Zestoan dagoenekoz %82 biltzen dute gaika eta Aizarnazabalen %94
[Pello Zubiria Kamino] Urola Erdiko mankomunitateak jakinarazi du Zestoa iritsi dela bere hondakinen %82 gaika sailkaturik biltzera eta Aizarnazabal berriz %94ra. Ekain bukaeran ezarri zuten Zestoan blog honen beste albiste batean “gaikako bilketa komunitario derrigorrezkoa” izendatu zena. Askoz txikiagoa den Aizarnazabalen, berriz, ekarpen-guneetan lagatzen dituzte bizilagunek beren hondakinak; ekarpen-guneok erabiltzen dituzte Atez Atekoa egiten duten udalek landa-eremuko...
Read MoreAlbiste bilduma, irailak 22-28
-Euskal Herria “Zabalgarbi bakarrik geratu da” (Berria) – Gipuzkoa “Jack Macy San Francisco hiriko Zero Zabor estrategiaren koordinatzailearen mezua Gipuzkoarrei“, “Jack Macy-ren bixita. Datuak eta balorazioa” (Zero Zabor i.b.e.) – Nafarroa “Nafarroan errausketa egiazki baztertzeko exijitu eta mobilizazioak iragarri dituzte” (Ahotsa Info) – Zuberoa “Sarrikotapeko Mendixka zabortegi polemikoa ireki zuten astelehenean”...
Read MoreAEBetako Seattle hiriak isuna jarriko dio zaborretan organikoa nahasten duenari
[Pello Zubiria Kamino] Associated Press agentziak zabaldu duenez, AEBetan Seattle hiriak (635.000 biztanle) legez debekatu du zaborretan organikoa nahasirik botatzea eta urte berriarekin hasiko da isunak ezartzen debekua betetzen ez dutenei. Oregon Live egunkari elektronikoan irakur daitezke xehetasunak:”Seattle to fine residents who don’t compost food waste“. Seattleko udalean hondakinez okupatzen diren zerbitzuek kalkulatu dute herritarrek lagatzen dituzten hondakinetan...
Read MoreDonostiak alde zaharreko ostatuei organikoa atez ate bilduko die egunero
Azaroan Donostiako udalak hondakin bilketa berria ezarriko du Alde Zaharrean. Orain arte eta urte luzez bertan “atez ateko basatia” egiten dute, familiek hondakinak atarietan utzirik. Azarotik aurrera bi modu ezberdinetan kudeatuko dira familien eta komertzioen hondakinak. Familiei edukiontziak ezarriko zaizkie zenbait gunetan eta organikoa txip bidez kontrolatutako kontainer marroietan lagatzeko aukera eskainiko. Merkatariei, berriz, gaika sailkatutako hondakin guztiak atez ate...
Read MoreZallako udalak Cespa auzitara darama zabortegiarekin erreka kutsatzeagatik
“Zallako Udalak Cespa salatu du, ura kutsatzeagatik“, Berriak zabaldu duenez. Europa Press agentziak gaztelaniaz hedatu du albistea: “El Ayuntamiento de Zalla denuncia a Cespa ante Ura por las filtraciones de lixiviado a un arroyo“. Lehenagotik Zallako udalak eskatua zion Eusko Jaurlaritzari Cespari zabortegia itxiarazi diezaion, beeharrezko baimenik gabe ari delako lanean. Beste hondakinen artean Cespak Zallako zabortegian lagatzen ditu Zabalgarbi errauskailuak...
Read MoreGipuzkoako Atez Atekoa ezagutzera San Francisco eta Frantziako Estatutik
Zero Zabor i.b.e.ak ezagutarazi duenez, Jack Macy San Francisco hiriko Zero Zabor estrategiaren koordinatzailea Euskal Herrian izango da astelehen eta asteartean, zehazki Gipuzkoan zero zabor norabidean egiten ari diren urratsak ezagutzen eta San Franciscoko zero zabor estrategiaren ezaugarriak azaltzen. Hernani eta Orendain bixitatuko ditu eta udaletako, mankomunitateetako eta Foru Aldundiko teknikari eta arduradunekin egongo da. Astearte arratsaldean, be rriz, Zero Zabor ingurumen...
Read MoreAlbiste bilduma, irailak 15-21
– Nafarroa “UPN PSNren bidetik: errausketarik ez, balioztatzeari bai” (Guaixe) “El Gobierno desiste de incinerar residuos, opción aprobada hace cuatro años” (Diario de Navarra) “Portland podrá quemar basuras en Olazti pese a que se descarte ahora la incineración” (Noticias de Navarra) – Bizkaia “El Ayuntamiento [de Zalla] denuncia a la empresa Cespa por contaminar el arroyo La Jarilla” (Gara) – Gipuzkoa “La Coordinadora...
Read MorePasaiako San Pedro eta Trintxerpen Atez Atekorako materialak banatzen ari dira
Pasaiako udala aste honetan ari da San Pedro eta Trintxerpe auzoetan banatzen Atez Ateko bilketarako behar diren ontzi eta gainerako materialak. Herritar boluntarioak ari dira banaketa lanean, udal agintariek bereziki eskertu duten konpromisoa erakutsiz. Banaketa bukatutakoan dena prest izanen da hondakinen bilketa berriari ekiteko. Egun horretan Pasaia bilakatuko da bere 15.849 biztanleekin hondakinak Atez Ate biltzen dituen Gipuzkoako bigarren herri handiena, 19.000 biztanle dauzkan...
Read MoreAlbiste bilduma, irailak 1-15
Gipuzkoa “[Denis Itsaso] Va a ser muy complicado volver al modelo de la incineradora en Gipuzkoa” (Noticias de Gipuzkoa) “[Armengol Grau, LKS]El enemigo no es la incineración, sino el vertedero barato” (Diario Vasco) – San Marko “Las obras de sellado del vertedero de San Markos concluirán este mes” (Diario Vasco) “San Markos crea una aplicación para fomentar el reciclaje” (Noticias de Gipuzkoa) – Leintz bailara “El sistema de...
Read MoreAzpeitiko udalak hautatu du sistema: gaikako bilketa derrigortu komunitarioa
Azpeitiko udal gobernu taldea ezagutarazi du zein sistema ezarriko den herrian: kaleak multzoka lagatako edukiontzi komunitario kontrolatuen bidez egingo da eta derrigorrezkoa izango da. Oraingoz ezagutzen diren xehetasunak Uztarriaren “Hondakinen bilketarako eredu berria proposatu du Udal Gobernuak” kronikatik eta Diario Vascoren “El Gobierno propone un sistema de recogida con contenedores comunitarios“tik zabaldutakoak dira. Edukiontziak multzokatuko dira 100-150...
Read More
Iruzkin berriak