Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Sopelako udala kezkatuta 5. edukiontziaz %16an dirautelako
Atalak: Bizkaia, Bost kontenedore, Errausketa, Udalak
Sopelan 5. edukiontzian bildutakoaren itxura. (Argazkia: Sopelako Udala)
Sopelako udalak prentsa ohar bidez adierazi du organikoarentzako borondatezko edukiontzia ezarri arren (5. edukiontzia) birziklatze tasak %16ean jarraitzen duelako. Aurrerapen honen azpian ageri den agirian dio Euskal Herriko hainbat udalerritan gaikako bilketan %80a gainditua dutenean, Sopelak ez duela lortzen %17ra ere iristerik. Herriko familien %13,5ek 5. edukiontziarekin hasi eta urte betera %0,37 baizik ez dela handitu gaikako bilketa dio udalak.
Bigarren datu kezkagarri bat ere eskaini du Sopelako udalak: 5. edukiontziarekin bildutako hondakin organikoak zuzenean Zabalgarbira eraman dira erraustera, Artigasko konpostatze plantaz ez dituelako onartu, nahasirik daramatzaten zakar ugariak direla eta.
Honetaz guztiaz hausnarketa egiteko bilduko da azaroaren 13an Sopelako Hondakinen Kontseilua eta udalak bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Sopelako Udalaren birziklatze tasa ez da %16-tik igo, 5. edukiontzia izan arren
(Sopelako udalaren prentsa oharra)
Bosgarren edukiontziak ez du Sopelako birziklatze tasa handitu. SHK Sopelako Hondakinen Kontseiluak hausnarketa sakona bultzatuko du gai honen inguruan, 2020. urtean %50-eko tasara heltzeko asmoz, Europako Kontseilu eta Parlamentuko 98/2008 arauak zehaztutako kopurura, hain zuzen ere.
Sopelako birziklatze-tasa Bizkaiko baxuenen artean dago. Euskal Herriko beste hainbat udalerrik %80-ko portzentaia gainditzen duten bitartean, Sopelan kopuru hori ez da %17-tik igo. Zehazki, 2012. urtean Sopelako herritarrek hondakinen %16,48 birziklatu zuten. 2013. urtean, bosgarren edukiontziarekin, aipatu tasa %16,85era igo da, hots, %0,37 gehiago.
Kopuru hauek, beraz, oso urrun daude Bizkaiko Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2005-2016 Plan Integraletik. Plan horrek aurreikusten du Bizkaiko udalerriek %31-ko birziklatze-tasa izan beharko dutela 2016. urtean.
Gaur egun, Sopelak edukiontzietan oinarritutako birziklatze-sistema du. Hau da, modu boluntarioan, auzokideek erabaki dezakete zein edukiontzitan botako dituzte euren hondakinak: errefusa, papera, plastikoa, beira (eta erropa, diskak, pilak, e.a.). Sistema hau Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak kudeatzen du.
2012. urteko uztailean, Sopelako udalbatzak Bizkaiko Foru Aldundiari udalerrian bosgarren edukiontzia ezartzeko dirulaguntza eskatu zion. Proposamen honek aurrera egin zuen oposizioaren aldeko botoekin (EAJ, PSE-EE eta PP), eta Udal Gobernuan dagoen Bildu koalizioak kontra bozkatu zuen. Hala ere, Bilduren emendakin bat onartu zen: bosgarren edukiontzia proiektu piloto bezala onartu zen, eta SHK Sopelako Hondakinen Kontseilua martxan jartzea ere onartu zen, proiektu honen gainbegiraketa egiteko, eta gai honen inguruan bestelako erabakiak hartzeko.
2013. urteko maiatzean sistema hau martxan jarri zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren 100%-eko dirulaguntzarekin. Komunikazio-kanpaina bat burutu zen, hainbat hitzaldi informativo antolatu ziren, eta kalean mahaitxoak jarri ziren herritarrei informazioa helarazteko asmoz.
Hilabete hauetan zehar, 824 familiak jaso dute materia organikoaren kit-a, hots, Sopelako etxebizitzen %13,50. Datuek aditzera eman dutenez, bosgarren edukiontziak ez du lortu Sopelako biriziklatze-tasa modu nabarmenean igotzea. Adibide bezala azken hilabetearen bilketa datuak kontuan hartuz (2014. urteko abuztua), honakoa ikus daiteke:
– Errefusaren edukiontzian 365.680 kilo bota ziren (zuzenean Zabalgarbiko erraustegira).
– Bosgarren edukiontzian 4.380 kilo bota ziren.
Gainera, azken asteetan bostgarren edukiontzian jasotako hondakinak zuzenean Zabalgarbira eraman dira, eta ez dira konposterako erabili. Izan ere, Artigasek Sopelan bosgarren edukiontzian jasotako hondakinak ez ditu onartu, onargarriak ez direlako (mota guztietako hondakinak jaso dira bertan, plastikoak, ontziak, beirak, alfonbrak, e.a.).
Hausnarketa sakona Sopelako Hondakinen Kontseiluan
Beraz, gaur egungo sistemaren datuak kontuan hartu ostean, SHK Sopelako Hondakinen Kontseiluak gai honen inguruko hausnarketa sakona bultzatuko du.
Azken hilabeteetan, Kontseilua hondakinak ahalik eta ondoen kudeatzeko lanetan buru-belarri ibili da: formakuntza bultzatuz, hainbat irteera antolatuz (Artigas, Zabalgarbi, Zornotzako edukiontzi planta, Usurbileko atez-ateko sistema, e.a.). Era berean, hondakinak gutxitu eta berrerabiltzeko hainbat erabaki hartu ditu, eta kontzientziazioa bultzatu du herrian.
Hondakinen Kontseiluaren hurrengo bilera azaroaren 13an 19:00etan izango da Kurtzio Kultur Etxean. SHK herriko elkarte eta alderdi politikoek osatzen dute, baina bilerak irekiak dira eta edozein auzokidek parte har dezake. Beraz, gai honetan interesa baldin baduzu, ez izan zalantzarik eta parte hartu!
Artigasko konpost plantan ez dituzte onartu Sopelatik iritsitakoak. (Argazkia: Sopelako Udala)