraga).
Alkateek salatu dute San Markoko zuzendaritza, Denis Itxaso sozialista daukala lehendakari (“… paradoxa honen aurrean aurkitzen gara: PSEko alkaterik ez dagoen mankomunitate honen lehendakaritza alderdi horren esku dago, legitimazio demokratikorik gabe mankomunitatea kudeatzen”, zehaztu dute) beren herriak kaltetzen ari dela kudeaketaren kosteak erabakitzerakoan.
Sei herriotan udalek Atez Ateko bilketa egiten dute, mankomunitateko emaitzarik onenak eskuratuz, eta askotan entzun behar izan dute beren agintariek bilketa sistema garestia ezarria dutela. Gaur, ordea, alderantzizkoa salatu dute alkateok: mankomunitateak behartzen dituela besteen bilketa pagatzera. Nola? Alde batetik, 5. edukiontziarekin kudeatzen den organikoaren bilketa mankomunitateko herritar guztiei pagatu araziz; bestetik, herriok beharrik ez duten 5. edukiontzia mankomunitate osora zabaltzeko gastu berriak ere denei ordainarazita.
Auzitegian eztabaidatu beharko dute bi aldeek gai honetaz, antza denez mankomunitatean bertan elkarrizketa ezinezkoa dela eta. Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak honela zehaztu zuen Itxasoren jarrera: “Botere abusu hau salatzean, Denis Itxasoren erantzuna ‘gustora ez bazaudete mankomunitatea uzteko” gonbidapena izan zen'”. Laster ezagutuko da mankomunitateko lehendakariaren erantzuna, Diario Vasco egunkariaren bidez, oker handirik gabe.
Hondakinen kudeaketaren alde ekonomikoak gero eta garrantzia handiagoa edukiko du eztabaida honetan. Errauskailuan oinarritutako eskema nagusi zen bitartean, sortzen ari zen alternatibari klase guztietako deserosotasunak aurpegiratzen zitzaizkion, tartean garestiagoa izatea. Alternatiba egonkortu ahala, hondakinen kudeaketaren -hau da, zerbitzu publikoetara emanak dauden multinazionalen negozio txit oparo honen- benetako zifrak ezagutuz goaz. Errauskailua eraiki eta kudeatzearen atzean banku handien produktu toxikoak zeudela jakin genuen. Orain ezagutuz goaz sistema eraginkor eta iraunkorren zifrak eta baita kutsakor eta desegokienak ere. Eta printzipioak ez luke bueltarik behar: kutsatzen duenak, ordain beza.
Prentsaurrekoan alkateek irakurritako mezuak osorik eskuratu ditugunez, hona
San Marko mankomunitateko aurrekontuei helegitea
Egunon guztioi eta eskerrik asko etortzeagatik.
Ainhoa Zabalo naiz, Lezoko alkatea, eta hemen ordezkatuak gauden udalerrien izenean, Euskal Erkidegoko Auzitegi Goreneko Kontentzioso-administratiborako arloan aurkeztu dugun helegitearen berri eman nahi dizuegu.
Astigarraga, Usurbil, Pasaia, Hernani eta Lezoko udalerriek, iragan martxoaren 31ean helegitea jarri genien San Marko mankomunitatean PSE-PNV-PP alderdiek onartu dituzten aurrekontuei.
Aurrekontuak joan den azaroan aurkeztu ziren behin behinekoz, eta harrigarria bada ere, aurrekontu horietan aurreikusten da atez ateko bilketa egiten dugun mankomunitateko herriok, gure bilketaz gain, edukiontzi bidez egiten duten gainerako udalerrien bilketaren ordainketan ere parte hartu behar dugula.
Hau da, Hernani, Usurbil, Lezo, Astigarraga, Oiartzun eta Pasaiko herritarrak, Donostia, Urnieta, Lasarte eta Errenteriko bilketaren parte bat ordaintzera zigortu nahi dituzte PSE-PNV-PP hirukoteak, horretarako mankomunitateko estatutuak urratu behar badituzte ere.
Gainera, Denis Itxasok torlojuari beste itzuli bat eman nahi dio orain, eta 5. edukiontziaren kosteak ere San Marko mankomunitatea osatzen dugun udalerri guztien artean banatu nahi ditu. Honek udalerri bakoitzari gastu extra bat suposatuko dio, udalerri gehienak jasan ezin dezaketena.
Hau da Denis Itxaso erabiltzen ari den trikimailua 5. edukiontziaren hedapena inposatzeko. Izan ere, Denis Itsaso “zero kostean” eskaintzen ari baita 5. edukiontzia, baina haren gastuak udalerri guztien artean banatu nahi ditu.
Bidegabekeri honen aurrean, Mankomunitateko gure udalerrien ordezkariak elkarrizketaren bidean saiatu ziren, eta estatutuen urraketa zuzentzeko eskaera egin zuten San Markoko abenduko batzarrean. Baina alferrik. Denis Itxaso lehendakariak, eta bere sostengua diren PSE, PNV eta PP alderdietako kideek gehiengoaren indarra erabili zuten gutxiengo bati arbitrarioki kalte ekonomikoak inposatzeko. Botere abusu hau salatzean, Denis Itxasoren erantzuna “gustora ez bazaudete mankomunitatea uzteko” gonbidapena izan zen.
Funtzionamendu demokratikoari ere muzin egiten zaio, izan ere mankomunitatea osatzen dugun 10 udalerrietatik 9n Bilduk lortu baitzuen herritarren babesa alkatetzak eskuratzeko. Mankomunitatean, ordea, ez da proportzio hau islatzen, hiri handiek gehiegizko pisua dutelako. Ondorioz, paradoxa honen aurrean aurkitzen gara: PSEko alkaterik ez dagoen mankomunitate honen lehendakaritza alderdi horren esku dago, legitimazio demokratikorik gabe mankomunitatea kudeatzen, mankomunitatearen onerako baino, bere interes politikoak aurrera ateratzeko.
Denis Itxasori, San Markoko lehendakari bezala, mankomunitatea osatzen dugun udalerri guztien alde jokatzea dagokio, udalerri bakoitzaren erabakia aintzat hartzea eta guztien mesederako diren politikak sustatzea.
Aldiz, Denis Itxaso bere kargua erabiltzen ari da bere alderdiaren interes politikoak defendatzeko. Bere mankomunitatearen mesederako baino, bere alderdiari interesatzen zaion konfrontazio politikoa bilatzeko. Esan daiteke mankomunitatearen elkarbizitza kolokan jartzen ari dela eta bere kudeaketak zalantza asko sortzen dituela.
Andoni Gartzia, Astigarrako alkatea:
Egunon, Andoni Gartzia naiz, Astigarragako alkatea. Neronek helegitearen edukia azalduko dizuet.
Helegitearen muina San Marko mankomunitatearen estatutuetan datza. Estatutu horietan honako bi ideiak oso argi azaltzen dira:
1. Mankomunitatearen helburua hondakinen tratamendua da eta ez hondakinen bilketa.
2. Soilik mankomunitateko “gastu orokorrak” banatuko dira proportzionalki udalerrien artean, beren populazioaren arabera.
Orrialde bat banatu dizuegu eta hor aurkituko dituzue bi puntu hauek jasotzen dituzten San Marko mankomunitatearen estatutuen pasarteak. Horietan garbi azaltzen da zeintzuk diren mankomunitatearen eskumenak (1).
PSE-PNV-PP hirukoteak, aldiz, San Markoko batzarrean duten gehiengoaz baliatuz, estatutuen kontrako gastuen banaketa inposatu dute, atez ateko bilketa egiten duten herriak ekonomikoki zigortuz, edukiontzien bidezko bilketaren emaitza-ekonomiko kaskarrak estali nahian.
Zehazki, Donostia, Lasarte, Errenteria eta Urnietan egiten den bilketa denon artean ordaintzera behartu nahi gaituzte aurrekontu hauen bitartez. Are gehiago, Denis Itxaso, bere kabuz, “zero kostean” eskaintzen ari da 5. edukiontzia, baina haren gastuak udalerri guztien artean banatu nahi ditu.
2014ko aurrekontuetan oinarrituta egindako kalkuluen arabera, gehiegikeria honek suposatuko luke, adibidez, Hernaniko herritarrek dagokiena baino 1140.000 euro gehiago ordaindu behar izatea; Pasaiak 93.000 euro gehiago; Oiartzunek 60.000 euro gehiago; Lezok 35.000; Astigarragak 30.000 eta Usurbilek 3.000. San Markoko azken batzarrean eskatu genuen batzorde bat osatzea kopurua hauek denon artean adosteko, baina erantzuna ezezkoa izan zen, berriz ere. Denis Itxasok ez ditu kontuak egitea nahi, baina hauek agerikoak dira guztiontzat.
Urtarrilean aurrekontuei erreklamazioa jarri genien, baina Denis Itxasok, inolako azalpen edo argumenturik eman gabe, atzera bota zuen. Eta hemen amaitu zen bide administratiboa.
Gure herritarren interesen defentsan, eta PSE-PNV-PP taldeen itxikeriaren aurrean, epaitegietara jo behar izan dugu. Beste behin, talde hauek iharduera politikoaren judizializazioa bultzatu dute.
Beste alde batetik, helegitea aurkezteaz gain, epaileari eskatu diogu mankomunitatearen 2014ko aurrekontuak atzera botatzea, gure udalerrietan kalte ekonomikoak eragozteko kautelazko neurriak har ditzan, hain zuzen ere.
—
Albistearen oihartzunak prentsan:
“Atez atekoa duten udalek helegitea aurkeztu diete San Markoko aurrekontuei” (Naiz)
“Atez ateko bilketa egiten duten herriak zigortzea leporatu diete PSE-EE, EAJ eta PP alderdiei” (Hitza)
“Seis ayuntamientos de Bildu recurren los presupuestos de San Markos” (Diario Vasco)”
“Seis ayuntamientos de Bildu recurren los presupuestos de San Markos” (Noticias de Gipuzkoa)