Egunotako beste albiste bilduma
– Gipuzkoa “Gipuzkoako 1.400 denda eta tabernatan Zero Zabor norabidea sustatuko dute Dendartean elkarteak eta Foru Aldundiak” (Gipuzkoako Foru Aldundia) – San Marko “San Markos vuelve a licitar el contrato de recogida selectiva del papel-cartón, envases y bio-residuos“, “Los municipios del puerta a puerta no quieren seguir pagando la recogida selectiva” (Diario Vasco) “Bildu quiere frenar el contrato de recogida selectiva de san...
Read MoreAzkoitiako udalak osoko bilkuran erabaki du sistema mistoa jartzea
[Pello Zubiria Kamino] Denen zorionerako, Azkoitiko udal batza atzo, maiatzak 29, normaltasunez hasi eta bukatu zen. Albiste garrantzitsua, herrian azken asteotan ikusi eta entzundakoak kontutan harturik. Bilduren eta Azkoitia Bai plataformaren 9 botoekin eta PSE eta EAJren kontrako 6ekin udalak erabaki du herrian sistema mistoa ezarriko dela, Atez Ateko mistoa eta frakzio bakarreko atez atekoa ere deitua. Sistema hau (azken errefusa ontzi pertsonalizatuetan ateratzen da, gainerako hondakinak...
Read MoreBogotak nahi du ‘Basura’ Cero, baina utziko ote diote?
[Pello Zubiria Kamino] Aste honetako ARGIAk plazaratu du “Bogotak nahi du Basura Cero, baina utziko ote diote?” kronika (laster Interneten), zeinetan aztertzen baita Kolonbiako hiriburuan alkateak Zero Zabor politika ezarri ostean haren agintea desestabilizatzeko botere ekonomiko eta judizialek antolatu dioten gerra. Sarreran dio: “Apiriletik berriro –ikusi behar noiz arte– Bogotako alkate da Gustavo Petro, martxoan Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak kargutik kendu...
Read MoreZaborren gatazka orain Azkoitian
[Pello Zubiria Kamino] Bihar, osteguna 29, erabakitzekoa da Azkoitiako udala hondakin bilketa sistema berria, herrian osatutako Hondakinen Mahaiak proposatu zuenez Legazpikoaren antzekoa eta Ormaiztegikoaren berdina izango dena, “Azkoitian Legazpi eta Ormaiztegiko sistema jarriko dute udan” albistean kontatu genuenez. Kontua da, prentsa irakurrita ohar daitekeenez, saltsa handia antolatu dutela Azkoitian Atez Atekoaren kontrako plataformakoek. Egoera zein puntutaraino berotu den...
Read More2011 baino lehen GHKn bazekiten errauskailua handiegia izango zela
[Pello Zubiria Kamino] Maiatzaren 23an datu berri bat ezagutu zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan Zubietako errauskailuaren finantzaketaren inguruan antolatutako batzordean. GHK kontsortzioaren lehendakari Ainhoa Intxaurrandietak eman zuen: 2011. urtea baino lehen erakunde horretako arduradunek jasoa zutela azterketa bat ohartaraziz errauskailua handiegi zegoela diseinaturik, ez zela Gipuzkoan egongo hura asetzeko adina zabor. IBH ingeniaritza enpresak -errauste plantaren eraikuntza zaintzeko...
Read MoreJon Ander Galarragak ‘Konpostazak!’ bloga abiatu du
Jon Ander Galarragak Konpostazak! bloga abiatu du ARGIAren webgunean. Lehen kronikan agintzen duenez, bereak “konpostajeari buruzko artikuluak izango dira: gomendioak, materialak, xomorroak… baina baita ere bisita askoren artean, topatu ditudan arazo eta jendearen esaldiak”. Galarraga biologoa da eta konpostatze kontuetan teknikari ari da lanean. Gai honetaz hainbat artikulu idatzia da lehendik eta hitzaldiak emanak ere bai. Bere iruzkin eta aholkuak interesatuko zaizkie azken...
Read MoreEgunotako beste albisteen bilduma
– Gipuzkoa “[Armengol Grau, GHKko kudeatzaile ohia] Es casi imposible que el plan de residuos de la Diputación esté terminado el año que viene” (Diario Vasco) “Armengol Grau () fue gerente técnico de GHK en la pasada legislatura, procedente de la ingeniería RESA, a la que GHK adjudicó la elaboración del proyecto constructivo de la planta incineradora de Zubieta , dándose la circunstancia de que la propia RESA participó directamente en la elaboración de los...
Read MoreOrmaiztegik ere %80a gainditu du sistema mistoarekin
“Nabarmen egin du gora hondakinen gaikako bilketak Ormaiztegin” titulatu du kronika Goierriko Hitzak. Diario Vascok berriz: “Ormaiztegi alcanza el 83% de recogida selectiva con el sistema mixto“. Ormaiztegi, beraz, Gipuzkoako Zero Zabor herrien zerrendan sartu da meritu osoz, udalak eta Sasieta mankomunitateko arduradunek eskainitako prentsaurrekoan azaldu dutenez. Hauek, gainera, nabarmendu zuten herriko 100 familiak -1.303 biztanleetatik 240 inguru biltzen dituztenak-...
Read MoreGipuzkoak aurten iaz baino %11 errefus gutxiago sortzen du
[Pello Zubiria Kamino] Urtetik urtera, 2007tik hasita, zabor nahasi edo errefus gutxiago sortzen ari da Gipuzkoa eta zehazki 2014ko lehen lau hilabeteetan iazko denboraldi berarekin alderatuz kopuru hori %11 gutxitu da; datu horrek erakusten du PIGRUG plan orokorrean aurreikusita zegoen errauskailua tamaina handiegiz zegoela dimentsionatuta. Horra Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak prentsaren aurrean azaldu duenaren mamia. “Nork heldu nahi dio, datu hauekin, Zubietako...
Read MoreDonostia: orain arte 9.700 familia daude organikoa bereizteko prest
[Pello Zubiria Kamino] Donostiako udalak aurrera darrai hondakin organikoa biltzeko edukiontzi marroia hiriburu osora zabaltzeko lanean. Udalaren Gaur buletinak zabaldu duenez, orain arte “Ia 9.000 familiak eman dute izena organikoa biltzeko sistema berria erabiltzen hasteko kanpainan“. Horiei gehitzen badizkiegu beren kasa konposta egiten duten ia 700 familiak, 9.700 familiatan gaude. Familiako 2,4 pertsona ipinirik media, 23.280 donostiar konprometitu dira orain arte beren...
Read More
Iruzkin berriak