Hondakin geldotuak azaltzen ditu Rolf Sieksmeyerrek (bideoa)
[Pello Zubiria Kamino] Zestoan, Osinbeltz harrobian Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakin geldoentzako azken biltegia ezartzea proposatu duela eta, herritarren eta agintarien artean egiten ari diren bileretan erakutsi dute ondoko bideoa. Bertan azalpenak ematen ageri da Rolf Sieksmeyer, Alemaniako Haase Enviromental Consulting (HEC) konpainiako ingeniaria. HEC konpainiak egin du Zubietan eraikiko den TMB egituraren proiektua, uztailaren 3an “GHKk Zubietako planta berria aurkeztu du”...
Read MoreZestoako azken mugimenduak
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHK partzuergoak bigarren bilera irekia egin dute Zestoan herritarrekin, herri horretako Osinbeltz harrobian Gipuzkoako azken hondakin geldotuak lagatzeko asmoaz eztabaidatzeko. Hedabideek bilkuran esandakoez plazaratutako informazioetatik eta egunotan azaldutakoetatik, honako puntuak nabarmendu daitezke: – Aldundiak berretsi du Zestoako herritarren iritzia kontutan hartuko duela. Hala ere, bai Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak eta...
Read MoreTxingudik GHKn sartzea eskaturik, errauskailua berriro mahai gainean?
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vasco egunkariak gaur Fernando Seguraren kronikari jarri dion titularrak aurreikusten du laster aldatuko dela GHKn erraustegiaren alde eta kontra dauden indarren arteko indar banaketa: “Las mancomunidades a favor de la incineradora tendrán más votos en GHK que las contrarias“. Bertan dioenez, Madrilgo Auzitegi Gorenak ebatzi du GHKk bere baitan onartu beharko duela Irun eta Hondarribia biltzen dituen Txingudi mankomunitatea. 2009an GHKk lehendakari...
Read MoreUrola Kostan Tolosako sistema
Uroka Kosta mankomunitateko arduradunek prentsaren aurrean azaldu dutenez gaikako bilketan urrats berriak emateko asmoa dute berehalakoan Zumaia, Getaria, Zarautz, Aia eta Orion jarriko dutena. Zumaiko Baleikek gaiaz emandako albistean nabarmendu duenez, arduradunek ez dituzte oraindik plan berriaren zehaztapen guztiak eman: “Hala ere, gaur egun hondakinen %42 birziklatzen da Urola Kostan. ‘Beste herri eta eskualde batzuek %80 birziklatzea lortu dute, eta horri esker lortu da...
Read MoreSan Marko: zer dago Itxasok falta omen dituen 262.000 euroen atzean?
[Pello Zubiria Kamino] Gaur Diario Vascok plazaratu du: “Itxaso denuncia que seis ayuntamientos de Bildu adeudan 262.000 euros a San Markos“. San Marko mankomunitateko lehendakari Denis Itxasok egunkari horri esan dionez, Astigarraga, Hernani, Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Usurbilek erakunde harekiko omen daukan zorrak «arrisku larrian jartzen ditu Donostialdean gaikako bilketa eta birziklatzea bermatzen duten zerbitzuak». DVren kronika Estokolmotik leitzen duenak ondorioztatuko du...
Read MoreAlbiste bilduma, urriak 20-26
– Gipuzkoa “Ayer y hoy de Denis Itxaso y compañía” (Zero Zabor i.b.e.) “Gestión de residuos en Gipuzkoa y las mentiras de PNV y PSE (I)” (Igormeltxor.com) – Nafarroa “Se tendrá que reforzar la recogida selectiva de biorresiduos” (Diario Vasco) – Debagoiena “500 bat lagun aritu dira auzolanean Deba ibaia garbitzen” (Goiena) – San Marko “San Markoko zabortegiaren itxiera irudikatu du gaur mankomunitateak”...
Read MoreZestoako Osinbeltz harrobia: orain arteko berri eta erreakzio guztiak
ARGIAk Zero Zabor blog honetan urriaren 13an bildu zuen honi buruzko lehen albistea: “Gipuzkoako errefus geldotuak Zestoako Osinbeltz harrobira joango dira” eta ondoko orduetan Zestoan eta oro har Gipuzkoan entzun ziren albisteak biharramunean “Zestoako Osinbeltz harrobia errefus biltegi: azalpenak eta erreakzioak” sarreran. Horietan aurkituko ditu irakurleak lehenbiziko albiste idatzi eta bideoak. Geroztik eta gaur arte, urriak 24, plazaratu direnak, berri, iritzi eta...
Read MoreNafarroako Gobernuak dio gaikako bilketaren apostua egin behar dela
Nafarroako mankomunitateekin joan den astean egindako bileran esan du Jose Javier Esparza Ingurumen kontseilariak: hondakinen gaikako bilketa “hil ala biziko” (vital gaztelaniaz) eredua dela Nafarroarako. Efe agentziatik hartutako kronika honela titulatu du Diario de Navarrak: “Esparza ve la recogida selectiva como “modelo vital” de gestión de residuos“. Honela kontatu du bilkuraren hasiera: “Antes del comienzo de la reunión, el consejero ha...
Read MoreAzkoitiak gaikako bilketan %74a gainditu du abuztuan
Gaikako bilketa berriari ekin eta berehala nabaritu dira emaitzak Azkoitian: %74a gainditu dute abuztuan. Udalak datu hori jakinarazi du, emaitza onen ordainetan herritarrei hondakinengatiko zerga jaistea proposatuko duela iragarri duenean. Azkotian frakzio bakarreko Atez Atekoa egiten da, Ataunen eta Ormaiztegin erabiltzen den sistema bera: errefusa herritarrek nork bere zintzilikarioan eskegitzen dute eta kaleko edukiontzi handietan gainerako frakzio guztiak, txipez kontrolatzen den organikoa...
Read MoreZubietako TMB planta eraikitzeko lanak Eusko Jaurlaritzaren baimenaren zain
GHKko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek Zubietan eraiki nahi den Tratamendu Mekaniko eta Biologikorako (TMB) plantaren dokumentazio osagarria aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren aurrean Gasteizen , astelehenean, urriak 20. Iñaki Errazkin, Gipuzkoako Ingurumen Diputatuak esan duenez, ziur daude TMB plantak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Baimen Bateratua izango duela, “baina interes politiko eta elektoralak direla medio, baimena atzeratu nahi izateko tentazioa...
Read More
Iruzkin berriak