Mutiloako zabortegia Zubietan erraustutako eskorientzako bai ala ez?
[Pello Zubiria Kamino] GHK partzuergoko arduradunen eta aurreko legealdiak erakunde horren lehendakariz gain Gipuzkoako Ingurumen diputatu izan zen Karlos Ormazabal polemikan ari dira Mutiloako Lurpe zabortegia dela eta. Hona eztabaidaren laburpena. Blog honek 2010eko azaroaren 26an plazaratu zuen: “Zubietako errauste plantak sortutako eskoriak utziko dira Goierriko Mutiloako bertederoan“. Errauskailuaren proiektuaren dokumentazioan oinarriturik idatzitako albistea da.
Joan den astean gertatu da Gipuzkoako Batzar Nagusietan Karlos Ormazabalek ukatu egin zuela sekula mahai gainean egon denik eskoriak Mutiloan Cespak daukan Lurpe eremura eramatea. Hitzez hitz esan zuen aukera hori ez zuela proposatuko ezta drogaz leporaino itsututa ere (“ni harto de grifa“). Areago, kontu horretaz aipamen bakarra orduan Mutiloako alkate zenak egin zuela, herriak daukan jarduera ekonomikoa Cespa multinazionalaren zabortegiek ematen diotelako.
GHKko arduradunek bideo bat zabalduz erantzun diote, zeinetan ikus-entzuten baita Ormazabalen deklarazioen pasarte zehatz hori erkaturik Zubietako errauste plantaren proiektuaren dokumentazioko atalekin. Gipuzkoa Zero Zabor elkarteak “Carlos Ormazabal gezurretan Batzar Nagusietan erraustegiaren zabortegiaren inguruan” agiria plazaratu du gai bera dela eta.
http://www.youtube.com/watch?v=kDHpkayZcS4
Zer pasatzen da Bizkaian? Benetan daude EAJkoak zabortegien aurka???
http://www.eldiario.es/norte/Gobierno-Bizkaia-vertidos-ilegales-Alonsotegi_0_270523338.html