Zestoan dagoenekoz %82 biltzen dute gaika eta Aizarnazabalen %94
[Pello Zubiria Kamino] Urola Erdiko mankomunitateak jakinarazi du Zestoa iritsi dela bere hondakinen %82 gaika sailkaturik biltzera eta Aizarnazabal berriz %94ra. Ekain bukaeran ezarri zuten Zestoan blog honen beste albiste batean “gaikako bilketa komunitario derrigorrezkoa” izendatu zena. Askoz txikiagoa den Aizarnazabalen, berriz, ekarpen-guneetan lagatzen dituzte bizilagunek beren hondakinak; ekarpen-guneok erabiltzen dituzte Atez Atekoa egiten duten udalek landa-eremuko auzoetan.
Zestoa da bilketa sistema berri hau Euskal Herrian ezartzen lehena (Espainiako Estatuan, Oviedo hirian eta beste zenbaitetan erabilia da). Hiru hilabeteko esperientziak erakutsi duenarekin -eta Tolosako sistemak emango duena jakin bitartean- une honetan Euskal Herrian sistema hauek erakutsi dute gai direla %80a gainditzeko:
– 4 ataleko Atez Atekoa (Usurbil, Hernani, Lezo, Zaldibia…)
– 2 ataleko Atez Atekoa (Bergara)
– frakzio 1eko Atez Atekoa (Ormaiztegi, Ataun…)
– derrigorrezko sailkatzea ekarpen-guneetan (Aizarnazabal…)
– Orendain ereduko edo Zero Zabor herri txikiak
– gaikako bilketa komunitario derrigorrezkoa (Zestoa)
Xehetasun gehiago jakiteko:
“Zestoan ehuneko 82ko birziklapen tasa eta Aizarnazabalen 94koa” (Hitza)
“Sistema berriarekin %82 birziklatzen da Zestoan” (Diario Vasco)
“Objetivo cumplido: la tasa de reciclaje en Zestoa se sitĂşa en un 82% ” (Urola Erdiko Mankomunitatea)
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks