Gipuzkoako Goierri hondakinen %60 gaika sailkaturik biltzen lehena
Zero Zabor ingurumenaren babeserako elkarteak goierritarren meritua nabarmendu du: “Sasieta, gaikako bilketan %60ko muga gainditu duen 1. mankomunitatea“. Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde osoarentzako 2016rako ezarritako helburua 2014an lortu du, beraz, Goierrik. Sasieta mankomunitatearen iturrietatik jasorik Hitzak ere bildu du informazioa: “Sasieta Mankomunitateak %60ko birziklatze tasarekin amaitu du 2014a“.
Eskualde horretan emaitza okerrenak zeuzkaten herri txikietako bik, gainera, justu egunotan iragarri dituzte aldaketak. Zegamak (1.547 biztanle) dagoenekoz hilabete parea darama edukiontzien sistemaren barruan zabor nahastuentzako kontainer librea kendu eta haren ordez errefusarentzako edukiontzi kontrolatua erabiliz eta Sasietan berrikitan jakinarazi eta Zero Zabor i.b.e.k zabaldu duenez errefus mugatuko edukiontzi sistemarekin %70eko langa gainditu du“. Maila berera iristeko asmoa azaldu du orain Olaberriak (942 biztanle) Hitzak plazaratu duenez: “Olaberrian hondakinak biltzeko sistema berria abian jarriko dute“.
Txikien artean emaitza txarrenak ematen dituzten Ezkio-Itsaso (602) eta Idiazabal (2.229) alde batera utzirik, Bailarako hiru herri handienak geratzen dira azken-putz Goierrin: Beasain (13.179), Urretxu (6.857) eta Zumarraga (10.094).
Sasietako mankomunitateak emaitzak eskaintzen ditu bere webgunean.
Ezkio-Itsaso Zero Zabor herria da, eta herritarren organikoa herrian tratatzen dute. Sortzaile bereziei biltzen zaie organikoa, eta horregatik dago organikoa datuetan. Gabiria ere Zero Zabor herria darganikoa.