Azkoitia Baiko zinegotziek berretsi dute sistema mistoaren aldeko apustua
[Pello Zubiria Kamino] Hondakinen inguruko eztabaidan hartutako erabakiak esplikatu eta defenditzera azaldu dira berriro jende aurrera Azkotia Bai zerrendako zinegotziak. Gauzak asko gaiztotu dira Azkotian azken asteetan eta derrigorrezko birziklatzearen kontrako taldeek gogortasun bereziz erasotu dituztela (ikusi Atez Atekoaren kontrako Plataformako Cruz Alberdik plazaratutakoak) sentitu dute Azkoitia Baiko hautetsiek. Azkoitian Bilduk agintzen du 8 zinegotzirekin, oposizioan dago betidanik...
Read MoreAste honetako beste albisteen bilduma
– Gipuzkoa “Zabor edukiontzia birziklatzera” (Zero Zabor i.b.e.) “Galerak eta Alduntzinek azalpenak eman dituzte GHKren ikerketa batzordean” (Gara) “Alduntzin: “Hicimos lo que había que hacer”“, “Gipuzkoa tiene un problema serio con los residuos y hay que darse prisa” (Noticias de Gipuzkoa) “El Gobierno Vasco denuncia la falta de proyecto de Gipuzkoa para gestionar sus residuos” (Diario Vasco) – Legazpi “Tarjetas...
Read MoreBilboko hondakinak ere Zabalgarbin erretzea erabaki du udal batzarrak
Atzo, ekainak 26, Bilboko udal batzarrak osoko bilkuran erabaki zuen Bizkaiko hondakinen kudeaketa sarean sartzea. Horrek esan nahi du, berrikitan inauguratu zen Tratamendu Mekaniko Biologikotik pasa ondoren Zabalgarbiko errauste plantan kiskaliko dituztela. Berria egunkariak zabaldu du albistea: “Zaborra Zabalgarbira eramatea onartu du Bilboko udalak“. Maite Asensiok idatzitako kronikaren arabera, EAJk eta PPk bozkatu dute proposamenaren alde, EH Bilduk aurka, eta PSE-EE abstenitu...
Read MoreElgetan herri galdeketa buruturik, udazkenean sistema berria
Elgetan burutu berri dute herri galdeketa udaleko indar politikoek adostutako hondakinen sistema inguruan. Herrikok bizilagunen %53,5k hartu du parte eta hauen artean 431k eman diote garaipena baiezkoari aurka azaldu diren61en gainetik. Elgetan edukiontzi bidez egingo da udazkenetik aurrera bilketa; ontzi horietatik hiruk edukiko dute txip bidezko kontrol elektronikoa. Gaikako bilketan %70a lortzea dauka helburu udalak eta helburua lortuko ez balu beste bederatzi hilabete gehiagoko prorroga...
Read MoreJosep Maria Tost (CiU) Eusko Legebiltzarrean mintzatu da (bideoa)
Kataluniako Hondakinen Agentziaren burua den eta Riudecanyesko alkate izanik han Atez Atekoan ari diren udalerrien federazioko lehendakaria izana den Josep Maria Tost (CiU) ekainaren 18an mintzatu zen Eusko Legebiltzarrak hondakinen kudeaketaz aztertzeko daukan batzordean. Hedabide nagusiendako oharkabean pasatu den Josep Maria Tosten hitzaldi garrantzitsu honen bideoa Legazpin Atez Ate Bai taldeak jarri du sarean. Prentsan, Jon Salgadok Gara egunkarian laburbildu du batzordearen saioak eman...
Read MoreZero Zabor elkarteak ‘Zabor edukiontzia birziklatzera’ kanpainari ekin dio
Zero Zabor ingurumen babeserako elkarteak “Zabor edukiontzia birziklatzera” kanpainari ekin dio, oraindik zabor nahasientzako edukiontzi handiak kalean dauzkaten herrietako agintariei eskatzeko erretiratu ditzaten: “Hortaz, zabor edukiontziak hor egoteari utzi behar diote. Zabor edukiontziak hortik kendu behar ditugu, hobe esanda, kendu behar dituzte. Zabor edukiontzia kentzen denean gaikako bilketan jauzi ikusgarria ematen dela irakatsi digu esperientziak. Guk ez diegu...
Read MoreUsurbilek urrats berria: hondakinen tasa justua udatik aurrera
[Pello Zubiria Kamino] Usurbilgo herriak erabakita dauka hondakinen kudeaketan aitzindari lanetan jarraitzea eta urrats berriarekin bera izango da Euskal Herrian hondakinen kudeaketan sortzez besteko tasa edo tasa justua ezarriko duen lehenbizikoa. Alegia, familiek ez dutela denek berdin pagatuko baizik eta hondakinak txukunen sailkatu eta azken errefus gutxiena sortzen duenak gutxiago pagatuko duela. Orain arte Usurbilen azken errefusa kaleko zintzilikarioetan plastikozko zorroetan uzten zuten...
Read MoreEkainaren 30etik hondakin sistema berria Zestoan martxan
Zestoan ekainaren 30ean abiaraziko dute hondakinen bilketarako sistema berria, udal gobernuan agintea daukan Bilduren eta oposizioan dagoen EAJren artean adostua. “Zestoan, gaikako bilketa komunitario derrigorrezkoa” albistean aurreratu zenez, honakoak dira Zestoako sistemaren ezaugarriak: – Hondakinak etxeetatik gaika sailkaturik ateratzea derrigorrezkoa izango da: zabor nahasientzako kaleetan egoten ziren edukiontzi “berde” handiak desagertu egingo dira. – Zestoako...
Read MoreAste honetako beste albisteen bilduma
– Euskal Herria “Hondakinen kudeaketa oso atzeratuta dago Euskal Herrian” (Merce Girona i Ribes Berrian) – Gipuzkoa “El PSE denuncia que una nueva auditoría revela que GHK registra 36 millones de fondos propios negativos“, “PNV y PSE denuncian que Bildu ha generado en GHK un ‘agujero’ de 36 millones“, “GHK atribuye los ‘desequilibrios’ a los acuerdos que firmó el PNV con los bancos“(Diario Vasco) “GHK...
Read MoreSan Pedron ere ezarrita, urtea bukatzerako Pasaia osoa Atez Ate
[Pello Zubiria Kamino] Pasaiako (15.885 biztanle) udal gobernuko kideak San Pedroko bizilagunekin bileretan ari dira urtea amaitzerako auzo horretan ere hondakinen Atez Ateko bilketa ezartzeko. Beste auzoetan bezala, herritarrek hondakinak lagatzeko puntuak batzuk kaleko hormetan egongo dira eta bete batzuk taldeka bildurik Pasaian “zurrunak” deitzen dieten pasabideetan. Amaia Agirregabiria alkatea kontent azaldu da herritarren aurrean orain artean Atez Atekoa Donibanen eta Antxon...
Read More
Iruzkin berriak